Nire herria aske izango da
Nire herria aske izango da –
Badakit, askorentzat amets txar bat bezala bizi dutela, oraindik urruti ez ditugun garaiak, eta zerbait berriaren zain daudela ere badakit. Parentesi batean barne gaudela, alegia.
Parentesi bat nioen, eta ezin hobeto irudikatu gaurko egoera. Handik eta hemendik isilarazi eta ezkutatu nahi izan diren arazo nagusi gehienak, zutik eta bizirik, aurrez aurre ditugunean.
Inork ezin du esan azken hamarkada luze hauek, alferrik galdu ditugunik, – ez baita egia- baina lehen genituen arazo berberak ditugula bai. Beraz, harrokeria gutxi.
Ez dago zalantzarik, frankismoaren aurreko eta ondoko arazo biziena, nazionalitateak eta Autonomiaren arteko harreman zail bezain korapilatsua genuela eta dugula. Autonomia aipatzen danean Estatutuak jartzen ditugu mahai gainean, eta honekin, bere baliagarritasuna. Hor gakoa.
Naiz orain arte espainiar gobernu guztiak frogatu, ez dutela Estatutua “betetzeko” asmorik, norbaitzuk ez dute olakorik entzun nahi, Estatutua da aurrera egiteko beraien tresna bakarra. Hori bai, jakinik Madriletik ekartzen duten guztia, zerbait garrantzizkoaren truk ekartzen dutela. Gero agertuko dut zergatik.
Beste askorentzat -ni tarte- Euskal Herriaren askatasunaren ibilbide luzearen urrats bat besterik ez da, – betea ala ez- Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren jatorrizko eskubidea ez baita inoiz, Madriletik eta borondatez emango diguten zerbaitekin agortuko. Gure eskubideak, sabel emankorragoa behar du.
Lan asko dago aurretik, batez ere, ikusiz zer eta zergatik gertatzen ari den, gertatzen ari dena. Eta lan horretan ez du batere laguntzen, bai historia , soziologia edo kultura arloan, Herri desintegratu baten antza handia izateak. Eta ez administrazio mailan soilik.
Dena dela, desintegrazio honen gainetik, integrazio borondate bat dagoela ukaezina da. Eta hori ez da hauteskundeetan bakarrik sumatzen, baita nolabaiteko komunitate batean elkartu eta beharreko bideak abian jartzeko gogoa ere nabaria dalako. Baina Francoren garaian bezala, gertatzen zaiguna da, “oraindik” geure historia besteek kontatuta ezagutzen dugula.
Hor lan polita, oraindik inork zuzen eta zintzo eskua sartu ez diona.
Gaur egun, espainiarrak bide “bakarra” bultzatzen dutela frogatuz, PSOE, eta bere ingurukoek eskaintzen duten integrazioa ezinezkoa da, ez da posible, integratu nahi dituzten guztiek zeregin bat eduki gabe. Bestela ez da integrazioa, kolonizazioa baizik. Gainera, integrazioa espainiarra bultzatzen dute, eta oker ez banago, hauteskundeen emaitzak diotenez, euskaldun gehienek ez daude ados, beste zerbait nahi dute.
Beraz, mezulariak ezagutzen ditugu, mezua ere bai. Elkarbizitza da aldarrikatzen den helburu ukaezina, bale, ados. Baita erabakitzeko ahalmena, ados ere, bale, baina zer erabakitzeko, espainiar “nazionalistak” nahi dutena, hala abertzale euskaldunak nahi duguna? Espainiarrak izatea derrigortuz, inposatuz? Hori da elkarbizitza?
Egia da orain arte emandako urratsak emaitzak eman dituztela, baina onartu beharra dago, -egia baita- garai batean uste genuen baina latzagoa izaten ari zaigula, Estatutua, Estatu espainiarrak herri honi eskainitako opari pozoitsua dela frogatzea. Oso zaila suertatzen baita, nazio askapen prozesuan, autonomia, independentziaren antidoto gisa erabili duela botere menperatzaileak. Aurreko tresna guztiak porrot eginda gero, noski.
Bide beretik dator gaur PSOE -Moncloan sartzen lagundu eta gero- bultzatu nahi “omen” duen federalismoa. Beharbada onerako izan daiteke, baina baita beste urrats bat, burujabetasunik gabe, tarteko urratsa baino, tranpa hilkorra suerta daitekeena, herri honetako askatasun aukerari begira.
Ez dago zalantzarik, denok nahi omen dugun egitasmo hori, -nire ustez behintzat- konfrontaziorik gabea ez dela izango, euskal komunitatearen egitasmoa bada. Baina orain arteko identitate marka guztiei uko eginez, probintzia espainiar bezala integratzea bada helburu, “nekez inork” ekarriko du normalizazioa eta bakea, herri honetara. Eta beldur naiz politiko euskaldun batzuk bide horretatik doazela.
Bostgarren paragrafoan emandako hitza betez: Ez dago zalantzarik, Estatutua nola edo ala mantentzeko arrazoi nagusia, hau: Estatutua + EAJ + X = Ajuria Enea.
Ekuazio honek, Ajuria Enean sartzeko, ukaezinezko bermea erakutsi du urteetan zehar, baina bide honek beste zerbait ere erakutsi digu; Euskal Herria aske, independentea eraikitzeko bidean, tarteko urratsa baino , oztopo nagusia bilakatzen dala.
Hasieran aipatzen nituen hamarkadak irakasten dute, dagoeneko ekiteko unea iritsi dala, benetako aktoreak eszenara igotzeko sasoia dala. Trantsizio parentesi atarian gaudela eta errealitate batetik beste batera igarotzeko, aldaketa kualitatiboak eman behar ditugula, euskal errepublikaren bidean.
Ezin diegu hutsik egin horrenbeste urtez “trantsizioan”, parentesi ikaragarri luze batean, aurrera begira etorkizunean sinetsi dutenei. Nik dakitenez, prest daude betidanik.
Beraz, gure herria prest dago bere eskubideak gauzatzeko. Bere buruaren jabe izan nahi du, eta inoren eskusartzerik gabe erabaki. Libreki adierazitako erabaki demokratiko hori, errespetatzea nahi du gure herriak.
Independentzia ez da gizartearen gehiengoaren eskaria; gizartearen babesa gutxi gorabehera jatorrizko euskaldunen kopuruarekin lotuta baitago ( % 20 inguru). Euskadi eta Nafarroa batzeko eskaera ere ez da nagusi Nafarroako biztanleen artean, eta Trebiñu Araban sartzea ere ez da lortu, nahiz eta horretarako benetako eskaria egon.
Horri gehitu behar zaio euskal jaiotza-tasa txikia eta independentziarekiko interes politikorik ez duten pertsonen etorrera (kasu askotan Espainiatik eta Frantziatik etorritako unionistak izanda).
Beren burua abertzaletzat duten alderdi politikoak gusturago daude estatu mailako alderdiekin lankidetzan, jada haien kanpainak ere ez dira independentzian zentratzen, boto-emaile erregionalistaren gatibu baitira (gehiengoa gure gizartean). Boto-emaile mota horrek ez du, bere bizi-maila honda dezakeen ezusteko politikorik nahi (merkatuaren boikota, Europar Batasuna uztea, etab.).
Bestalde, gu baino askoz boteretsuagoak diren bi estaturen ezezko politikoa dago, eta ahal duten guztia egingo dute balizko independentzia eragozteko (indar militarra erabiltzea barne). Esaterako, Kataluniak baldintza hobeak izanda porrot egin zuen.
Baina dena ez dago galduta, adibidez, gure dirua hein handi batean kudeatzeko aukera ematen diguten zenbait mekanismo ditugu (Hego Euskal Herrian behintzat).
Independentzia (oraingoz) ezinezkoa bada, “Flandriartze” prozesua burutu behar da (https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2017-09-09-07-00/hemeroteca_articles/flandriartu) , hau da, independentzia kulturala gauzatzea, eta horretarako jendeartearen kooperatibismoa da aukera bakarra. (Hau abiapuntu izanik: https://zuzeu.eus/euskara/transnazional-euskalduna-muntatzen/ )
Beraz, has gaitezen klase politikoari bizkarra ematen eta aktiba dezagun gizarte zibila, has gaitezen dirua biltzen eta euskara erabiltzen duten enpresak eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzen, inguru euskaldunetan euskaraz ikasteko bekak ematen, etab.
Talde askok elkartasunean oinarritzen dute beren arrakasta, hala nola mormoiek (kasu honetan erlijioan oinarrituta), eta horri esker kontrolatzen dute euren estatua (Utah), edo, era berean, Israelen, kibutzekin eta hauek estatuan izan duten eraginarekin. Zergatik ez euskaldunak? Estatu menderatzaileek apurrak eman arte itxarotea baino hobea da, noski.
Hego zure iruzkina orokorrean nahikoa gustukoa dut. Diagnostikoan errealista da. Horren aurrean zure erreakzioa ere bai. Gainera Euskal genioari ongi dagokio.
Hala ere badakizu nik bezala orai artinoko ekimenak zorigaitzez askotan errekupertuak izan direla.
Horretaz aparte suposatzen dut utzi nahi duzula aktibitate politiko bat, ezta?
Loturei dagokienez: Flandria eta Walonia biak oso homogeneoak dira eta homogeitatea ez da EHaren kasua.
Bigarren lotuak seinalatzen duen testua oso lausoa zen
Bai Beñat, euskal gizarte zibilak politika ere baldintzatu beharra dauka, baina mementuz euskaldunentzat onuragarriak diren gauzak aldarrikatuz.
Euskal Herria ez da homogeneoa, baina norbanakoak erabaki beharko du bere bizitza nola garatu nahi duen eta zer kontsumitu nahi duen.
Aipatutako mormoien kasua interesgarria da (kutsu erlijiosoa albo batera utzita). Haiek jarraitzaileen hamarrenak eta bestelako dohaintzak jasotzen dituzte eta diru horrekin elizak, mormoiak lan egingo duten enpresak, ongizate zerbitzuak, gazteentzako ekintzak eta komunitatearen aldeko bestelako ekintzetan erabiltzen dute.
Gauza da euskaldunak bilduko lukeen estatu paraleloa sortzea, bestela jai dugu.
Bada lan…
baina ez da zerotik abiatzea. Eta abantail asko dauka, garatzea independentziarako gustua, gaitasuna, preparakuntza, euskaldunen arteko soziala ber-sendotzea…
Arrankatzea eta arrakasta gazteriaren suhartasunean datzate, baina zahar askok parte hartuko dute
Nazio eraikuntzari ekin behar zaio, gizarte zibiletik, independentziarako masa kritikoa eta baldintzak sortzearren.
Burujabetza arlo askotan landu behar da: arlo ekonomikoan, energetikoan, elikaduran, kulturan… Gaur egun erabat dependienteak gara eta egoera hori gizarteak aldatu behar du, baina ez betiko manifa edo diskurtso errepikakorrekin, elkartasuna eta lana dira bidea.
“Euskal Herria ez da homogenoa”. Noski, kolono eta kolonizatuak daudelako.
Zatituta, indar okupatzaile -bere hemengo kolaboratzaileekin- eta okupatuak.
Herrien xedapen askea berehalako independentziaren baliokidea da.
Ezin da euskal herritzat hartu nork mugatzen eta eragozten duen bere independentzia, nork bortxatzen eta erasotzen duen autodeterminazio eskubidea giza eskubideetako lehena eta gainerako guztien eratzailea.
Josep Pereak bere garaian egindako aportazioa argi eta garbi adieratzen du independentziak zer esan nahi duen eta nola iristen den berengaintasunera: “Existen dos tipos de referendos de autodeterminación, los que se ganan y los que se pierden. Los que se ganan son los que se convocan una vez ya se ha declarado la independencia, con tus propias normas y su propio censo, para ratificar una decisión que ya se ha tomado.
Los que se pierden son los que se convocan sin haber declarado antes la independencia, con el control, las normas y el censo de los colonizadores.
Los croatas y los eslovenos optaron por la primera y ganaron, los quebequenses optaron por la segunda vía y perdieron.”
Espainiatik eta Frantziatik etorritako zenbatek ikasi du euskara, zenbat dira euskal independentziazale… eta Magrebetik eta Latinoamerikatik etorritako zenbatek ikasi du euskara eta zenbat dira euskal independentziazale? Ehunekotan? Datu interesgarria litzateke, batez ere biztanleria-mugimenduak zeintzuk izango diren kontutan izanda.
Hegok seinatu lehen loturaren testuari begiratuz geroz, Flandriaren eta Waloniaren homogeneitatea aipatzen nuela, (EHren homogeneitate faltarekin erkatuz) termino kultural eta linguistiko terminotan ari nintzan, ez eta zuk bezala kolono eta kolononizatu termino politikoetan. Bi sailkapen irizpideek ba araiz dute erlazio bat baina halere diferenteak dira. Homogeneitate kultural eta linguistiko faltak, maila berekoa ez denak eskualde bakoitzean, asko zaildu egiten du independentziarako martxa batez ere euskalduntasuna jartzen badugu independentzia horren zentroan.
Zer erraiten du Josep Pereak Flandriatik eta Walloniatik bereizten gaituen ezaugarri horri buruz ?
Orai E-rentzat,
Zuk aipatzen ditutzun etorkinak oso guti izango dira, eta erran behar da jadanik meritu asko dutela etorkin horiek euskara ikasirik, erakusten baitute gure gure herriarentzako errespetu bat. Baina hortik gure independentzian sinestera eta desiratzera bada alde alimale bat.
Gainera etorkinen kopurua handitzearekin ehuneko hura logikoki tipitu beharko luke. Ohartu naiz haien portaera aldatu eta txartzeko tendentzia zuela haien kopurua eta ehunekoa handitzearekin.
Zergatik ikasten du jendeak hizkuntza bat? Bi arrazoi nabarmenduko nituzke: 1) Kultura eta herriarekiko sentimendua (adibidez bere arbasoen hizkuntza berreskuratu nahi duen horrena) eta 2) Bizi baldintzak hobetzeko beharra (gaur egun ingelesarekin gertatzen omen dena edo orain dela mende dezente musulmanek egiten zutena, hau da, pribilegioak ezartzea).
Lan-mundua euskaldunduko balitz, alegia, enpresetan lan-hizkuntza euskara balitz, zentzu honetan asko hobetuko genuke, baina horretarako euskara lehenetsiko duten empresariak behar ditugu. Horregatik diot elkartasunez eta modu kooperatiboan enpresak sortu behar ditugula. Iparraldean askotan ikusi ditugu produktu nahiko “folklorikoak” (Le Petit Basque edo Basquilait modukoak), zergatik ez EHan? Elikadura kontuetan oso dependienteak gara eta beste lekuetako produktu dezente inportatzen ditugu.
Euskal giroetan bizi diren etorkinak euskara ikasten dute, baina gehienek erdaldunak diren hirietara joaten dira, beraz hango erdaldunen rola berenganatuko dute.
Haurrek eskolan edo ikastolan ikasiko dute, baina erdaldun gehienek bezala ez dute erabiliko.
Eta Beñatek dioen moduan, etorkinen kopurua faktore garrantzitsua da. Erraza da euskaldunen artean bizi diren10 etorkin bertakotzea, baina ez 100, hauek bere getoak sortuko dituztelako.
Asko da ikasteko eta heredatzeko kooperatibetarik baina haien mugak ikusten baditugu eta haien hobetu beharrak jorratzen baditugu. Izan ere euskarari buruz emaitza gehien lortu dutenak eskualde euskaldunetan daude, langileria nahikoa homogenoak dute eta zuzendaritza bederen euskalzaleak. (Hala nola Cikautxo Berritxun Maier Gernikan edo Elay Antzuolan) gainera denak nahikoa potenteak. Denak sortu eta garatu dira orai bain errazago zen garai ekonomiko eta ideologiko batean. Horregatik nioen horien esperientzien gainean bermatuz eta inspiratuz modelo sozio ekonomiko berriak sortu behar direla.
Ados Hegorekin baina ulertu behar da etorkinen psikologia naturala: eskualde bateko biztanlegoaren %10a badira zintzo portatzen dira aldiz %50 inguru badira jende berak autoktonoekin konkurrentzian sartzen dira, eta hortik haratago beti jende berak gero ta harro eta konkistatzaileagok bilakatzen dira. Bi belaunaldiko epean eraldaketa horren lehen bi faseak ikusi ditut ene herrian. Eta nabarmen da hirugarrenean sartuak garela.
Ez du ikusteko etorkinen kalitatearekin, grupo-fenomeno naturala da eta