Nafarroan hauteskundeak aurreratuko dituzte?
EAEn gerta bezala, Nafarroan ere gobernua gutxiengo nabarmenean gelditu da, sostengu gabe. PSNren eta UPNren arteko tirabirek gobernu bateratua hautsi eta bakardadean utzi ditu Barcina eta beste 18 legebiltzarkide (50 dituzte guztira). Lau urteko legegintzaldiaren laurdena ez dute batera igaro, eta, aurrerantzean, neurriak aurrera ateratzeko zailtasun kolosala izango du Yolanda Barcinak. Dagoeneko UPNko Garcia Adanerok hasi du hauteskunde aurreratuak ukatzeko saioa. Gauzak horrela, Nafarroan hauteskundeak aurreratuko dituztela uste duzu? ala gutxiengo gobernuan tematuko dira?
Hirugarren aukera bat: PSN-ren hiru transfugarekin, gehiengo berria.
Inoiz ez. PSNrentzat, nahiago fatxak baskoak baino.
Esan nahi baita, gehiengo berria UPN eta PPrekin batera.