Navarra Resta?

Navarra Resta? –

Argazkian gaur Javier Esparza ageri da, serio demonio, Espainia aldeko bere bi bazkideen arteko gerra piztu den egunean. Aitortu du gerra horrek ez duela laguntzen Nafarroan eraiki nahi duten proiektua indartzen, nahiz liskarra ez den foru erkidegoan bertan sortua.

Navarra Resta?
Arg: Jagoba Manterola / FOKU

Zaila da ulertzea zer gertatzen ari den Espainian, oraindik atzoko eztanda politikoaren gakoak falta ditugu. Duela gutxi hipotesi batek zioen PSOE eta PP ados zeudela bipartidismoa indartzeko, eta irailean hauteskundeak deitu zitzakeela Sanchezek, egungo gobernua udan hautsita. Orain berriz, PSOE eta PP aurrez aurre ageri dira, eta apustua litzateke PSOE-Ciudadanos bikotea indartzea, PPren kaltetan. Gogoratu behar da Sanchez-en lehen aukera horixe izan zela, presidentetara iristeko, gobernu programa sinatzera ere iritsi zirela bi alderdiak.

Kontua da Nafarroa Garaian unionismo espainiarrari beste arrakala bat sortu dakiokeela. Laster izango dira bi urte PSN eta UPN banatu zirela, eta banatu samar diraute. Esparru nazional berean, hori bai, baina praktika politikoan gero eta aldenduago. Orain Navarra Suma bihur daiteke Navarra Resta, ze gogoratu besterik ez dago PP-Ciudadanos banaketak ahalbidetu zuela bere garaian Uxue Barkosen gobernua. Arrakalatzeko joera, beraz, eta ezin esan tristetzen nauenik.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko martxoaren 11koa]

Navarra Resta?

Euskalgilea eta herrigilea, jubilatua baina ez erretiratua.