Nolako filma eginen zenuke Garzoni buruz?
Coixetek esan du: “Espainian bera bezalako jende gehiago behar dugu. Gure herrialdeak ezin ditu onenak galdu”.
Eta bati, Barltasar Garzonek atxiloarazi dituen ehunka eta ehunka euskal herritarrak datozkio gogora… Eta kontradokumental bat egin litekeela…
90 minututan Manuel Rivas idazle galiziarrak Garzoni egindako sei orduko elkarrizketak laburtu ditu Coixetek. Zuzendariak berak onartu du “oso aldekoa” dela dokumentua, “enpatia infinitua” diola.
Justizian egindako lehen urratsak, “justizia unibertsalaren aldeko” bere borroka, eta memoria historikoaren ingurukoak kontatzen ditu, batik bat dokumentalean.
Gürtel auziko entzuketak, Santander bankutik jasotako ustezko komisioak eta frankismoaren biktimen inguruan auzia irekitzeagatik justiziarekin pendiente dituen hiru kasuak ere aipatzen ditu dokumentalak.
Marka da gero Garzónek Euskal Herritik kanpora lortu duen fama ona! Argentinan heroitzat dute!
Espainia gaixo dago. Benetako demokrata batek ondo aztertuko balu tipo horren bizitza eta egintzak ziur aski beste moduko dokumentala egingo luke.
Bazen, ez naiz orain bere izenaz oroitzen, epaile bat, bere Egunon Euskadi liburuan esaten zuen inoiz Garzonen adiskide izan zela, baina, bere ezagutza aurrera joan ahala konturatu zen nolako “gizona” zen, adiskidetza apurtu zuen arte.
Demokrata batek erakutsiko luke zenbat eta zenbat euskal herritar bere aurrean “guardia civil”ak eta gorputz desberdinetako poliziek egindako torturak salatu duten eta berari bost axola izan zaiola hori guztia.
Nola utzi zituen ihes egiten Galizako droga trafikatzaileak berak gaizki egindako lanagatik, eta abar eta abar.
Horrelakoa litzateke benetako demokrata batek egingo luken dokumentala. Honelako bati laguntzeko prest nengoke.