Euskadi Nafarroa da
Slogan zaharrek zentzua berreskuratzen dutenean, malo. Baina Zelaa hitz egiten entzunda, aspaldiko garaietako mezuak etortzen zaizkio bati gogora. Nazionalismoaren doktrinamendua eta hizkuntzen parekidetasuna (gaztelaniaren mesedetan beti ere. Noiz bestela halako parekidetasun bat bi naziontasun ezberdinen artean, noiz espainol eta euskal herritarren eskubideen parekidetasuna?) aipatzen ditu Hezkuntza sailburuak.
UPN-PSNren Nafarroaren antz handia ari da hartzen hiru herrialdetako Euskadi. Euskara eremuka banatzea, ikastolei dirulaguntzak etetea (hasi dira Nafarroakoei kentzen) eta euren gustukoak ez diren irratiei lizentziak ez ematea denbora kontua izango al da?
Oraindik ere Nabarraldekoek arrazoia izango dute, eta hiru herrialdetakoak, uste gabe ere, Nafarrak izango gara.