Nafarroako emakume “erregeak”
Nafarroako emakume “erregeak” –
Amatiñok bere blogean.
Jorge Beramendik ematen du datua: VIII. eta XVI. mendeen arteko 800 urte inguruan, Nafarroako Erresumak sei emakume “errege” izan zituen. Aldi berean, Ingalaterrak, lau; Holandak, 3; Errusiak, Portugalek eta Suediak, bana; eta Alemaniak, Frantziak eta Italiak, bat ere ez.
Buenos Airesko Jorge Beramendi ingeniaria, historia-irakaslea da eta “Los Vascos-Euskaldunak” aldizkari argentinarraren zuzendaria. Iazko iraileko alean Beramendik berak argitaratu zuen “Reinas vascas” idazlana, non ezagunegiak ez diren hainbat zertzeladaren artean dioen, Nafarroakoa izan zela -burujabetzak iraun zuen artean- “berezko eskubidez” erreginarik gehien izan zuen erresuma europarra.
Jarrera honen oinarrian euskal oinordetza-usadioa edo zuzenbidea dago eta, hain zuzen, Nafarroako erregeek zuten eskumena, semerik ezean, alabaren bat ondorengotzat hautatzeko.
Franko salioen usadioa besterik zen, ordea, eta Europan zehar zabaldu zen kodearen arabera, emakumeek ezin zuten monarka izan, ez eta euren ondorengorik ere, nahiz semea izan. Arau hau Lege Salikoak (1328) finkatu zuen Frantzian eta, aurrerantzean, erabat eragotzi emakumeak errege-karguaz “berezko eskubidez” jabetu eta erabateko erregina (ez erregina ezkontidea) izatera iristeko zilegitasuna. Hauzia are gehiago larritu zen Ingalaterrako eta Frantziako interes eta interpretazio kontrajarriak elkarren aurka gurutzatu zirenean. Eta monarkia bien arteko eztabaida piztu ez ezik, baita sekula historian izan den gerrarik luzeena eragin ere: “Ehun urteetako gerra” (116 iraun zuen).
Ingalaterra eta Frantzia bat zetozen erregina izateko emakumeen berezko eskubiderik ez onartzeko orduan, baina Ingalaterra gertu zegoen artean emakumeei aitortzeko “bitartekoarenak” egiteko eskubidea (aitarengandik oinordekotzan jasotako zilegitasuna semeari pasatzeko), Frantziak, berriz, ezta hori ere.
Jakina, hasierako zerrendan adierazitako hamasei erreginak baino gehiago izan zirela aipatutako herrialde europarretan, baina ez berezko eskubidez edo zilegitasunez, erregearekin ezkondu izanagatik baino, erregina-ezkontideak alegia.
Berezko eskubidez eta zilegitasunez Nafarroako “errege” izandako erreginak honako hauek izan ziren: Joana I.a (1284-1305), Joana II. (1.328-1349), Blanca I.a (1425-1441), Leonor I. (1471-1479), Katalina (1483-1512) eta Joana III.a Albretekoa (1555-1572).
Nafarroako emakume “erregeak”
Boa txabal! Erregina ez da ErregeA, Holanda ez da Herbehereak, eta horiek eta Alemania, Italia, Frantzia eta Ingalaterra, estatu gisa, eta bertze hainbat toki, Axularrek dio, ez ziren VIII. mendean existitzen. Nafarroa ordea bai, Nonbait hor. Eta euskal usadio eta abar. Ez da hala. Alaba izan da eta da premua nafar usadioan, etxean nola errege-erregin etxean. Semea izan ala ez. Eta gaur egun, Gipuzkoan ez bezala, foruak idaztea zenuten, Araban eta Bizkaian antzekotasunak badira, nafar batek, emazte nahiz gizaseme, askatasun osoa dauka bere oinordekotza erabakitzeko, baina zuek erabaki zenuten ez zenutela gehiago nafar izan nahi.
Hala ere, jakin beharra dago edozein giputzek jo dezakeela Gipuzkoako oinordekotza ohiturazkora.
Nagore ez ahaztu “bitaminak”.
Nagore: bitaminez gain, irakurri historia apur bat gehiago (eta jakinen duzu Iruñeko erresuma noiz sortu zen; baita Nafarroakoa ere); bide batez, ni-neu ez nintzen bizi 1.200 urtean; zu bai ala?
Hori joan eta jakinekoa da. Baina gauza bat da paperetan agertzea eta ez dakit noren onespena izatea, eta oso bestelakoa herri baten izatea onartzea. Eta herria VIII. Menderako bazen, eta antolakuntza maila hagitz garatua zuen. Galdetu bestela Karlomagnori.
Nagore, zer egin dizute gipuzkoarrek? Zerbait baduzu
Gustatu ala ez gentilizioa giputz dugu, kakofonikoa bada ere, Giputz-koa, Nafar-roa, Aetz-koa eta Ametz-koa..Nafarroan badugu Ipuzkoa deitura, ziurrenik molderik zaharrena, geronen herriko dokumentu batean Joanes Iputza ageri da. Eta amatxik zioen bezalaxe, ezpela eta ipuruko tokian ez dago deus ere onik.
Etniaz erregina horiek frantsesak ziren. Batek ere ex zuen euskeraz egiten.
Etnia. Zer da etnia bat? Nork agindu zion Leizarragari euskarazko lehendabiziko Bibliaren itzulpena egiteko, beno, agindu, egin bazeneza…Oi!, ez bada, Loinatz familiakoak izan ziren, apote familia hura, Loiolako jaunskiloak, euskararen aldeko lan eskerga egin zutenak, bereziki Eneko, geure
…..handia. Zerrikume horiek, eta Gebaratarrak, atzo Euskaltelen zuntz sarea erosi duten Ybarratarrak, Careagatarrak eta beste bai, etniakoak dira. Eta Nafarroako erregina bat ez daiteke nafarra izan? Hoa apapa!
Euskaraz, euskera ez baita euskara, ez zutela egiten zerorrek nondik atera duzu. Ba al duzu grabaziorik? Hemen dakiguna, eta ongi jakin, Patxi Lopezek, bere atariko ergelena, eta bere etniako anitzek ez dutela, ez ez zutela, egiten, ez euskaraz ez ezertan ere. Baina ez gaitezen harritu, Euskal Herrian aspaldi izan gara bi etnia, baita hirugarren bat ere, Urrutia, Etxebarria, Berrio, Ximenez, eta?
Etnia. Ba al da frantziar etniarik? Napoleonek berak ez zekien frantsesez, korsikarra baitzen, eta bera jaio zen urtean Korsika ez zen Frantzia. Egungo frantses hizkuntzaren eremua XIX. mendearen hasieran Paris inguruko lurraldeak ziren. Bretoiak, Katalanak, Flamenkoak, Vasco batzuk, Alemanak, Occitanak. Geronen etniakoak ez omen ziren Erregin horiek occitaneraz mintzo zitezkeen, euskaraz gain, baina frantsesez? Ez zen hizkuntza batez?
Etnikoki edo kulturalki erregina horiek frantsesak ziren, jatorria Frantzian izan zuten, euren Gorteko funtzionarioak ere frantsesak ziren, eta agian okzitaniarrak. Kolonoak ziren euskal eremu batean. Eta ez zuten euskeraz egiten. Azken erreginak Biblia euskaratzea agindu zuen, bale. Gainerakoan dena hizkuntz arrotzetan.
Ba al dugu etnia espainiarrik? Eginen bazenu, beti ere laborategi espainiar batean, orain bolo-bolo omen dabiltzan DNA azterketa baietz sinetsi beharko zenuke, baina ez dago horrelakorik, nola ez dagoen frantziarrik, are gutxiago orain dela 600 urte. Zure baieztapena litzake onartzea Juan Carlos I.a, kanpetxanoa eta bere semea, prestatua eta prestua ez direla espainiarrak etniaz, eta hala da, nafarrak baitira. Jainko potoloa! Hau da hau!
Gauzak zer diren! Antso Nagusiaren bulkadaz occiraniar asko eta asko bertan kokatu ziren, Chorraut, Amaitu eta enparauak. Iruñean, Pasaian oraindik ere XX. mende hasieran euskararekin batera beren hizkuntzan egiten zuten, Garesen, Lizarran, Zangotzan, Bianan, oro har Done Jakue bidearen inguruetan eta beste zenbait tokitan.Mende pare batean occitanera desagertu, bere arrastoa utzita, eta ondorengo guztiak euskaldunak eta etniakoak. Askoz geroago etorritako frantziar eta espainiar geronen etniakoak al dira? GORA, eta GORA beti Katalina!
Katalinaren ama Frantziako erregeren arreba izaki, ongi baina hobeto zekien frantsesez. Okzitanieraz ere ederki zekien. Euskaraz, badakigu ez zekiela, itzultzaileak behar izan baitzituen.
Bere semeak ere, Henrike Zangotzakoak (Nafarroan jaiotako nafarroako errege bakanetakoa 1234 geroztik), okzitaniera, frantsesa eta erromantze nafarra bazekizkien (dokumentatuta dago). Euskaraz ba ote zekien ez dago inon jasoa.
Zangotzakoaren alaba Joanak euskaraz ez zekiela badakigu, Leizarragak Testamentu Berriaren eskertza frantsesez idatzi baitzion (liburuan frantsesez den pasarte bakarra, erreginak ongi uler zezan).
Bere seme Henrike Borboikoak ere, euskaraz tutik ez.
Vive la Reine Catherine! Vive la Navarre! ?
Ene iduriko, ongi da kritika eta zuzenketak egitea, baina kasu eman ere itsutu gabe. Hor aipatu duzun gauzaren bat ere ez baita egia. Erraitea gipuzkoarrek hautatu zutela nafar ez izaitea, pentso dut diozula XIII. mende hasierako konkistaren aferari lotua, hori izan da luzaz, gaztelarrek hasieran eta espainiarrek ondotik erabilitako diskurtso justifikagarria. Ber gauza atzematen ahal zinuke Goi Nafarroaren konkistaren aferari lotua. Logika horri segituko bagenio, erraiten ahal ginuke goi nafarrek hautatu zutela XVI. mende hasieran gehiago nafar ez izaitea. Beraz, behar ginuke asmatu izen berri bat haientzat eta atxiki “nafar” izen osoa bakarrik baxe nafarrentzat. Zenta logika hori segituz, haiek lirateke izen hori (eta armarri zaharra bera, goi nafarrek haientzat balukete gaurko forala, borbondar koroarekin eta Maiak handi eder bat eman berri duena Foruen Plazan) atxikitzeko eskubidea luketen azkenak.
Goi nafarrek haien izena gordetzeko alde izan duten gauza bakarra da, konkistatzaileen diskurtsoan interesgarri zitzaiela izena bera atxikitzea, ez alta Bizkai, Araba eta Gipuzkoaren kasuan. Ezin zieten gaztelar deitu, baina ezta ere nafar, bazirelako ere independiente ziren nafarrak. Horregatik errekuperatuko dute “baskoi” hitz zaharra, garai hartan nafar erregeen menpekoak ez ziren euskaldunentzat erabilia zena (gehienak ingelesen mende zirenak orduan), eta haien menpeko nafarrei eman zietena: “vascos”.
Antzeko diskurtsoak ezagutu ditugu Goi Nafarroaren konkistari buruz, dela ez ainitz gezurtatuak izan zirenak, konkistatzaileek beraiek sortutako diskurtsoak Nafarroaren konkista justifikatuz ala ukatuz: nafarrek beraiek hala nahi zutela, gerra zibila, etab. Egia duzu beaumontarren sustengua izan zutela konkistatzaileek baina gerora agerian gelditu da, eta gaur ez dute ukatzen ere “konkista” hitza bera.
Gipuzkoarren kasuan ber gauza baduzu. Luzaz erran dutelarik haiek beraiek erabakita sartu zirela Gaztelan. Gerora azaldu zaizkigu hainbat dokumentu bertzela adierazten dutenak. Getariako harresien berreraikitzea eta Donostiako setioaren inguruko aipua (azken hau ezkutatua zutena; uste dut 2008-2010 artean eman zutela argitara lehen aldikoz). Biak XIII. mendeko konkistari lotuak. Aski segur izaten ahal dugu ere jaun zonbaitek konkista honen alde eginen zutela, Goi Nafarroan edota Bizkaian bezala. Baina, Gasteizen bezala, Donostian eta Getarian ere erresistentzien seinaleak baditugu.
Pentso dut XIII. mendeko konkistari lotutako informazio honek ez duela nehor ezustean atzemanen eta ezagun direla aitzinetik ere, baina baitezpada aipatu nahi nituen. Zenta goi nafarrek ez zuten haien nafartasuna ukatu XVI. mendean ezta gipuzkoarrek ere haiena XIII. mendean.
Ez dut uste balio duenik elgarri Erdi Aro urruneko gertakari eta ekintzak leporatzeak gaur egun izaten ahal ditugun kalapiten elikatzeko, testuingurutik aterata faltsu eta antzuak baitira. Eta oraino gehiago, kanpotarren mito, gezur eta manipulazioetan oinarritzen bagira (berdin, jakin gabe bada ere).
Barka luzatu banaiz, baina entseatu naiz ahalik eta gehien laburtzen.
Zangotzarra izan da beti eta betitik. Haren izena daraman aldizkaria badugu. Zangotzakoa, inolaz ere.
Aupa Nagore! ez utzi eta eutsi!
Bertzenaz, zenbat historialari ilustratu dituen gure herriak! Mirestuta nago.
Ba horien guztien behar eta premia du gure Euskal Herriko historiak, gurea
galtzaileena izaki, vincitoreek idatzia baitago