MUSU-TRUK: gauzen berrerabilpenerako txoko digitala
Duela urte bat baino gehiago MUSU-TRUK bloga jarri genuen abian. Bere helburua gauzen berrerabilpena bultzatzea zen, batetik gure inguruan ekologiaren aurka gauzatzen den xahuketa gutxitzeko eta bestetik, mesedea egin ahal digun gune bat sortzeko.
Horregatik jarri genuen zure eskura tresna hau; doakoa, horizontala eta interaktiboa.
Antza denez pentsatzen genuena baina zailagoa da MUSU-TRUK-en esku hartzeko urratsak betetzea; etxean soberan daukazun gauza horren argazkia egin eta bidali, eta gero eskatzailearekin geratu behar izatea objektua emateko.
Denbora tarte honetan Truke Azoka batzuk burutu ditugu, eta ikusi dugu gero eta jende gehiago hurbiltzen dela azoketara, baina blogarekin ez da halakorik gertatu.
Guzti hori dela eta erreflexio bat egin dugu eta blogari bultzada berri bat ematea erabaki dugu, benetan lanabesa erabilgarri eta beharrezkoa delakoan. Eta kontzientzia ekologista eta Ama Lurrarekin kezka sentitzen dutenak dira blog honen lehenengo erabiltzaile potentzialak, bidea ireki behar dutenak.
Ahal den heinean blogaren itxura hobetzen saiatu gara eta erabilpen arauetan baldintza bat aldatu dugu; zerbait hartzeko beste zerbait iragarri behar da blogean, ikusita gauza ugari berrerabili direla, baina gero oso berri gutxi iragarri dira.
Aurrekoa aipatutakoarekin batera blogari buruzko zure iritzia jakin nahiko genuke, zure iradokizunak eta proposamenak bere funtzionamendua hobetzeko eta aberasteko aldera. Gustura irakurriko dugu zure iritzia.
Amaitzeko, berriro gonbidatzen zaituztegu MUSU-TRUK bloga erabiltzen, berrerabilpena eta trukea bultzatzen. Hau auzolana da.
Eskerrik asko eta gero arte.
Barakaldoko Eguzki.