Nazka nazka eginda gaude
Erre erre eginda gaude. Amorrua, beldurra eta gorrotoa besterik ez dizkigute transmititzen. Ertzainak biolentzia gordinaren sortzaileak dira. Gehiegikeriak errutina bilakatu dituzte eta bakean daudenak ubeldurez eta zauriz betetzen dituzte. Inpunitate osoz aritzen dira eta komunikabide gehienen babesa dute haien jokabide onartezinak zuritzeko.
Xuban Nafarrete larri zauritua zipaio batzuek haren aurka erabilitako biolentziagatik. Bertsio fidagarrienak dio gaztea lurrean zela pegatinak irenstarazi zizkiotela, kolpatu eta pilotakada bat hurbiletik bota ostean. Gezur kanpaina ofiziala hasi zen orduan: ihesean zela erorita mindu zela. Hedabideek, amen. Hurrengo egunean, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan eraso horren aurkako kontzentrazioa egiten ari zirela, ertzainak bertaratu eta ingurukoak jo egin zituzten, jakina, protestan zeuden dozenaka lagunak bakean zeuden haiek etorri aurretik.
Gasteizen gertatutakoa kasu bat da, bakarra. Urtean zenbat pertsona zauritzen dituzte? Nork ez du ertzainen jarrera basatirik bizi izan? Ez bat, ez bi, hamaika! Ez dago manifestazioetara joan beharrik, kalean, futbol zelaian, errepidean… Jada ez gaitu haien basakeriak harritu ere egiten. Ikusi gabe ere, salatzen dituzten astakeria higuingarrienak ere sinesten ditugu. Ikusi dugu eta behin eta berriz mugarik ez dutela.
Kolpeak bere larruan bizi dituenak mina sentitzen du, ikusi dituenak amorrua, eta, herritarren beste zati handi batek lotsa. Lotsagarria da eta ertzainen jarrera.
Uniformearen azpian ezkutatzen diren koldarrek zer arraio duten kaskezurrean? Zergatik horrelako krudelkeria haien jardun armatuan? Hira dute odolean, eta omen, oso zabaldua denez, baita estupefaziente gramoak ere. Bestela ezin da sinestu egiten dutenaren ankerkeria. Zahar nahiz gazte, emakume zein gizon. Ez dute lepazurrean borra jarri eta lurraren aurka botatzeko arazorik. Bitan pentsatu gabe aurpegia lurraren kontra zapaltzeko arazorik ez. Ezin da hitzik egin haiekin “Me importa tres cojones” esango dizute lasai asko. Makilka hasten dira edonoren aurka, are gehiago pertsona horren itxura gustuko ez dutenean. Zirikatzaileak, biolentzia saihestu baino erabiltzeko prestu beti.
Ikusi ditugu ertzainak Espainiako Falangea zaintzen. Ikusi ditugu gazteak eskilaretan behera botatzen, hilerrietan familiarrak jotzen, eskuekin potroak estutzen, arineketan norbait kolpatu eta lurrera botatzen, argazkilariak odoletan uzten, gurpildun aulkietan doazenak jaikiarazten, harropuzkeriaz iraintzen… Baina, honez guztiaz gain, bada min gehiago egiten duen gauza bat: ezintasuna. Gerra furgonetetan heltzen dira, egurra ematen dute, eta lasai antzera itzultzen dira odol, ubeldura, negar eta amorrua zabaldu ostean.
Erabat ados Ilargi, goitik behera. Azken aldian hasi dira hitz egiten ‘errelatu’ edo kontaketa edo bertsio ospetsuaz eta aipatzen duzun ezintasun hori ber-bizi behar da ere, kontu eginda zenbatetan ez ote gaituzten koldarki jipoitu, jazarri, umiliatu, mehatxatu; zenbatetan ez ote dituzten gure bizitzak arriskuan jarri pilota indiskriminatu horiekin, metro eskasetara jaurtiak gure buruen kontra.
Kontaketa horri buruz PNVko buruei hizketan aditzen diedanean ezin ditut ahaztu Atutxa edo Balza bezalako jelkide ilunak. ‘Y’ eta ‘X’ taldeen existentzia asmatu zuen lehenak (berak ostera aitortu bezala, lasai asko aitortu ere). Ordurako zenbat eta zenbat gazte ez ote ziren pasa, asmakizun hura medio, Arkauteko tortura-gunetik? Eta handik epaitegi frankista batera; eta handik Carabanchel edo Soto del Realeko anezkatik sakabanaketaren delizia-urte mordoetara. Biolentzia praktikatzeko horrenbeste gizon armatu, horrenbeste tresna, tanke, furgoi, arma luze eta labur eta sos eta sirenatxo eta egun eta gau dituzunean, eta horrenbeste urte munizioa gastatzeko, hainbeste testuingurutan, horrenbestetan eta horrenbestetan eta halako (baina HALAKO) zigorgabetasunaz noski, non egia den Ilargi: Naturaltzat jotzen dugun honezkero. Gu ez gara harritzen, eta eurak ez dute irudikatu ere egiten polizia-eredu bat, bere burua doi-doi kontrolatzen duen Gestapo autonomiko honetaz landa.
Demokraziari buruzko lezioak ematekotan, has daitezela ispilutik. Herri honetan biktima saldo ikaragarria utzi dutenaren zalantzarik balukete hemen egongo gara, oroitarazteko.
LOTSA ETA INDIGNAZIOA
Beste asko ere nazka nazka eginda gaude, baina pistoladun kaputxadunez, gasolinako kumeez eta horrelako jendilajeaz.
Eta zuek mespretzuz zipaios deitzen duzuenek babestuta sentitzen gara. Eta zuen mundu hertsian bizi bazarete ere jakin ezazue Herri honetan gehiengoa garela.
Citizen: esaidazu nork babesten zaituen eta esango dizut nor zaren.
Dena den, egungo errealitateaz egiten duzun analisia beste garai batekoa da. Ez dakit, igual koman egon zara azken 15 urteotan eta oraintxe esnatu zara. Hartu denbora bat egunkariak eta hemerotekak begiratzeko, jendearekin hitz egin, eta eguneratu informazioa.
… edo garai zaharren nostalgikoa zarela pentsatu beharko dut?
Segi ongi!
Biolentzia ORO da nazkagarri. Biolentzia OROz nazkatzen/nazkatu ez dena da nazkagarri.
Orain biolentzia oro arbuiatzen dutenak, konbertsoak, “a la cola” mesedez. Askoren hipokresia, eta zuria ikusi bai baina beltza ez ikusi nahia, hori bai dela nazkagarria.
Eskerrik asko Ion Ansa komatik esnatzeagatik. Zuri esker egoera berriaz jabetu naiz:
Ezker Abertzalea bakearen paradigma da, Herriko Tabernak Caritasen sukurtsal bihurtu dira, ETAkoek krabelinak sartu dituzte beren armen kanoietan …
Eta hodeiertz arrosa honentzako mehatzu bakarra zipaio zitalak baino ez dira.
Mila esker gaurkotzeagatik, Ion, segi horren ongi!
Estatuaren biolentzia estrukturala justifikatu eta defenditzen dutenen konbertsioaren zai nago ni. Hori egin bitartean, sasi-pakezaleen lekzio sasi-moralak baino ez dira haien hitzak.
Citizen jauna: abila zara, 7 minutuan nick-a aldatu eta komentario berriak egiteko. Barkamena eskatzen dizut nire hizkerak min eman badizu. Ez zen nire asmoa.
Sistema sozio-ekonomiko kriminal bati alternatibak proposatu nahi dizkion herriaren eta langileen aurka armaz oldartzen dena, biolentoa da. Biolentzia hori herritar horiek euren zergen bidez finantzatzeaa, biolentoaren hurrena da. Eta biolentzia hori jasaten dutenak biolentoak direla esatea, biolentoaren hurrenaren hurrena da.
Eta zu, Citizen jauna, horren guztiaren defentsa egiten ari zarenez, biolentoaren hurrengoaren hurrengoaren hurrengoa zara.
Festak ondo pasa!
Zehaztapen txiki bat Ion, ez dut nick-a aldatu. “Konbertsioak” sarrera ez da nirea.
Izan ongi.
“Konbertsoak ilaran jartzeko”? Zein ilarari buruz ari zara? nor dago ilara horretan? Zeren eta beharbada bai, aizu, ez dugu geure burua engainatuko, ezker abertzalekoak konbertsoak dira. Baina behintzat “sufrimendua gizarteratzeari” buruz egin duten autokritika zintzoa da. Bai, ZINTZOA: publikoki nahiz pribatuki egindakoa. PNV, PSOE eta PPko jendeak, euren aldetik, ezker abertzalearen aurka polizia, epaile, boikot ekonomiko eta hedabideen bidez “sufrimendua gizarteratzen” egindako lan paregabeari egindako autokritikaren zain nago. Ea noiz “konbertitzen” diren beraiek ere. Baina horretarako ausardia ere behar da. Zurea bezalako iruzkinak irakurrita, ematen du ez dela berealakoan izango.
Beti bezala, “hibetibatgehiago”.
Nik ez dut biolentzia mota oro arbuiatzen. Komunikazio politiko mota bat da biolentzia.
Esate baterako, estatu osoan, hemen bezala, greba orokorrak piketeei esker irabazten dira, biolentoak izan, baketsuak izan. Nagusien presioengatik (hori ere biolentzia da), ezinezkoa da greba bat piketerik gabe egitea.
Horrekin ez dut esan nahi hor goian ageri diren robocop horien kontra erasoka hastea inteligentea denik. Aspalditik ikusi da, poliziek, komeni zaienean, probokatzaileak sartzen dituztela manifestazioetan, “interbentzioa” justifikatzeko. Baina enfin, ez naiz batere penatzen, noiz behinka, “interbentzio” baten erdian, susto bat hartzen badute…
Muturreko adibide bat ematearren (muturrekoa, baina egiazkoa eta oso gertukoa), peajeko langile bat tiroka akabatzea ez zait iruditzen biolentzia iraultzailea denik, honen deformazio bat baizik.
Aldi berean, uste dut ETAk orain arte iraun izana, ezkerreko abertzaletasunaren historian izandako hanka sartzerik handiena izan dela, suposatu duen bizitza eta ilusio xahutze alperrikakoagatik. Pozten naiz beste aro batean sartzen ari garelako, alde horretatik behintzat.
Ikusgarrias da, jendea nola autoengainatzen den bere diskurtsoan.
Benetan ikusgarria da, bai.
Horrela babesten gaituzte zure babesleek Citizen. Txalo zaparrada bat herriaren zaintzaile ez-batere-ez-zipaioentzat. Eta beste bat zuretzat.
Nik txalo zaparrada bat eskaini nahi nieke buruan egindako hainbeste zuloren aurrean isilik egon direnentzat (txalorik egin ez dutenean). Zuloak eta zuloak, badakizue.
Agintariek egindako bortxakeria bereziki higuingarria iruditzen zait, haiek baitute bortxaren monopolio legala. Eta egia ezkutatzen saiatzen badira, are gehiago. Higuingarria eta onartezina.
Badakit ekidistantzia oso arbuiagarria iruditzen zaiola askori, baina zer nahi duzue.
Nork-nori? Eta zertarako? Erantzun galdera horiek biolentzia ekintza bat ikusten duzun bakoitzean. Zipaioek herriaren aurka egiten dute, gutxi batzuen interes kriminalen alde egiten dutelako. Fanucci jauna, zure ekidistantzia ez da ekidistantzia zuk hala nahiko bazenu ere.Biolentzia guztiak dira desberdin. Nik,biolentziarik gabeko mundua nahi dut, -zuk bezalaxe, pentsatzen dut-, baina biolentzia guztiak maila berean jartzen dituzun unetik, horietako baten alde egiten ari zara: boterearena, hain zuen. Horregatik, gutxiengo biolento horrek erabiliko du biolentziaren aurkako diskurtsoa, eta ekidistantzia izango da bere amu ideolojikoa. Biolentziaren aurka egotea eta kaka zaharra gauza bera dira. Biolentziaren aurka egiteko modu bakarra berau eragiten duena ezabatzea da. #aresdimisioa
Borroka armatuarekiko norbere iritzia publikoki mundu guztiak adierazi ahal izango duenean (espetxera joan gabe, esan nahi dut) hitz egingo eta eztabaidatuko berari buruz.
Zipaio ez diren zipaioen biolentzia ez-biolentoari buruz zipaioek berek hitz egiten dute, furgoietatik lerdea dariela ateratzen diren guztietan. Joan den ostegunean Bilbon bezala: http://bilbokobranka.info/?p=20424
Ekidistantziari buruz. Demagun Fanucci, Andoniren buruaren ordez, zurea zulatzen dutela. Zertarako balio izan dizu ekidistantziak? Zure ekidistantziak babestuko zaitu biolentzia matoi horren hurrengo kapituluan, babestuko nau ni, babestuko du norbait? Ekidistantzia hori Ansak aipatutako alibi hutsa da, botere publikoek euren bortizkeria zigorgabetasunean mantendu ahal dezaten. Andoni bezalako pertsonak mundutik ezabatzeko zigorgabetasuna eta beraz, edonor eta edonoiz erasotzen jarraitzeko (eta bertan hiltzeko) patxada lerdoa eta kriminala, hain ditugu –ekidistante puruok–ohituak, armak eskuetan zakilaren eta potxinaren puntan jartzen zaiena egitera.
Konprenitzen dugu Zuzeulari asko eta askoren haserrea, batez er eztabaida abiatua zela, Iñigo Cabacasen heriotzaren albistea etorri denean, baina ezinezkoa zaigu irain hutsari hemen leku egitea. ZUZEUK bere bideari jarraitu behar dio, erabiltzaileentzat interesekoak diren gai eta eztabaidei leku eginez, baina, oker ala xuxen, txarrerako edo onerako, ezin ditu onartu eztabaidan sakontzen laguntzen ez duten iruzkinak.
Irakurri nahi duenarentzat, esana dut boterearen biolentzia “bereziki higuingarria” iruditzen zaidala. “Bereziki” higuingarria.
Beraa, ez naiz ekidistantea. Baina biolentzia konkretu batzuk justifikatzeko erabiltzen diren teorizazio usteko bla bla bla asko ez zaizkit onargarri iruditzen. Are gutxiago gero orain bezalako gertaera nazkagarri hauek salatzeko lehen ilaran jartzeko. Ez horixe.
Eta Iñigori errespetuz, isilduko naiz hari onetan.
Iñigori errespetuz, sekulako baino ozenago behar zenuke hitz egin!
Ez, adiskide… sekula baino ozenago beste batzuek ari zarete. Ni beste hainbat aldiz bezain ozen, edo (nahiago baduzu) beste hainbat aldiz bezain isil.
Eta orain bai, agur.