Negoziazioa orain, kalitatezko hezkuntza publikoaren alde

Negoziazioa orain, kalitatezko hezkuntza publikoaren alde –

Duela ia hilabete, martxoaren 6an, LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasle guztiak deitu genituen beste greba egun batera, Hezkuntza Departamentuak ez baitzuen inolako erreakziorik izan gure kolektiboak otsailaren 15eko greban planteatutako aldarrikapenen aurrean. Pentsatu genuen Departamentuak azkenean erantzunen zuela eta bilera batera deituko gintuela, benetako negoziazio bati ekiteko, greba saihestearren.

Negoziazioa orain, kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeBeste deialdi bat egin ondoren, martxoaren 17ko bilera batera deitu gintuzten. Bilkura hartan ez zuten deus eskaini, eta uko egin zioten berriro negoziatzeari, hezkuntza inbertsioa handitzea ekarriko zuen alderdirik. Itxikeria horrek alde handia dauka administrazioko beste sektore batzuetan erakutsitako jarrerarekin; izan ere, sektore horietan lan eta soldata hobekuntzak lortu dira mobilizatu ondoren, eta 2023ko Aurrekontuen Legea ez aldatuagatik.

Bestalde, martxoaren 27an, Hezkuntza Publikoko hezkuntza itunaren jarraipen batzordea batzartu zen, eta bertan ez daude sindikatu deitzaile guztiak. Bilera horretan, ezin ulertuzko moduan errepikatu zen negoziatzeko prestasunik eza eta, gainera, Departamentuak baliatu zuen manipulatzeko eta hedabideetan negoziatzeko jarrera erakusteko.

Gure aldarrikapenak honako hauek dira:

  • Ratioen jaitsiera lineala hezkuntza etapa guztietan.
  • Erosteko ahalmena berreskuratzea:
    – KPIarekiko soldata igoera eta 2010az geroztik galdutako erosahalmena berreskuratzea (% 20).
    – Administrazio-mailak titulazioetara egokitzea, Bolonia Planaren arabera.
  • Egiazkoko behin-behinekotasuna % 8ra murriztea.
  • Lan gainzama murriztea, ikasleen hezkuntza premiei denbora gehiago emateko. Aurreko horrek beste baliabide mota batzuk gehitzea eskatzen du: osasungintzakoak, sozialak, administratiboak eta abar.

Hilabete honetan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan egindako 120 asanblada baino gehiagotan egiaztatu eta eztabaidatu ditugu aldarrikapen horiek, eta 100 klaustrok egin dute bat horiekin. Sektorea mobilizatuta dago, etapa guztietan, eredu guztietan eta Nafarroa osoan. Asko gara, borrokan gaude eta entzun egin behar gaituzte kalitatezko hezkuntza publikorantz abiatzeko.

Oraindik garaiz gabiltza benetako negoziazioari ekiteko, baldin eta borondate politikoa badago, eta proposatutako hobekuntzak datorren ikasturtean islatzen hasteko. Aurrekontu partidak ez dira mugiezinak, handitu egin daitezke eta, gainera, baliabideak partida batetik bestera alda daitezke. Ikastetxeetako plantillak ez dira oraindik osatu eta hobetu egin daitezke. Horregatik guztiagatik, ezin diogu mobilizatzeari eta presioa egiteari utzi; Parlamentua desegiteak eta Gobernua jardunean egoteak ez du eragozten neurri horiek ezartzen hastea.

Era berean, garrantzitsua da presioa egiten jarraitzea, talde politiko guztiek gure eskaerak jaso ditzaten, gobernu berriaren akordio programatikoan ager daitezen eta, hori 2024ko Aurrekontuen Legean jaso dadin. Hezkuntza Departamentua benetan negoziatzen hasi arte jarraituko dugu, eta ez gara geldituko kalitatezko hezkuntza publikoa erdietsi arte.

Gaur arratsaldean aukera berri bat dugu, 18.00etan Iruñeako Gurutze plazatik abiatuko den manifestazioan. Eta irakasleok bai, eta hezkuntza komunitate osoa eta gizarte osoa animatzen dugu parte hartzera, hezkuntza publikoa denon kontua baita. 

Gora irakasleon borroka.

Negoziazioa orain, kalitatezko hezkuntza publikoaren alde

Negoziazioa orain, kalitatezko hezkuntza publikoaren alde