Movistarren arreta zerbitzua: atenditzen dute euskaraz?
Zenbateraino errespetatzen dituzte telefono konpainiek euskaldunak? Askotan lau haizetara zabaltzen dute euskaldunekin telefonoz hitz egiteko euskaldunak jartzen dituztela, baina egia al da hori? Movistarrek egindakoa dugu hizpide artikulu honetan.
Mikel Alberro donostiarrak telefono konpainiak jarri ditu euskaldunon begipuntuaren xedean. Berrian argitaratutako gutun batean, Movistarrek euskaldunekin duen jarrera salatu du. Hona hemen pasarte bat:
Idatzi osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
Ez da aurreneko aldia prentsaren bidez Movistar salatzen dutena. Duela bi urte, euskara ez zela hizkuntza esan zioten Joanes Aleman bezeroari, eta hark Diario de Noticiasen salatu zuen. Artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen (gaztelaniaz dago).
Halakoak ikusirik Semaforoak Mikel Alberroren salaketaren berri eman du Movistarren foroan, eta iragarri digute mezua ezabatu egingo dutela, euskaraz zegoelako, eta honako hau jakinarazi digute:
“Buenos dias”
Disculpa que hayamos tenido que eliminar tu post en este foro pero lamentablemente no disponemos de moderadores que hablen euskera. No obstante y en referencia a tu consulta ( la he traducido parcialmente con un traductor on line), comentarte que pese a que es posible que al llamar al 1004 no hayas escuchado la locucion para que eligieras ser atendido en euskera, si que disponemos de operadores que te pueden atender en tu lengua , lo que tienes que hacer es simplemente pedirle al primer agente que te atienda que te transfiera con un agente que hable euskera ,y que si no me equivoco incluso puede dejar configurada tu linea para que la proxima vez que llames al 1004 seas atendido directamente en tu lengua”.
Beraz, Movistarrek dio baietz, badutela euskaraz atenditzeko langilerik. Egia ote?
Semaforoak dei egin nahi die Movistarren bezero euskaldunei 1004ra deitu eta euskarazko tratua eskatzeko eta gertatzen dena guri kontatzeko: euskararensemaforoa@gmail.com.
Telefono konpainiekin lotutako beste albiste hauek ere jarri ditugu Semaforoan:
– Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin
– Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!
– Telefono konpainia zigortu eta bezero euskaldunari arrazoia eman diote epaitegian
Semaforoaren irakurle batek honako mezu hau bidali digu:
“Kaixo!
Nire esperientziaren berri emateko idazten dizuet. Orain arte, 1004ra deitu izan dudanetan, ia gehienetan gaztelaniaz jaso dut arreta, baina, egia esan, inoiz ez zait bururatu eskatzea euskaraz dakien operadore batekin hitz egin nahi nuela. Hala ere, batzuetan, 1004 markatu, eta erantzungailu batek aukera ematen du hizkuntza aukeratzeko: gaztelaniaz edo euskaraz. Euskaraz aukeratuz gero, behin baino gehiagotan gertatu zait zain eta zain egotea, eta azkenean, nazkatuta, kolgatu eta berriz deitu behar izatea. Hala ere, beste batzuetan ere gertatzen dira horrelakoak (gaztelaniaz ere bai, esan nahi dut), hau da, 1004ra deitu, “enseguida le atenderemos” edo antzeko zerbait esan, eta minutuak eta minutuak zain egon behar izatea; azkenean, kolgatu, eta beste uneren batean deitzea onena.
Hala ere, bi aldiz gertatu zait euskarazko aukera sakatu eta operadore euskaldun batekin hitz egitea. Beraz, Movistarreko operadore euskaldunak existitu existitzen dira; zailak dira, ordea, harrapatzen!
Uste dut, azken batean, bezeroak axolagabekeria handiz tratatzen dituztela Movistarren, eta jarrera bertsua dute euskararekin ere.
Izan ongi,”