Nafarroako Gobernuarentzat Aralar, EA eta ezker abertzalearen arteko bilerak "askatasunari erasoa" dira
“Haien buruari demokrata deitzen dieten” alderdiek eta “terroristek”, izandako bilerak “lekuz kanpo” daudela salatu du Alberto Catalanek, Nafarroako Gobernuko bozeramaleak, gaur Foru Gobernuak egindako sesio baten osteko prentsaurrekoan.
Catalanek adierazi du Aralar “modu hipokrita batean” jokatzen ari dela, lehenik ETAri kargu publikoen aurkako mehatxuak alde batera uzteko eskatuz eta ondoren ezker abertzalearekin bilduz. “Demokrazian dena ez da libre, oso argi izan behar dira demokratok ditugun printzipio eta baloreak”, adierazi du gobernuko bozeramaleak.
Estrategia hutsa ala beldurra?
Nafarroako panorama politikoa etengabe dabil mugitzen, ezegonkorra da. Zer dago Catalanen adierazpenen atzean? Akaso gobernua galtzeko UPNk duen beldurra? Estrategia hutsa agian? Abertzaleen pronostikoak betez gero kolorez aldatu lezake Foru Gobernuak?