Mundua nora begira haiek horra lanera: Aktibista filmaren aurrerapena
“Bake Iraunkorra” lortzeko akuilu izan nahi du Aktibista filmak, Alejandro Urrusolok zuzendua. Irailean aurkeztuko dute.
Trailer “El Activista” from El Activista on Vimeo.
Ikusiko zenituzten dagoeneko irudiak: Hartzez jantzitako pertsona bat kalean politikariei eskua eman nahiean. Horiek dira, Aktibista filmeko sortzaileek lortu nahi dituzten keinuak. “Bake Iraunkorra” lortzeko sinboloak bilatzen dituzte. Aldarrikapen politikoak egiteko bide berritzaileak jorratzen dituzte.
El Activista en La Sexta from El Activista on Vimeo.
Aktibista filmak erakutsiko ditu, besteak beste, Sevillako Atletismo Mundu Txapelketan 1999an egindako ekintzaren nondik norakoak.
“1999an XX. mendeko ekintza baketsu ikusgarriena gauzatu zuen aktibista ameslari eta despistatua da Lia. Hamar urte beranduago, Lia aita da, eta lasai eta pozik bizi da. Bere emaztea bigarren semearekin haurdun gelditzen denean, berriz, Liak lana utzi eta misio berri bati ekiten dio: bakea lortu behar du Euskal Herrian.
Hori horrela, aspaldiko lagunak bildu eta munduan zehar bidaiatuko du, nazioarteko aktibista-sare bat, Mugarik Gabeko Aktibistak, sortzeko xedearekin, eta Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat lortzen lagunduko dien beste ekintza baketsu bat egiteko asmoz.
Aktibista ekintza bati buruzko filma baino gehiago da, ekintza bera da.”
Crowfunding bidez finantzatutako filma da Aktibista, alegia, jendeak finantzatu du. Web orrian filma laguntzeko bonuak eros daitezke eta trukean “opariak” jaso. Jarritako diruaren arabera trukean aurre emanaldirako sarrerak, kamisetak, kredituetan agerpena eta filman agertzen aukera ere eskaintzen dute.