Nafarroako Gobernuko haur eskolen langileek Hezkuntza Departamenduari gutuna

Nafarroako Gobernuko haur eskolen langileek Hezkuntza Departamenduari gutuna –

Nafarroako Haur Eskoletako langileok urteak generamatzan haur hezkuntzako lehen zikloa (0-3 bitartekoa) Hezkuntza departamenduaren menpe egotearekin ametsetan, bigarren zikloa bezainbeste (0-6). Orain une hori iritsi da, baina gure poza puxika baten moduan hustu egin da.

Nafarroako Gobernuko haur eskolen langileek Hezkuntza Departamenduari gutuna
Arg: ARGIA

Hezkuntza departamentuan sartu, eta, altuak ez baziren ere, egin duen lehenengo gauza ratioak igotzea izan da. Hau da, hezitzaile bakoitzagatik 7 haur izan beharrean, 8 izatera pasa gara. Kopuru hau Martxoaren 26aren 28/2007 Dekretu Foralak maximotzat jotzen du.

0-1 urte bitarteko haurrei buruz ari garenean, eta ez ekoiztutako kotxeei buruz, ez ginateke sekula gehienezko kopuruei buruz aritu beharko. Gainontzeko taldeetan oso ratio altuak mantentzen dira. hau da, 1-2 urte bitartekoetan 12 haur hezitzaile bakoitzeko, eta 2-3 urte bitartekoetan, 16.

Dekretua zorrotz jarraitzen badugu, Hezkuntza departamentuak egiten duen moduan, eskoletan, ikus dezakegu ezarrita dagoela pertsona bat egon behar dela eskola horietako hezitzaileen kopuruaren gainetik. Inola ere ez da zehazten pertsona horrek zuzendaria izan behar duenik, Funtzio eta lan asko du berez.

Orain, nahikoak ez diren laguntza batzuk eman dizkigute, eta, zorionez, unitate gehien dituzten eskoletan pertsona gaineko pertsona hori jarri dute. Pertsona horrek bi edo hiru aldiz biderkatzeko ahalmena izan beharko luke, ikasgeletan benetako laguntza eman ahal izateko.

Baina dakigunez, gizakiengan klonak sortzeko gaitasuna oraindik ez da lortu.

Kontua ez da soilik horrelako laguntzak egotea, baizik eta ratio horiek murriztea. Horrela, Haur Eskoletara joaten diren haurrek merezi dutena beren berdinekin espazio berean bizi ahal izatea da, gela beteetan “pilatuak” egon gabe, non haurren % 90a –une jakin batzuetan– negarrez dagoen, eta gainerako % 10a pentsatzen: “Zertarako egingo dut negar ezin banaute entzun?”.

Giro seguru batean, ahalik eta lasaienean eta gela masifikatuen ondoriozko estresik gabe bizi ahal izatea merezi dute. Beraiekin gauden hezitzaileok merezi duten arreta eman diezaiegun, hezten eta laguntzen diegun bitartean, zainduz. Kalitateko denbora emanez, eta ez “x” minutuak haur bakoitzeko, lantegiren bateko muntaia-kate bateko langileak bagina bezala.

Zenbakiei buruz ari garenez (politikariek asko dakite honi buruz), Dekretu ditxosoak 1,75 metro eskaintzen dio haur bakoitzari. Noski, “minipisuak” modan jarri direnez, hurrengoan agian pentsatuko dute bata bestearen gainean jartzeko modu batean, horrela fijo gehiago sartuko direla!

Bukatzeko, aipatu behar dugu azkenik gure politikariak 0-3aren zikloari balorea ematen hasi direla, bakarrik teorian bada ere. Praktikan aldiz, errealitatea oso bestelakoa da; azken finean haurrak zenbakiak bezala tratatzen dituen dekretu bat hartzen baitute erreferentzia bezala.

Mila esker, benetan, zuen kezkak hunkitzen gaitu!

Francis Cruz Molina eta 29 hezitzaile geihago

Nafarroako Gobernuko haur eskolen langileek Hezkuntza Departamenduari gutuna

Haur eskola duinen alde