Nola jokatu lurrikara baten aurrean (aholkuak)

Nola jokatu lurrikara baten aurrean (aholkuak)

4,4 graduko lurrikara bat izan da gaur goizean Iruñerrian, epizentroa Orikainen izan eta Gipuzkoan zein Lapurdin ere dezente nabaritu omen dena. Berez, Euskal Herriak mugimendu sismikoak izateko arrisku gutxi ei du, baina… badakizu nola jokatu lurrikara baten aurrean?

Hemen dituzu VOST-Euskaditik jasotako aholku batzuk:

.

Lurrikarak irauten duen bitartean:

Nola jokatu lurrikara baten aurrean (aholkuak)

  • Makurtu eta, ahal baduzu, sartu zaitez mahai baten azpian zeure burua babestuz.
  • Lasai egon. Ahal den neurrian, saia zaitez uneoro lasaitasuna mantentzen.
  • Barnealdean harrapatzen bazaitu: Altzairu, leiho eta lanparetatik urrundu zaitez.
  • Kanpoaldean harrapatzen bazaitu: Eraikin, horma eta argindar-zutoinetatik urrundu.
  • Gidatzen harrapatzen bazaitu: Gelditu leku seguru batean, larrialdietako argiak piztu eta garraioaren barruan gelditu.
  • Gurpil-aulkia badarabilzu: Leku seguru batean balazatatu eta besoekin babestu zeure burua.
  • Jendetza bildutako lekuan: Babestu zeure burua besoekin, edo eserleku eta mahaien azpian sartu.

.

Lurrikara igaro ostean:

Nola jokatu lurrikara baten aurrean (aholkuak)

  • Itxi ur, argi eta gasaren giltzak.
  • Eskailerak erabili; inoiz ez igogailuak.
  • Surik balego, itzali, eta linternaz argitu, inoiz ez suaz.
  • Ez sartu kaltetutako eraikinetan.
  • Izan daitezkeen erreplikekin erne egon.
  • Guztiz beharrezkoa ez bada, ez erabili telefonoa.
  • Erakunde ofizialen berriei besterik ez egin kasu.
  • Harrapatuta bazaude:

Ahoa eta sudurra estali, ez oihukatu hautsaz ez itotzeko. Zure kokapena erakusteko objektu batekin kolpeak eman

  • Zauriturik balego:

Ez mugitu zauritu larriak, kalteak sufritzeko arriskuagatik ez bada.

Nola jokatu lurrikara baten aurrean (aholkuak)