Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñan

Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñan –

Patxi Zabaleta – Tomas Urzainki – Jose Mari Espartza – Eneko del Castillo – Iñaki Azkoaga Andoni Espartza – herritar abertzaleok

Aurkezpena

Orain urte bete Bilbon lehenengo biltzarra egin genuen, nazioa irudikatzen duten ikurrak hobeto ezagutu, gogoeta egin eta burujabetzarako bidean etorkizunean nondik joan behar dugun ikusteko. Ondoren hiru hitzaldi egin dira ekainean Bilbon, Altsasun eta Zarautzen eta hainbat pertsona ezagun gonbidatu genituen euren ikuspegia emateko. Partaideek ere gogoz esku hartu zuten eztabaida prozesu horretan.

Haien eta beste batzuen ekarpenekin Nazio Ikurren Gidaliburua osatu dugu eta Iruñan aurkeztuko da, bildutako informazio eta proposamen guztiekin.

Orain arte jasotakoaren arabera desberdintasun nabarmenak daude proposatutako irtenbideen artean baina, adostasuna bilatzeko gogoa ere badagoela sumatzen da.

Oro har, eztabaida hau gure aberria askatzeko falta den estrategia orokor horren barruan kokatu daiteke eta ikurren ikuspegi estrategikoa bateratzen bagoaz, askapen prozesuari laguntza handia emango diogu.

Biltzarrean goizean ikurrak banan-banan aztertuko dira: historia laburra, jasotako proposamenak eta partaideei ere euren iritzia eskatuko zaie. Eta arratsaldean bi mahai inguru egingo dira, egon daitezkeen adostasunez eta etorkizunerako ildoez gogoeta egiteko.

.

Egitaraua

09:00 Harrera
09:15 Aurkezpena: Nazio burujabetzarako ikurrak
09:30 Izena: Euskal Herria, Nafarroa/Nabarra, Baskonabarra, Euskadi, Baskonia, Nabarreus…
10:00 Armarria: Zazpiak bat, Eneko del Castillorena, Nafarroakoa, Zazpibatuak…
10:30 Bandera: Ikurrina, Nafarroakoa, Ikurrina-Nabarrako uztardurak (Nabarrina…), Ikurrina izarduna…
11:00 Atsedena
11:30 Ereserkia: Gernikako Arbola, Nabarrakoak (Gorteetakoa…), Gora ta gora…
12:00 Nortasun Agiria: ENA, EHNA…
12:30 Eguna: Aberri Eguna (berdin edo aldaketekin), Orreaga Eguna…
13:00 Egutegi nazionala: Udalbiltzarena…
13:30 Leloa: Izan aske aberria aske izateko, Gora Euskadi askatuta…

14:15 Bazkaria

16:15 Bisita gidatua Tomas Urzainkiren eskutik: Tras los pasos de la Asociación Euskara y su gran legado cultural, lingüístico y su simbología política

17:15 Mahai ingurua: Burujabetzarako bidean nazio ikurrak zaharberritu?
18:15 Mahai ingurua: Eta eztabaida honen ondoren zer?
19:15 Biltzarraren ondorioak
19:30 Amaiera

.

Izena emateko

Bazkaririk gabe 20€. Bazkariarekin urriaren 21 baino lehen izena emanez gero 30€. Geroago egiten bada 35€. Laguntzako izen ematea: 50€. Koloretako gidaliburua barne.

Laboral Kutxa: 3035 0057 95 0570038687

Ondoren mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus e-postara gidaliburuaren azken bertsioa PDFn eta laburpen bideoaren lotura jasotzeko, biltzar aurretik edukia aztertu ahal izateko. Horrez gain biltzarrean kolorezko gidaliburuaren azken bertsioa banatuko da.

Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñan

Nazio Ikurren II. Biltzarra urriaren 26an Iruñan

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea