Nafarroan AHTren lanak hasieraren aurkako Agiria

elkarlana2EHU-ko irakasle diren Alejo Ectchart,Roberto Bermejo eta David Hoyos-ek egin duten eta Sustrai Fundazio Erakuntzak aurkeztutako Abiadura haundiko Nafarroako loturaren errentagarritasun sozial eta ekonomikoaren txostenaren argitaratzearen harira, AHT Gelditu! Elkarlanak eta bertan aurkitzen garen gainerako eragileek honako ondorio hauek azpimarratu nahi ditugu.

1.-Ez da egitasmo honen errentagarritasun sozioekonomikoaren inguruko inolako ikerketa fidagarri eta independienterik burutu eta proiektuaren garapenaren gardentasuna eza nahiz  herritarren parte-hartze eza nabarmenak izaten ari dira.

Nafarroako Gobernuak eskatutako MECSA txostena 2008-an egin zen, AHT-ren eraikitzea aldez aurretik erabakita zegoelarik eta ustezko onurak soilik hartzen zituen aintzat. Power Point propagandistiko batetaz gain txosten hau ez da publiko egin.

2.- Estatu Espainiarreko gainerako abiadura haundiko lineen gisara, dituen eraikuntza, mantenimendu eta esplotazio gastu izugarriak eta bidaiari kopuru murritza dela eta Nafarroako Korridoreak ez du inolako errentagarritasun ekonomikorik izango, are eta gehiago guztiz defizitarioa izango da, eta etengabeko dirulaguntza publikoa suposatuko du.

Eraikuntza lanen gastu ofiziala 3270 milio eurotako da, Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministeritzak  baita nafarrek kupo bidez ordaintzen dugunarekin finantzatuko da. Gastu izugarri honi eraikuntza mota hauetan ematen diren gainkostuak gehitu beharko litzaizkioke.Datu ofizialen arabera, funtzionamenduko lehen urtean, AHT-ren Nafar Korridorearen zatiren bat erabiliko luketen bidaiariak 670.000 izango lirateke, abiadura haundiko linea bat errentagarri bihurtzeko behar diren 6 eta 9 milio arteko bidaiari kopurutik oso urrun.

3.- Nafarroako AHT-aren lineak, merkantzia kopuru garrantzitsuak garraiatuko dituenaren gainean zalantza haundiak daude.

Egitasmoa justifikatze aldera -are eta gehiago Nafarroako Korridorea Kantabriko-Mediterraneo lotura,  oinarrizko sare transeuropeoan sartua izan denetik-  erabiltzen diren arrazoietako bat merkantzia garraioa ahalbidetuko lukeen trenbide linea garrantzitsua izango litzatekela da, honen bideragarritasunari buruz zalantza haundiak daude.

Gaur egunean, Estatu Espainiarrean, merkantzia garraiatzen duen abiadura haundiko linea bat bera ere ez da existitzen.Hau egin ahal izateko zailtasun tekniko haundiak daude (bihurgune radio zabalak, aldapa leunak, azpiegitura indartsuagoa…),honek eraikuntza lanen %30-ren garestitzea eragingo luke.Hala ere, oztopo hauek baino haundiagoak izango liratezke mantenimendu kostuen garestitzearen ondorio ekonomikoak (%10 eta %20 gehiago), trenbide errailak pairatzen duten desgastea dela eta. Izan ere, CEOE berak, abiadura haundiko lineak merkantzia garraiatzeko  ez direla fidagarriak ez egokiak adierazi du. Gainera, Anai Astiz berak, Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak abuztuak egindako adierazpen batzuetan Kanpanas eta Eskirotz arteko zatia bidaiarientzat soilik izango zela esan zuen –aldaparen maila haundia delako- eta horrek merkantziak gaur egungo lineara bideratzea ekarriko duela.

5.- Ez du lurraldearen kohesioa bultzatzen.

Aurreikusirik dagoen egitasmoak hiriburuak soilik lotzen ditu.Tarteko herri eta hiriak azpiegituraren ondorioz sortutako txikizioa pairatuko besterik ez dute egingo dute eta zituzten garraio aukerak hobetu ez ezik ziur aski gaur egun funtziotzen duten tren erregionalen desagertzea ekarriko du.

6.- Iruñeako eremu konpetitiboaren posizioa txarrera joan daiteke beste hiriburu boteretsu batzuekin alderatuta, Madril, Bartzelona,Bilbao edo Zaragoza bezalako hiriburuen “xurgatze” efektuaren ondorioaren eraginez.

7.- Inolaz ere ez dio ingurumenaren sostengarritasuri laguntzen.

CO2-a eta gastu energetikoa aurreztu ez baino areagotu egiten du (obra berriaren eraikitze lanek erraz gainditzen baitute) eta lurraldeari inpaktu izugarriak eragiten dizkio:lur okupazioak (1600 hektarea), barrera efektua, burrunba, harrobien berrien irekiera eta  esplotazioa, zabortegi berriak, porlan ekoizpena, kutsadura elektromagnetikoa eta inpaktu bisuala… Nafar korridoreak, fauna espezie askorentzak ezinbestekoak diren gune ekologiko eta bide pekuarioak suntsitzen ditu eta Red Naturan sarturik dauden hainbat eremu ekologiko kaltetuak izango liratezke.

8.- Azken finean, gutxi batzuen interesen alde,  denon baliabide ekonomikoen xahutze izugarri bat suposatzen du, ordaindu ahal duenarentzat bideratua eta inolako merkantzia garraiorik ahalbidetzen ez duena. Aldi berean, azken hamarkadetako  zerbitzu  publikoen  murrizketa haundiena pairatzen ari gara ( Osasunean, Hezkuntza, zerbitzu sozialetan…) Honetaz gainera, egun dagoen trenbidea ez da baliatzen eta garapen sostengarria lortzeko sektoreak inbertsiorik gabe uzten dira.

9.- Aurreko guztiarekin honako hau ondorioztatu daiteke: proiektu honek gutxi batzuen interes politiko eta ekonomikoie soilik erantzuten die, eta burbuila inmobiliarioa sortu zuen argudio berdinekin justifikatzen saitzen ari da ( garapena, lanpostu sortzea…)

Hau guztiagatik, Kadreitako zonaldean hasi berriak diren eraikuntza lanen gelditzea eskatzen dugu eta nafarroako parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoei azpiegitura honi buruzko eztabaida publiko bat egitea dei egiten diegu. Ekimen demokratiko hau alderdi guztiek onartuko dutelakoan, eztabaida  datorren urtarrilak 18-a Hizkuntza Eskolako aretoan egitea proposatzen dugu.

 

AHT GELDITU ELKARLANA

ahtrikeznafarroa@gmail.com

http://noaltavahtgelditu.blogspot.com/