Nerabeak eta pandemia

Nerabeak eta pandemia –

Malen Altunak Bilbo Hiria Irratian.

“Zeinen ederra izango den”… berriro elkar besarkatzea, berriro maite ditugun horiekin bidaiak, parrandak, ordu txikietako elkarrizketak izatea… Konfinamendu osoa pasatu genuen, udan guzti hau eta gehiago egingo genuela errepikatzen, baina ez genekien, ordea, 2021. urtea heldu eta oraindik koronabirusa gure artean izango zenik.

Nerabeak eta pandemiaBarearen ostean ekaitza datorrela dio kantu zahar batek, baina martxoaren 13an etxean geratzen hasi ginenetik, bare gutxi izan da munduko txoko gehienetan. Helduak, arrisku taldekoak, adindunak, umeak, nerabeak… Kolore eta forma desberdinetako pertsonek sufritu dituzte pandemiaren eragin latzak, baina baita gizarteak eta gobernuak berak ezarritako neurri murriztatzaileen ondorioak ere. Nerabeak, ez ume, ez heldu ez diren horiek, izan dira neurriak makalen eraman dituztenak, akaso, baina baita gizarteko arduragabetsuenen domina jaso dutenak ere. Errugabetasuna, ezjakintasuna, kaosa eta norabiderik eza izan dira nortasuna eraikitzen hasi diren une hauetan bizi izan dutena nerabeek; baina, bitartean, gizarteko begi guztiak beraiei begira daude. Nerabeak istorio honetako protagonista bilakatu diren azken hilabeteotan, baina ez bereziki, pelikuletako heroi bezala.

Osasun mentalaz geroz eta gehiago hitzegiten den garai hauetan, beharbada, ez gara pentsatzen jarri zer gertatzen ari den, hain zaila, baina aldi berean hain berezia den nerabezaroan.

Nerabeak eta pandemia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.