Monika Agirre, bidelaria: “Komenigarriak dira horrelako plataformak; nire euskara hobea da”
Monika Agirre (Bilbo, 1964) bidelaria da Mintzaneten. Lagun bati esker ezagutu zuen proiektua, eta parte hartzen hasi zenetik astean behin elkartzen da bere bidelagunarekin, Azpeitiko neska batekin. “Oso harreman ona daukagu, elkarrizketak oso dinamikoak dira”.