Nafarroako aldaketa berraktibatu behar ote da?

Nafarroako aldaketa berraktibatu behar ote da?

Aitor dezagun: Nafarroan ETB ikusteko hitzarmena penagarria da, zoritxarrez. Irailean hasiko gara nafar gehienak (Iruñerrian bizi garenak) ETB 1 LTD bidez ikusten, eta Espainiako Gobernuari eskatuko zaio, mesedez, etorkizunean ETB 2 ikusi ahal izatea. ETB 3 Iruñerrian ikusi ahal izatea ez da planteatu ere egiten, atzoko berrien arabera.

Bestalde, ikurrina ezin da Udaletxeetan jarri, ezta zirrikitu legalak erabiliz ere. “Euskal Herria” kontzeptua zentsuraturik dago testuliburuetan, eta Gobernu berria arduratzen da hori betearazteaz. Eta beste hainbat kasu.

UPNk, neurri handian, agintzen segitzen du oposizioan egonik ere. Baina aldaketaren aldeko mobilizazioak aspaldi itzali ziren, gobernu aldaketarekin batera.

Ordea, euskara eta euskal identitatea zapaltzen segitzen badute, adierazpen askatasuna ukatzen segitzen badute, esanen nuke haien kontrako mobilizazioek ere bizirik jarraitu beharko luketela.

Nafarroako aldaketa berraktibatu behar ote da?

“UPN kanpora, ETB aurrera!” Aldaketaren espirituaren berpizte txiki bat? (2016ko maiatzeko mobilizazioa)

Nafarroako aldaketa berraktibatu behar ote da?

2016ko Sanferminetan, UPNko zinegotziekin besarkaturik. “Zapaldu nazazu, berdin da! Hala ere harmonia ederrean biziko gara”.

.

(Xehetasun bat: ETBri buruzko hitzarmen berri hau dela-eta, UPNk aldarrikatu du: “Honek erakusten du Barkosen gobernuak gauzak gaizki egin zituela”. Kopeta behar da! UPNko Sánchez de Muniainen salaketaren ondorioz kendu ziguten ETB.
Oso pozik daude, hitzarmen honekin eta egoera honekin.)