Mintza gaitezen faxismoaz

Mintza gaitezen faxismoaz –

1998an Heinz Dieterich eta Noam Chomsky idazle eta analista handiek “Hablemos de terrorismo” liburua idatzi zuten, benetako terrorismoaren berri emateko, eta horrela, botereak zein komunikabideek hitz hari ematen zioten erabilera intentzionatu eta okerra agerian uzteko. Oraingo honetan, nire asmoa ere benetako faxismoari buruz zerbait idazten saiatzea litzateke…

Izan ere, asko amorratzen naute jarrera faxistek zein halakoak dituzten pertsonek.  Gero eta zailagoa egiten zait euren jarreren aurrean isilik edo geldi geratzea: eurena besteei inposatu behar triste hori, gainontzekoak baino gehiago izatearen ustea, errespetu falta, indarkeriaren erabilera, mehatxuak… Eurekiko desberdina (eta ia beti ahulagoa) den ororen aurka jo behar hori: homosexualak, emakumeak, beste arrazak, pobrezian bizi direnak, beste hizkuntzak, desgaitasunen bat dutenak, etxegabeak, gainontzeko erlijioak, gizenak, betaurrekodunak… edota besterik gabe irri eginez zoriontsu bizi dena… Guztiak daude (gaude) euren jomugan, denak izan daitezke (gaitezke) euren biktima. Gero eta adibide gehiago daude, gero eta gertuago.

Batzuk, faxismoaren mugimendua nolabait justifikatu nahian, iraganeko kontu eta terminoak direla esan ohi dute. Zoritxarrez, iraganaz gain, oraina ere baduen arazo larri baten aurrean gaudela iruditzen zait niri.

Faxismo historikoa

Badira oraindik euren iragan hurbil faxistarekin eten ezin duten herrialde/gobernuak. Edota eten nahi ez dutenak. Zerrenda luzea osa genezake: espainiako estatua, Italia, Alemania, Austria, Hungaria, Polonia edota Israel bera (faxismoaren biktima nagusietako bat izatetik, faxismoaren adibide gorenetako bat izatera iritsi dena)…

Espainiako estatuaren kasuan, ebidentea da oraindik ere frankismoarekin eten ez duten botere egituren menpe dagoela, liburuetan frankismoa aspaldi bukatu zela saltzen diguten arren… Frankismoko erantzuleetako inor ez da epaitua izan, ez da barkamen eskakizunik egon, eta lehen boterea zutenen jarraitzaileak daude aginduak ematen… Egun batetik bestera, frankista izatetik demokrata izatera pasatakoak, beste ezertxo aldatu gabe… Antzeko kasua da Italiarena edota eskuin muturra Gobernuan dagoen Europa erdialdeko beste hainbat herrialderena ere… Ezin gutxietsi daiteke arazoaren dimentsioa.

Ezkutuko faxismoa

Ageriko kasu horiez gain, bada hamarkada luzez erregimen faxistak sustatzen edo laguntzen diharduen potentzia erraldoi bat ere. Demokraziaren izen eta banderapean beti, noski… Bai, USA-z mintzo naiz… Eurek babestutako estatu kolpe zein diktadura faxisten edota diseinaturiko eta piztutako gerren, inbasioen zerrenda amaigabea da.

Zibilizazioaren, askatasunaren eta demokraziaren ikur bezala kontsideratuak, praktikan, une oro euren interes ekonomikoak jarraituz, behar den guztietan faxismoa hauspotuz, indartuz… Zenbat milioi errugaberen hilketaren erantzule dira? Noiz epaituko ditu norbaitek halako sarraskiak? Non dago nazioarteko komunitatea? Zergatik ixten ditugu begiak batzuen erasoen aurrean eta alerta piztu beste batzuen aurrean? Nolatan dute boteretsu gutxi batzuek hainbesteko inpunitatea?

Mintza gaitezen faxismoaz
Kaleko afari solidarioen kontrako elkarretaratze bat, Donostian (ARGIA)

 

“Etxeko” faxismoa

“Los Derechos Humanos tendrían que empezar por casa” esaldia aipatzen zigun E. Galeanok El libro de los abrazos maisulanean. Eta faxismoarekin ere berdin gertatzen da: jarrera faxistak “etxetik” bertatik hasten dira. Eta “etxea” esatean, etxea bera, ikastetxea, herriko frontoia, lagunartea, lantokia… esan nahi dut.

Izan ere, jarrera faxistak aipatzean, urruneko zerbait irudikatzen dugu, svastika ikurrak dituen “rapatu” ultraeskuindar talde bat edota pelikuletan ikusitako historiako hainbat gertaera… Zoritxarrez, guk uste baino askoz gertuago ikusi ahal dugu faxismoaren itzala, guk nahi baino gertuagoko jendearen eskutik, ezkutuan edo eremu pribatuan izan arren. Oso gaztetatik suertatu izan zait halakoekin topo egitea. Gure herrian bertan. Eta azken urteotan jazotako hainbat gertakari medio, oraindik ere errotuta jarraitzen dute batzuengan antzeko jarrerek…

Zure irribarre bat ikuste hutsak barrua jaten dietenak; euren helburua lortzeko gainontzekoak zapaltzeko prest daudenak; inbidiaren menpe bizi direnak; “Vive y deja vivir” lema alderantziz aplikatzen dutenak, desberdina den oro umiliatzen dutenak, gehiengoa baliatuz, tropelaren babesean gutxiengoaren aurka egiten dutenak…

Adin desberdineko herritarrengan suma daitezke halako jokabideak. Erabiltzen dugun hiztegian ere antzeman daitezkeenak, normaltasun puntu bat hartzeraino: marikoia, bollera, marimacho, machupichu, moro, puto negro, perroflauta, guarra, muerto de hambre

Eta gizarte bezala, horixe da gerta dakigukeen okerrena. Jarrera faxistak pixkanaka bertan sustraitzea, zeharka bada ere onartzea, nolabait justifikatzea. Gure arbasoek gogor borrokatu zuten faxismoaren aurka, askok guda-zelaietan… Gu ezin gara hain eroso  eta erraz erori orain… Ezin gara ezer pasako ez balitz bezala geratu. Jarrera faxistak ezin ditugu normaltzat jo. Faxismoaren aurrean ezer ez egitea ez da konponbidea. Halako ekintzei aurre egin behar zaie. Eta ildo horretan, argi dago lan handia dugula aurretik. Eta zaila, albo-kalteak ekarri ohi dituelako eta nortasun handia izatea eskatzen duelako. Baina ez dago beste biderik.

Behingoagatik, begiak estaltzeari utzi, “etxeko” ispiluaren aurrean jarri, eta mintza gaitezen faxismoaz.

Mintza gaitezen faxismoaz  Mintza gaitezen faxismoaz  Mintza gaitezen faxismoaz

9 pentsamendu “Mintza gaitezen faxismoaz”-ri buruz

  • Faxismoariekin ezin apurtu dauden herrialdeen artean, aipatu dituzun denak mendebaldekoak dira. Bitxia!!! Balore zein eskubideetan aurreratuen dagoen eremuak faxista kopuru handiena dakar, aldiz , munduko gainontzeko lurraldeetan, itxuraz, ez dira horrelako jarrerarik ematen. Perspektiba faltan gaudelakoan nago.

  • Nahasmen zeremonia -eragindakoa- bizi dugu.

    Davos-ko foroaren, EBren, OMEren, Banku Zentralen, Black Rocken and companyaren ideologia nazkagarriak bultzatutako nazismoaren aurrean, eskuin muturreko indar tildatuek, hala nola Orbanek, Ficok, Georgiako edo Moldaviako edo Serbiako kasuak, Errusiaren alde egiten dutenek, ARN-m txertoen injekzioaren bidez herriak pozoitzearen aurka daudenak, mendebaldeko “burka”ren aurka, hau da, esklabo onaren bozalak eramatera behartu gintuztela, dirua eskudirutan kentzearen aurka, orain glazazioa eragingo omen duen klima birberotzearen iruzurgileen aurka daudenak.

    Faxistaz gain populistak eta gainerako piropoak ere esaten diete horiei.
    Zer nahi duzue esatea? Bigarren hauek hemen aipatzen diren lehenengoen asmoekiko erresistentzia bezala ikusten dut.

    Gure herrian, Nabarrako Euskal Estatuaren lurralde okupatuetan, alderdi politiko guztiak, kolonoak izan edo okupazio indar inperialisten kolaboratzaile autoktono izan, lehen aipatutako erregimenaz elikatzen dira.

  • Badakit mamitik irtetea dela, baina zergatik esan behar dugu ESPAINIAKO ESTATUA espainia esan nahi dugunean (ikus testuko esaldia “espainiako estatua, Italia, Alemania, Austria, Hungaria, Polonia”)?
    Itailia esateko ez dugu Italiar estatua esaten, berdin Alemania eta besteekin. Ze konplexu daukagu Espainiari Espainia esateko? Nik badakit erantzuna, zein barruraino sartu diguten konplexua, baina horretaz gogoeta egin beharko genuke.

  • Gutxiagotzea lortu duten herria gara.
    Gure “politikariak” Estatu okupatzaile eta inbaditzaileaz ari direnean -Espainiako errezumaz edo Macronistango errezumaz- gure lurraldeetan duten presentziaz ari dira hala nola Estatuaz, besterik gabe, euskal herriaren aurkako krimen horiek nomalizatuz.

  • Nire iritzia da “faxismo” kontzeptua hiperkognizaturik dagoela. Egun faxismo deitzen zaion hori faxismoaren zantzu urri batzuk izateagatik deitzen zaio faxismo. Hala, arrazakeriari faxismo deritzogu, matxismoari faxismo, bullingari faxismo, kapazitismoari faxismo, chauvinismoari faxismo… Trump faxista omen da (ez da), eta nerau ere faxista omen naiz faxismoaren ubicumque-a ukatzen dudalako.

    Adimenaren nolakotasun nabarmenena gauzak bereizteko gaitasuna bada, aspaldi da ezkerrak adimena galdu zuela, mamu berri bati zahar baten izena emanez.

    Totalitarismoa eta faxismoa ez dira gauza berbera, berdinak ezta ere. Autoritarismoa eta faxismoa ez dira gauza berbera, berdinak ezta ere. Ur-faxismoa eta kryptofaxismoa ez dira gauza berbera, berdinak ezta ere, txakurra eta otsoa gauza berbera eta berdinak ez diren ber. Are, txakurren artean ere bada ezberdintasun nabarmenik…

    Garai batean uste zen “neo” aurrizkiak ñabardura bat ezartzen ziola “neonazi” deitu izan ditugun lunpenei, zeinak ez diren inoiz kriminal ohikoak baino politikoagoak izan, haien historia patetikoak erakusten duen gisan.

    Gauzak argiro izendatu behar dira, haiei aurre egiten asmatuko bada.

  • Faxismoa? Koran liburua dugu faxismoaren adibiderik garbiena

  • Faxismoa eta eskuin muturra ez dira gauza bera.

  • Gainera gauza gehiegi nahastu dituzu eta denak… faxistak!
    Gaur goizean ni machupichu garbitzaileari “egun on” eta berak “buenos días” erantzun. Orain alboan metroan.mora bere semearekin arabez hitz egiten eta noizean behin gastelaniaz tartekatzen … Ah! eta puto negro bat erdera eskasean mobilean hitz egiten.

    Faxista da esatea Bilbok atzerritar kopuruarekiko muga bat duela idaztea eta euskararen aldeko urteetako lana zapuzten dutela esatea? Artikulu honen arabera agian bai.

  • Aitor S, macupichu, mora edo puto negro, horrela deitzen diezunak, objektu soilak dira, subjektoak ez direnak, kultura autoktonoak suntzitzeko telegidatuak.
    Ez dira erantzule zuzenak baina bai exekutatzaileak.
    Horren guztiaren benetako arduradunak eta disenatzaileak gertu dauzkagu eta presioa haiengana zuzendu behar da.
    Azken hauek, beren herria traizionatzen ari direnak, kaosa bilatzen dute, behekoen arteko liskarrak 2030ko Agenda jaleatzen dutenak non gure ikastoletan ere ondo publizitatua dagoen eskola.materialean eta gizartean ere, desinformazio masiboko baliabideetatik.
    Etapa hau, kaosena, bere agendan ondo lehenetsia dago, lerro artean irakurtzen dakienarentzat.
    Kanpotik “etorritako” kulturak, bertako abejak akabatzen dituen Asiako listorra bezalakoak, gu bezala lur hauetako aborigenak, eskura ditugun harraparien biktimak dira.
    Hala ere ez gara harraparien bila joaten, eskura ditugunean, haien jokabide kriminalaren berri eman dezaten.
    Herri batek ezin du bizirik iraun babesteko indar defentsiborik ez badu.
    Are gehiago, herrri gisa dugun desagerpena antolatutako delinkuentzia inperialistaren gerra-aparatuek programatzen dutenean. Autokotonoko arnegatuen laguntza “eskergarekin”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude