Nafarroa 1512 – 500 urte zapalduta

Nafarroa 1512 - 500 urte zapalduta

Nafarroaren konkistak 500 urte beteko ditu datorren urtean; Euskal-herrian inoiz gertatu den odol jariorik handiena izan zen. Euskaldun Ahaide-nagusien laguntzarekin egin zen gainera; Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat jauntxoren artean 2000 gizon eraman zituzten Nafarroa suntzitzera, Gaztelako erregeari lagunduz. Uztailaren 21ean, Albako dukea zen Fadrique de Toledok zuzendu zuen soldaduzka hura.

Urte berean, urrian, Nafarroako erregea zen Juan Albretekoa Iruña askatzera etorri zen hainbat gerlariekin, tartean: gaskoiak, bearnetarrak, nafarrak eta mertzenarioak. Beren aurka, Gaztelako eregearen aldetik, Adán de Yarza lekeitiar leinukoek izan ziren beren morroiekin joan zirenak euskaldun nafar anaien aurka guda egitera, Iruñako harresiaren kanpo aldean; eta horrela Juan Albretekoak ezin izan zuen Iruña askatu. Gaztelako erregearen aldetik borrokan, barru aldetik, beste euskaldun ezagun bat zegoen: Iñigo Loiolakoa, geroago san Iñazio izango zena.

Ez daigun ahaztu / Berriro ez daigun egin.

Nafarroa 1512 – 500 urte zapalduta