Moroak gara behelaino artean?

Moroak gara behelaino artean? –

Jon Aldabaldetreku, Irutxuluko Hitzan.


Azken aste eta hilabeteotan, bolo-bolo dabilen kontua da immigrazioarena. Herrera, Martutene eta Egia izan dira azkenaldian gehien entzun diren kasuak. Irutxuloko Hitzan pasa den astean publikatutako erreportaje luze eta landua da horren adierazgarri. Jende gehienari, ordea, kostatu egiten zaio oraindik immigrazioaren eta segurtasun faltaren auzia zuzenean pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin lotzea, eta horrek, egunerokoan sortzen diren jarrera arrazista eta xenofoboak agertzea bultzatzen du.

Moroak gara behelaino artean?
Arg: Pixabay

Faxisten dekalogoetako puntu nagusia izateaz gain, azkenaldian jarrera hauek gure betiko kuadrilla, ezagun edo bizilagun ezkertiarrek ere erreproduzitzen dituztenak dira. Beste askok ere aipatzen dute arazoa estrukturala dela, eta hortaz, Polizia baino, prestazio sozial gehiagoren premia dagoela. Pozgarria da Poliziaren zuriketatik aldentzen diren diskurtsoen agerpena, baina krisi estrukturalaren garaian, auziak bere errora joatea eskatzen du.

Auzia honakoa da: egungo sisteman ezinezkoa da azpiratuta eta pobrezia egoeran egongo ez den kolektiborik izatea. Labur esanda, auzi honek ez du konponbiderik, ez behintzat egungo sistemaren baitan. Segurtasuna eta immigrazioa ez dira arazo bat bere horretan, kontua da egoera zaurgarrian dagoen gero eta kolektibo zein norbanako gehiago dagoela. Poltsikoak diruz beteta dituztenek jar zitzaketen kolektibo zaurgarri hauentzako etxebizitzak, diru sarrera egonkorrak edo estatuak exijitzen duen burokrazia errazteko baliabideak. Hau, ordea, fantasia hutsa da.

Integrazioaren alde eta bazterketa sozialaren aurka zegoen bizilagun horri, arazoa begiekin aurrez aurre ikusten duenean, jarrera arrazista, klasista eta biolentoak azaleratzen zaizkio orain

Abegi etxeak deituriko eraikin kartzelario eta hotzak eta goraino gainezka eginda dauden zerbitzu sozialak dira erakundeen erantzun bakarra. Hainbat boluntario eta militanteren lanagatik ez balitz, jende hau askoz ere egoera zaurgarriagoan egongo litzateke.

Arazo hau ez da berria. Betidanik egon da gure hiri eta herrietako txoko ugaritan. Agian, egun gertatzen dena da arazo hori bera hainbat bizilagunek euren etxeko atepean ikusi dutela. Integrazioaren alde eta bazterketa sozialaren aurka zegoen bizilagun horri, arazoa begiekin aurrez aurre ikusten duenean, jarrera arrazista, klasista eta biolentoak azaleratzen zaizkio orain. 

Ez omen ditugu gure auzoetan lapurretak, jarrera erasokorrak edo arrisku momentuak bizi nahi. Agian, pentsatu ez duguna da, sistema kapitalistak agindutako gure mundua horrelakoa dela, eta agian, orain arte ikusi ez ditugun pitzadurak, gure plazetan ditugula orain. 

Moroak gara behelaino artean?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Moroak gara behelaino artean?”-ri buruz

  • Duela egun batzuk marokiar batzuek tipo bat batez hil dute. Gizon horrek aurpegiratu zien 15 urteko neska bat akosatzen egotea. https://okdiario.com/sucesos/prision-marroqui-que-mato-hombre-alicante-recriminarle-que-acosara-mujer-13046162

    Horrelako albisteak ez dira albiste. Medioek ixilarazten dituzte. Eta ez da isolatutako kasuak. Ehundaka kasu daude.

    Hilketa, bortxaketa eta lapurketa estatistikak nazionalitatearen arabera ezkutatzen/debekatzen dituzte. Eta ematen dituztenean, europar nazionalitatea eman diotena “europar” bezala kontabilizatzen dute, arazoa ezkutatu nahian. Gurean, espainiar nazionalitatea ematen dieten magrebiar, errumaniar eta hegoamerikarrak dira nagusi estatistiketan.

    Baina hori dena ezkutatu nahi dute, immigrante=ona saldu nahi digutelako. Eta datu estatistikoek edo albiste gordinek euren ezkertiar eta elite politiko/mediatiko/enpresarialaren errelato hori pikutara bidaltzen dute.

  • Erantzun bakarra “xenofobo, faxista, arrazista” denean. Arazoa ezkutatu/isilarazi nahi denean, alderdi politiko bat agertzen bada egoera hau salatzen, boto asko jasoko ditu.

    Eta salaketa hori “eskuin muturrak” soilik egiten duenez, ba, normal, eskuin muturrak boto pilo pilatuko ditu. Hemen, Frantzian, Suedian, Italian… edonon.

    Ea euskaldunok erreakzionatzen dugun ere.

    Eta ardura handiena duena: euskarari immigrazio masiboak egiten dion mina. Hori ere ezkutatu nahi dute, oso min agerikoa denean.

  • kokoteraino 2024-06-26 16:14

    Hona adibide gehiago, ia astero gertatzen da honelako bat espainian zehar eta ia beti pandillero edo antzekoak tartean:
    https://www.epe.es/es/sucesos/20240624/video-asesinato-alex-madrid-linchamiento-104198303
    (hemengo albistea ez da medio ofizialistena, horregatik hiltzaileen nazionalitateak agertzen dira)

    Aste honetan bertan, beste hildako bat lepoa moztuta:
    https://www.larazon.es/cataluna/deguellan-hombre-barceloneta-plena-verbena-sant-joan_2024062466794d08901ca900018a1e83.html

    Las Sextako albistean hildakoa colombiarra argi dela dio. Esaten ez duena, ohi bezala, hiltzailea marokiarra dela. Betikoa.

  • Barkatu, azken albistea Larazonekoa da, baina gertaera berekoa.
    LaSextako albistea: https://www.lasexta.com/noticias/sociedad/joven-degollado-barcelona-noche-san-juan-trataba-evitar-que-robaran-hermana_20240625667a8602093052000187a694.html

    Eta noski hiltzailearen nazionalitatea ere ezkutatua, bai laRazon zein laSextan. Eskuma zein ezkerrekoak, biek informazioa ezkutatzen. Baina lasextak nabariago egiten du.

  • Gaur egungo eredu migratorio honek goi elite eta goi kapitalistei mesede egiten dien bitartean, ezkerrak bere miseriak zuritzen ditu. Klase moduan, langile etorkin hauek euren jaioterrian egon beharko lukete, aldaketarako benetako gaitasuna dutenak direlako. Baina Euskal nazio moduan, eredu migratorio honek gure desagerpenaera garamatza. Beraz, gaur egungo eredu migratorioaren alde baldin bazaude, ez zara abertzalea, are kontrakoa,,gure herriaren desagerpenaren alde lanean zabiltzan kolaborazionista hutsa baizik.

  • Aitor S. Atzo

    Eta inmigrazioa eta sexu erasoak? Ah ez, hori faxisten X puntua da, kapitalismo, hetero-araua…
    Ikusten dena esan eta arrazista zara?
    Ba ni hipokresia tan meka-neka eginda nago.
    Galdera agian hau izan beharko litzake:
    Zergatik integrazioaren alde eta bazterketa sozialaren aurka zegoen bizilagun hori iritziz aldatu du?
    Erantzun merkea: arrazista bihurtu delako. Edo agian ez da erantzun zuzena?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude