Militarrek botak eskegi dituzte

Militarrek botak eskegi dituzte –

Gizartearen Oihartzunak: MILITARREK BOTAK ESKEGI DITUZTE.

#BotaKuartela Asanbladak parodia bat antzeztu dugu Irala auzoan, Bilboko Gobernu Militarraren kuartela dagoela salatzeko. Abenduaren 28ak berezko duen umorearekin, militarren erretiroa irudikatu dugu, eta “botak zintzilikatu” ditugu kuartelaren burdin hesian, abandonu-seinale gisa; bitartean bi lagun atean kateatu dira.

Ekintza honen bidez, Bilboko militarren egoitza eta armada guztiak desagertzea aldarrikatzen dugu, eta espazio horiek auzoko proiektuetara bideratzea proposatzen dugu, benetako mehatxuetatik babesteko, hala nola desberdintasuna, pobrezia edo osasunerako eta hezkuntzarako sarbiderik eza.

Irala auzoko bizilagunek joan den astean harridura eta lasaitua sentitu zuten. Aldez aurretik abisatu gabe, eta erabateko abaildura-aurpegiekin, kuarteleko militarrek, iraganean ospitalea izan zen eraikuntza okupatzen dutenek, banan-banan eraikinaren atetik irten ziren , eta jantzitako botak hesian zintzilikatu zituzten, bertatik alde egin izanaren gisa, eta herritarrei itzuli zieten espazioa, haiek egoki iritzitako moduan erabiltzeko.

Auzoko bizilagunek adierazi dutenez, duela egun batzuk militarrak ibiltzen diren tabernetan giro berezia somatzen zen, ahopekako berbak, “duintasunez erretiratu” bezalako esaldiak, “inoiz ikusi ez duguna”. Zerbait egosten ari zela nabaria zen, eta gaur, azkenean, ezustea gertatu da.

José Manuel (fikziozko izena), bere benetako izena azaldu nahi ez duenak, txakurra halabeharrez atera zuen ordu hartan bere eginkariak egitera, kabo zenarekin topo egin zuela eta kuarteleko giltzak ematen zizkion irmoz. Bitartean, bi sarjentu kateatu ziren sarrerako burdin hesian eta ez zirela askatuko kuartela zibila izan arte.

“Nire Adolfitok gogoko du bere eginkariak inguru honetan egitea, beti kuarteleko ate berean”, azaldu zuen Jose Manuelek. Eta bat-batean, jaun hau nire aurrean tentetu da eta giltza hauek eman dizkit. Beraz, Adolfitorekin paseatzera sartu naiz eta asko gustatu zaio”.

Severino Ala Guerra kabo lehenak, berriz, zera adierazi du: “Aspalditik sentitzen genuen auzokoen presioa, auzoaren sentipena argia zen… ezin dugu gehiago eutsi. Militarrok botak zintzilikatu ditugu!”. #BotaKuartela asanbladak ere, aspalditik auzorako espazioa berreskuratzeko borrokan dabilenak, berebiziko garrantzia izan du. Ufa, esan ere ez!

Zenbat aldiz egin dudan amets bota horrekin!, esan du ofizialak. Espazioaren azken erabilera komuna bozkatzeko erreferenduma datorren astearterako finkatu dute, hilak 13, baina argi dagoena da Adolfitori eskainitako txakurrentzako txisaleku berria izango duela.

Militarrek botak eskegi dituzte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude