Nola sortzen da tornado bat?
Nola sortzen da tornado bat?
Tornadoak AEBetako erdialdea txikitzen hari dira azken hilabetean. Maiatzaren 23an tornado batek Joplin hiria (Misuri) suntsitu zuen eta 116 hildako utzi zituen, eta, orain, Oklahoma eta Arkansasen txanda iritsi dela dirudi. Guztira, 300 pertsona baino gehiago hil dira udaberri honetan AEBetan tornadoen ondorioz. Baina, nola sortzen da tornado bat?
Tornado bat sortzeko osagaiak bi dira: aire-masa bero eta hezea, eta beste aire-masa hotz eta idorra. Bi aire masa horiek elkartzen direnean, superzelula izeneko ekaitz bizi bat sortzen da. Aire hotzak behera egiten du eta aire beroak gora, eta nahasketa horretan aire biraketa indartsua sortzen da, 100 eta 400 kilometro orduko abiadurako haize bortitza. Inbutu formako hodei beltz handia da eta batzuk 2 kilometroko zabalera izatera irits daitezke.
AEBetako erdialdea tornadoak sortzeko eszenatoki bikaina da, planetako aproposena, alegia. Udaberria eta udazkena dira tornadoek beren emanaldi suntsikorrak egiten dituzten urtaroak, klima ezegonkorragoa denean. Bat-batean sortzen dira, ez dago tornado aurreikusterik, ezta zein norabide jarraituko duen edota zein indar eta iraupen izango duen ere. Horregatik dira hain suntsikorrak.
La Informaciónen bideoak tornadoak nola osatzen diren azaltzen du.