Paperezko Kontzertuak: Mursego (bideo aperitifa)

_JGA8335
Mursegoren paperezko kontzertua – Juan G. Andres

Askoz okerragoa da Maite Arroitajauregirentzat (Eibar, 1977) 50 pertsonaren aurrean jotzea, 50.000ren aurrean jotzea baino. “Hemen etxean bezala sentitzen naiz, zentzu txarrean”, dio artista eibartarrak Garoa liburu-dendako emanaldia hastear dela, Fermin Etxegoien kazetari eta melomanoaren gidaritzapean.

Morcegok (Mursego ahozkatzen da) saguzarra esan nahi du portugesez. “Gauzenganako distantzia, denok egin ohi dugun bezala, begiekin neurtu beharrean, belarriekin neurtzen duena da”, azaldu zuen Etxegoienek. Arroitajauregik ere distantzia belarrien bidez hartzen du. Egokia ala ez, ez da garrantzitsua musikari dagokionean kazetariaren aburuz. “Bazara gauza doinu oso desberdinei neurria hartu eta hegan egiteko; izan cumbia bat, izan autore kantagintza”. Liburu-denda batean metaforekin hasi zuen aurkezleak emanaldia.

Bada saio eder haren lagin eta amu gisa Eibarko ghettoa oinarri duen ‘Cumbia Villera de la Ciudad Armera’ uzten dizugu. Artista eibartarraren ‘Hiru’, azken diskako singlea. (Aurki saioa osorik).

)

Ekaitza bainuontzi batean