Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin? –
Mikel Garcia Idiakezek Argia aldizkarian.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan itzalpean dauden errealitate sexualak plazara ateratzeko baliabidea” da.
Hiruki Larroxa kooperatibak sortu ditu “Armairutik plazara” unitate didaktikoak, eta Hernaniko Udalak eman ditu argitara. Sei arlo, sei unitate didaktiko; proiektuetan oinarritutako metodologia darabilte denek eta guztietan ageri dira galdera pizgarriak eta gaiari lotuta ikasleen interes eta jakin-min zehatzak jasotzeko atalak, besteak beste. Arlo bakoitza lantzeko eskaintzen diren baliabideen artean daude artikuluak, elkarrizketak, ikus-entzunezkoak eta bideoklipak, bereziki oinarri hartuta LGBT+ pertsonen lekukotzak (Miquel Missé, Empar Pineda, Kattalin Miner, Imanol Alvarez…).
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan hasi eta Batxilergoko bigarren mailaraino, maila bakoitzean lantzeko arlo bana proposatu dute egileek, sei unitate didaktiko guztira: gorputzak (gorputzari lotutako diskriminazioak, aniztasun morfologiko-sexuala, intersexualitatea, trans errealitateak, lodifobia, arrazakeria, kapazitismoa…), identitateak (genero adierazpen eta rolak, ez-binarismoa, gure genero biografia, lumafobia…), desirak (desiraren orientazioa, familia eta harreman ereduak, gorroto diskurtsoak, erotika, heteroaraua…), justizia soziala (eskubide sexualak, LGBTI+fobia, askatasun sexuala, harrotasun eguna…), ahalduntzea (LGBTI taldeak, mugimendu sozialak, sexu askapenaren aldeko borroka, kolektibotasuna…) eta memoria (erreferenteak, mugarri eta gertakari historikoak, testigantzak, ikusgarritasuna…).
“Ez dugu gure sexualitatea nola garatu aukeratzerik, arautik at etiketatzen gaituztelako hasieratik eta etiketa horretatik abiatuta garatu behar dugulako gure sexualitatea”
“Irainetatik hasten gara desira ulertzen”
Proiektu zabalago baten parte dira unitate didaktikoak. 2021ean Noiz bukatzen da armairua? liburua kaleratu zuten (liburuaren bueltan, “Identitate disidenteak asimilatzen doa sistema, heteroaraura moldatuta” elkarrizketa argitaratu genuen ARGIAn) eta dokumentala prestatzen ari dira orain. Arlo ugariri heldu genien elkarrizketan; ikasleez eta hezkuntzaz ari garelarik adibidez, beren identitate sexuala osatzen ari diren haurrez ere galdetu genien egileei. “Normalean lehenengo datoz muga eta araua, eta ondoren eraikitzen gara gu, eta mugek eta arauek biolentzia dakarte, beraz biolentziatik sortzen gara. Irainetatik hasten gara ulertzen zer den ez bakarrik era bateko edo besteko desira, baita heteroaraua bera ere. Egunero ikusten dugu eskoletan: genero adierazpen jakin bat duen neska-mutilak irain homofoboa jasoko du, jakin aurretik homosexualitatea zer den ere. Ez dugu gure sexualitatea nola garatu aukeratzerik, arautik at etiketatzen gaituztelako hasieratik eta etiketa horretatik abiatuta garatu behar dugulako gure sexualitatea”. Garbi dute elkarrizketatuek: “Harreman parekide eta osasuntsuak lantzeak funtsezkoa izan beharko luke hezkuntzan”.
Unitate didaktikoak edonoren eskura jarri ditu Hernaniko Udalak, lotura honetan.
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?
Utzizue behingoz nerabeak adoktrinatzeari!!!!!
“Aniztasun morfologiko-sexuala, intersexualitatea”.
“Sexua dikotomikoa da (binarioa), sexu bidezko ugaltzea daukaten organismoak diploideak baitira: gene bakoitzarentzat bi kopia dauzkate, bat amarena eta bestea aitarena”.
https://threadreaderapp.com/thread/1283002785739481088.html
Richard Dawkins, biologo eboluzionistak: “Arraza espektro bat da. Sexua aski binarioa da”. https://areomagazine.com/2022/01/05/race-is-a-spectrum-sex-is-pretty-damn-binary/
Cordelia Fine , Daphna Joel & Gina Rippon, “Jakin beharreko zortzi gauza sexu, genero, garun eta portaeraren gainean: gidaliburu bat akademialari, kazetari, guraso, genero aniztasunaren aldeko, borrokalari sozial, txiolari, Facebookeko erabiltzaile eta gainerakoentzat”.
https://sfonline.barnard.edu/eight-things-you-need-to-know-about-sex-gender-brains-and-behavior-a-guide-for-academics-journalists-parents-gender-diversity-advocates-social-justice-warriors-tweeters-facebookers-and-ever/#identifier_0_4097
“Trans errealitateak”.
“Gazteen artean, genero-trantsizioa frogarik gabe bultzatzen ari dira. Psikoterapia da gaur egun hainbat herrialdetan lehen ildoko tratamendua, ez hormonak eta kirurgia”.
https://archive.md/20230713213033/https://www.wsj.com/amp/articles/trans-gender-affirming-care-transition-hormone-surgery-evidence-c1961e27
Marino Pérez Álvarez & José Errasti: “La disforia de género en la infancia y la adolescencia está hoy en día más bajo el dominó de la ideología queer que dentro de los conocimientos científicos y profesionales. Este dominio de la ideología se traduce en importantes consecuencias prácticas como la autodeterminación de la identidad de género con base en el sentimiento y la terapia afirmativa de la identidad sentida como la única opción aceptable”. https://www.papelesdelpsicologo.es/pii?pii=3001
“Identitateak”.
Silvia Carrasco antropologoak “Identitateen merkatua eta Hezkidetzari erasoa”. https://www.youtube.com/watch?v=YttyBcHg-Ts&list=PLSWiByp2a2HHTwLcEkeuPLdcjjmCGQzSl&index=10
Eta beste irakurgai asko.