Ni nintzen txistulari!
Ni nintzen txistulari! –
Festetan dago Orereta, bete-betean Madalenak ari dira ospatzen. Jaien aurretik baina, eta Oarsoaldeko Hitzan irakurri dugunez, “klasiko bilakatu” den Madalen Aurreko Txistularien Kontzertua izan zuten uztailaren 20an, “urtero musikan ibilbide oparoa izan duen euskal musikariren bat gonbidatzen duena, txistuaren doinuetara eginda ez dauden abestiak egokitu eta plazaratzeko”.
Aurten Fermin Muguruza izan da gonbidatu berezia. Izan ere, Kortatu taldeak Oreretan eta egun berean eman ei zuen lehen kontzertua, kasik 40 urte aurretik, 1984an. Oreretako Zumardian, Euskal Herriko 50 txistularik -Xabier Vesgaren gidaritzapean-, zaria Koru Abesbatzak eta metal boskote batek lagundu zuen irundar kantaria.
Ikusmin berezia eragin du ikuskizunak; Jon Maiak lagundu zuen Muguruza, Piti agertu zen oholtzara, eta kanta esanguratsuak jo zituen irundarrak: “Gora herria!”, “Black is beltza”, “BertsoHop”, “Kolore bizia” eta, jakina, “Sarri Sarri”. Emanaldiaren kronika egin daiteke kasik errenteriar txiolariek -alkateak berak, berbarako- Twitter bidez zabaldu dituzten mezu eta bideoekin.
Azken finean, Kortatuk kantatua zuen: “Ni nintzen aizkolari, albokari, txistulari!“.
Hemen dituzue batzuk:
Duela 32 urte bezela, gaur.
Haria ez da eten.
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko. Betirako eskertua.@muguruzafm#goraherria pic.twitter.com/2f72SOa8g9— Jon Maia Soria (@maia_jon) July 20, 2022
Gora Orereta!
Gora bizitza!
Gora Herria!
Aupa Piti!#SarriSarri pic.twitter.com/UShT5kU2Ft— Fermin Muguruza (@muguruzafm) July 20, 2022
#JaiakDenontzat egiten dituen Diana entzunda emozionatu naiz, bihar txupinazoan Zentenarioarekin negar egingo dut.#Madalenak2022#Orereta #Errenteria @HerriBizia pic.twitter.com/AJVaRr7lSj
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE ? (@birasuegi) July 20, 2022
Atzo herriko jaien aurreko pregoian txistulari bandak gure 80. Urtemuga dela eta gure omenez Ikusi mendizaleak abestia eskaini ziguten.
Mila esker eta gora #Madalenak !
Errespetuz bizi herriko jaiak! @HerriBizia #Madalenak2022 pic.twitter.com/XZoy2cQvWr— Urdaburu ME (@urdaburuME) July 21, 2022
Txistulariek, @ZariaKoruEskola|ko kideek, Xanti eta Maialen erraldoiek eta buruhandiek, bidalegun ezinhobeak izan zituzten atzo, Madalen-jaien aurreko kontzertuan. Handia @muguruzafm|ren itzulera, herri honen bidelagun handia den @maia_jon|ek lagunduta #Madalenak2022 @HerriBizia pic.twitter.com/rOL7dHiRbG
— Aizpea Otaegi (@AizpeaOM) July 21, 2022
#Madalenak2022|ren atarian dantzan eta kantuan jarri gaitu txistulari alardeak. Mila esker @muguruzafm @maia_jon @ZariaKoruEskola erraldoien konpartsako kide eta gainontzeko musikari guztiei. Kantatzen eta dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko! @HerriBizia #Errenteria #Orereta pic.twitter.com/CsIkrKWzHD
— Itziar Ostolaza Galdos (@itziar_ostolaza) July 20, 2022
Madalen aurreko XV. Txistulari kontzertua Oreretako zumardian @muguruzafm @Black_Is_Beltza goazen! pic.twitter.com/IoLhM11L4y
— Jone Unanua (@UnanuaJone) July 20, 2022
Ederra @xabier_vesga eta @muguruzafm-k muntatu dutena #madalenak2022-ren atarian.
Hasieratik bukaerara hunkigarria, Sarri bafle batetik ateratzea bakarrik falta zen. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko! Gora #orereta ! pic.twitter.com/FzupRXmxjh
— Erik Gartzia Egaña (@erikgartzia) July 20, 2022
.@muguruzafm oso modu berezian itzuli da gaur agertokietara. Txistulari bandak gonbidatuta, Oreretan ari da jotzen. Besteak beste, abesti hauek entzun dira: “Sarri, Sarri” “Kolore Bizia” “Black is Beltza” eta hau, @maia_jon bertsolariarekin: “Bertso-Hop” (??@arkait_z) pic.twitter.com/nM0o9xesab
— Negu Gorriak (@negugorriak) July 20, 2022
Hasi da #Pregoia2022. @muguruzafm eta @maia_jon #BertsoHop-ean.#JaiakDenontzat #Maddalenak2022 pic.twitter.com/bVtrHnBmcr
— ArkaitZ ¯\_(?)_/¯ (@arkait_z) July 20, 2022
Oreretan, Fermin Muguruza handia beste handi batekin… Jon Maia Soria…… eta Piti#SarriSarri #Kortatu #JaiakDenontzat #maddalenak2022Oreretan pic.twitter.com/KiMlrbEAu7
— Andoni Canellada (@ACanellada) July 20, 2022
Kriston martxa dabil#orereta pic.twitter.com/jaLKl7NT53
— Aketegi (@Aketegi1) July 20, 2022
Herriz-herri, belaunaldiz-belaunaldi eta estiloz-estilo. Sarri-sarri da gure erreserki nagusietako bat, @muguruzafm! pic.twitter.com/mhnx7FgQfE
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) July 20, 2022
“Orereta bertso-hop
nolako dardara
Fermin Muguruza gaur
berriro plazara!
Negu gorrietatik
uda honetara
zutik eta kantari
ailegatu gara!”@maia_jon #GoraHerria
(arg: Mendi Urruzuno) pic.twitter.com/ixIcUqQ1zU— Fermin Muguruza (@muguruzafm) July 21, 2022
Kamixeta hau 18 urtekin jartzen nuen @negugorriak en kontzertuetan. Oso berezia da neretzat. Amak gordeta zuen eta asteazkenean Errenteriko @muguruzafm ren emanaldi berezirako jantzi nuen berriz. Bizitzaren maratoian aurrera goaz, zutik eta kantari! pic.twitter.com/LaziUHbpfp
— Jon Maia Soria (@maia_jon) July 22, 2022
Ni nintzen txistulari!