Milaka pertsona kalean, Nakbaren urteurrenean
Nakbaren urteurrenean –
Gaur, maiatzak 15, NAKBAren 76. urteurrenean, euskal herriko BDZ (boikot, desinbortsio eta zigorrak) mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu. Hego EHko lau hiriburuetan, PALESTINA ASKATZEKO; ISRAELI BOIKOTA! Lelopean elkartu gara.
- Iruñean manifestazio isila antolatu genuen, gauerdian udaletxetik abiatu zena. Bostehun pertsona inguruk erdiguneko kaleak gurutzatu zituzten, isilean, gaua kandelekin argituz. Palestinar banderak eta “Israel genozida” zioen pankarta bat eraman zituzten, Nafar Legebiltzarreraino. Bertan, Gazatik bidalitako gutun bat eta poema bat irakurri ziren, eta baita genozidioaren amaiera eta entitate sionistarekiko harreman ekonomikoak moztea aldarrikatzen zituen komunikatua ere.
- Gasteizen arratsaldeko 19:00etan Andre Maria Zurian egin den mobilizaziora mila pertsona inguru bertaratu gara. Parte hartu duten kolektiboen artean Palestinaren aldeko unibertsitate sarea egon da eta Sanitarioak ere bau. Euskal Herritik ere berriro frogatu da, Palestinarekiko elkartasuna eta sionismoa eta bere konplizeen aurkako borroka, ez direla ibaitik itsasora doan Palestina librea lortu arte geldituko.
- Donostiako manifestazioa iluntzeko 19etan abiatu da Boulebardetik. Honetan, errefuxiatuek palestinara itzultzeko duten eskubidea azpimarratu nahi izan da. Ganera, mobilizazioan zehar Eusko jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia seinalatu ditugu, CAF eta beste enpresa batzuekiko harremanagatik, eta baita Ertzaintzak Israeldar militarismoarekin duen harremanagatik ere. Erakunde hauen eta Starbucks, Mcdonalds edo Burger King bezala boikot helburu diren multinazionalen egoitzetan, hamarnaka pertsonak “israeli boikot” zioten pegatinak itsatsi dituzte. Ertzaintzak BDZko kide bat jazarri eta identifikatu du aldundi parean.Manifestazioan XXX pertsonak a¡parte hartu dute eta “boikot israel, palestina askatu” gisako ohiuak etengabeak izan dira. TransMariBollo mugimenduak bloke bat egin du bertan, eta goizean, bide mozketa solidario batean ertzaintzak izandako jazarpena salatu dute. Manifestazioari amaiera eman diogu komunikatua irakurri, “gazako gabanera” kantatu eta larunbatean iruñean egingo den manifestazio nazionalera deituz.
-
Bilbon plaza eliptikotik abiatu gara hiru mila pertsona inguru, Kale nagusian barrena Udaletxera iritsi arte. Ibilbidean israelgo estatu sionistarekiko gurean dauden hainbat konplizitate seinalatu dira. Kutxabank, CAFeko akziodun handia den heinean, Jerusalemen honek berritu duen kolonizazio eta apartheid tren kontratuaren parte. BBVA seinalatu da herri palestinarraren genozidiorako armagintzan duen inbertsioa dela eta. Bizkaiko foru aldundia ere salatu dugu, SOSA “startup enpresen mintegi” israeldarrarekin duen lankidetzagatik. Era berean, Leonardo kate israeldarraren NYX hotela edota lurralde okupatuetan negozio egiten duen Starbucks katea markatu dira.
Mobilizazio honetan, urriaren 7tik hona Palestina jasaten ari den aurrekaririk gabeko sarraskia salatu dutenekin egon gara. Protagonismoa eman nahi izan diegu hilebeteotan elkartasun ekimenak bultzatu dituzten Bizkaiako antolakunde sindikal, sektore profesional, politiko eta herri mugimenduei. Besteak beste, osasun langileak, suhiltzaileak, baserritarrak, kazetariak, itsas langileak, hezkuntza langileak, edota guraso elkarteak izan dira bertan. Baita hainbat herri mugiendu ere, hala nola mufimendu feminista, LGTBIQ+ mugimendua, errefuxiatuekiko elkartasun zein gerren kontrako ekimenak, arrazakeriaren kontrako taldeak, pentsionistak, auzo elkarteak, zein konpartsa, etxebizitza sindikatu eta ekologistak, eta baita Euskal antolakunde sindikalak ere.
Mobilizazio multzo honek Euskal Herritarron konpromiso internazionalista erakutsi digute. Era berean, Israelgo estatuak palestinarrekiko darabilen garbiketa etnikorako politika kolonial, arrazistaren aurrean ezin dugu ezikusia egin. Jendarteko multzo guztiak interpelatzen gaitu, eta ezin dugu isilik geratu. Manifestazioetan, zentzu horretan, mobilizatzen jarraitzera deitu dugu, bereziki Palestinarekin Elkartasuna plataformak larunbat honetan Iruñean deitu duen manifestazioarekin bat egitera.
Azkenik, gaurko data gogora ekarri nahi dugu. Nakba ez baita une historiko bat bakarrik. Sarraskiak gaur ere dirau, kolonizazio israeldarraren operazio ezberdinetan. Okupazio, kolonizazio, garbiketa etniko eta apartheidak dirau. Azken 7 hilabeteotan, gutxienez 33.000 palestinar erail dituzte Gazan, eta beste 466 Zisjordanian. Gazan, herritarren hiru laurden mugitzera behartuak izan dira. Iadanik lurralde okupatuetatik zetorren jende andana berriro errefuxiatzera behartu dute.
Horregatik irten gara gaur kalera 5500 euskal herritar, Ibaitik itsasora aske izango den palestina baten alde.
Genozidioa gelditu! Israeli boikot!
Gazakoa ez da genozidioa.
Gazakoa genozidioa da Genevako genozidioaren aurkako 1960ko hitzarmenaren arabera.
Eta ez soilik genozidioa.
Ahazten dira gizateriaren aurkako krimena den genozidioaren aurrean, baina gerra krimenak ere egin dira, tartean, zigor kolektiboak, atxikitako presoei tratu iraingarriak, mutilazioak, militarrak ez direnei gerra legeak aplikatzea…
Genevako Konbentzioetan jasotako gerra krimenak.
Eta zer inporta du genozidioa denetz? Astakeria, izugarrikeria, gorroto erakustaldia, krudelkeria eta ankerkeria ikaragarriak dira; Cohendarrak harro egoteko doike!
Alderdi bakoitzak badu genozidioaren bere definizioa.
Israego armadak egin bonbardaketa Hamaszidio bat da dudarik gabe, baina prekauzioneak hartuta ere, ezin uka hamaseko ez diren gazatar asko hiltzen dituela baita haurrak eta emakumeak ere. Egun hurbilen batean kopuruak jakinen dira.
Dudarik gabe genozidio bat izanen zen armada israeldarra gazan sartu bazen eta portatu populu guziarekin hamasekoak urriaren 7an Israelgo kibutzetan sartzean portatu ziren bezala.
Bestetik urriaren 7ko haien balentriez gain,Hamasen aldekoek erakusten dituzten “esku gorri” odoltsu horiek eta oihukatzen duten “palestina ibaitik itsasora” emaiten digute pentsazera populu israeldarrak egiazko genozidioa arriskatuko lukeela sekula bere armadak gal baleza Hamasen kontra.
Espero dut Hamasa suntsitu ondoren, Netanyau bota eta jujatuko dutela eta izango direla bi aldeetako politikari zentzudunak elgar adituko direnak ezinbestekoak diren kontsesioak eginez, (Israelenganik batez ere Cisjordanian) bi estatuak eraikitzeko.
Gisa guziz ez dagokigu guri hemendik israeldarrak eta palestinarrak elgarren kontra huiatzea.
Hil dituzten 15.000 umeka Hamasekoak ziren.
Dudarik ez da, Beñat.
Eta Ukrainakoa otsailaren 22an hasi ez zen bezala, Palestinakoa ez zen urriaren 7an hasi.
Hamas Palestina defendatzeko eta hura bizirik iraunarazteko mugimendua, besterik ez da. Nork sortu zuen, zertarako, dirua nondik … horiek historialariek argitzeko edo ikasteko gaiak edo jakingarriak dira; beso armatua(k), Ezzeldin Al Qassam eta oro har Erresistentzia Islamikoa da. Armada bat, hitz gutxitan. Erlijio aldea alde batera utzirik, armak erabiltzen ditu okupazioaren aurka.
Beñat, zuk irtenbidetzat aitatu dituzun bi estatuetarik bat Palestina balitz, esango genuke Palestinar armada dela, eta gerra “normal” baten aurrean geundeke… baina Palestinari ez zaio uzten, Israelek ez dio uzten, ez armada eta ez estatu edukitzen… (Netanyahuk esana berriki). Ez orain, baina ez urriaren 6an ere, eta ez Israeldar entitatea sortzen hasi zirenean, 1948an.
Urriaren 7an Hamaseko taldeek (brigada armatuek) egin zituztenen inguruan, gezur franko zabaldu zuen Israelek, eta erdiak ez ziren hala gertatu. Geroztik, ikusi ahal izan dugu bahituriko militarrei zein zibilei eman tratua ona izan dela, oro har. Bestalde, egun hartakoa, Israelek prestatua ez bazen izan, baimendutakoa behintzat bai; ez da dudarik egunotan kazetariak, politikariak eta beren familiak hain prezisio harrigarriz erailtzen dituen hiltzaile-makinak egun hartan huts egin ez zuenik: ez zituzten Hamasekoek kafea hartzen ari zirelarik erasotu (hara! musean partida jokatzeko tenorean datoz terrorista hauek armak eskutan!). Mossad omen da munduan diren inteligentzia zerbitzu onenetarikoa… ez diezagutela adarrik jo.
Gainera, Israel egiten ari den sarraskia eta Palestinaren suntsipen gogaikarria, honez gero zortzi hilabete duena, ez da inprobisazio bati jarraiki egiten dena, ez eta mendebaldeko laguntza lortzen ere, batez ere AEBena; jakin nahi nuke nik zer zekien bakoitzak, zer espero zuen, noiztik, zenbateko gertaerak izanen ziren… Israelen aldetik, eta baita Palestinaren aldetik ere. Interesgarria, esaterako, Mahmud Abasek hasieran hartu jarrera eta une honetakoa (dukeen garrantzia gorabehera).
Berdin interesgarriak Israeldarrek, politikariek, eledunek, militarrek, errabinoek eta bestek esandako astakeriak eta funts gabeko sineskeriak, Israeldarren alde, baina Palestinarren eta goyim garelakoon aurka. Palestinan hil zibilak ez baitira alboko kalteak, baizik eta lehen mailako helburu militar, xedea baitute Gaza eta Palestina osoa Palestinarrez hustu eta berentzat hartzea, ohostea, lapurtzea.
Guri, ezin esan, baina norberari dagokiona da injustizia aztertzea, eragileak identifikatzea, eta injustizia horren tamainaren aurrean egiak aitortzea, eta atzen ematen saiatzea. Eta dagokionari zigorrak ezartzen saiatzea.
Gazakoa agian ezin daiteke genozidiotzat hartu baina astakeri izugarria dela eztabaidaezina da. Bestalde Hamas Palestina defendatzeko eta hura bizirik iraunarazteko mugimendua da, bai. Baina Hamasekoak santuak ere ez dira eta beraien alde itsu-itsuan jartzea ez du ez hanka ez buru.
Hamasek bake akordio onartzen ez zuelako, beraiek hauteskundeak irabaztean hemengo “bakezaleen” poza oraingdk oiloipurdiz oroitzen dut. Honek Palestinarren sufrimendua zekarren, baina mendebaldeko progreei zer axola.
Israelen barneko arazoak larriak dira, baina ezereza ondoko lurralde arabiarretakoekin alderatuz. Israelko ministo nazkagarri baten hitzak entzun bai baina espainiako ministro den Sira Regok israeldar genozioaren aldeko hitzak berdin zaizkizue.
Barruan kazetariak falta direla diozue, baina etengabe jasotzen ditugu bertatik berriak/propaganda. Oroitzen dut aurreko gatazka batetan Gaza bertan egon zen Arce abizeneko kazetari espainiar batek Hamasek kazetariei egiten zituen presio izugarriei buruz hitz egin zuenean bertako palestinarren aldekoek egindako jazarpenarengatik ertamerikara alde egin behar izan zuela.
Beñat, Hamasek argi eta garbi dio, Hezbola eta Iranek bezela, Israel suntsitu bitarte ez dutela bakerik izango. Urriko eraso latzaren ondoren eskuak gurutzatuta geratu behar zen Hamaseko faxistak jendartean ezkutatzen direlako?. Garbi erakutsi dute zibilak boxt axola zaiela. Israelek bonbardatu behar zituzten tokietatik ihes egiten zuten zibilak meatsatu eta erailez (bueno, hainbeste kritikatzen dituzuen komunikabideek berri hauek ezkutatzen zituzten).
Azken gauza, Estu Islamikoa zeritzon protoestatu bat egon zen Siria eta Irak artean, miloika biztanlerekin, baina…. nola bukatu zen?
Segiko nuke…. baina nahi duenak palestinarren aldekoak omen direnen aldeko presoio izugarria jasan arren pentsatzen eta informatzen jarraituko du.
Ez dut inor ezagutzen Euskal Herrian Hamasen alde itsu itsu lerratzen denik. Non daude horiek, Aitor?
Iker2, Sira Regok tropak bidaltzen dituenean Tel Avivera genozidio hori egitera, orduan konparatu diskurtsoak.
Eta hara, Iker2, ez noski. Hamasek urrian egin zuenaren ostean 15.000 ume hiltzea da bidezkoa eta Israelek egin behar zuena. Nola geratu geldirik?
Eta Zisjordanian, Hamas ez dagoen tokian, gertatzen ari denaz, zeozer esaterik bai? Kolono sionistak lurrak lapurtzen, razziak herrixka palestinarretan, 400 gora hilketa,…
Hamas, Hamas, Hamas… Dena zen ETA, Euskaldunon Egunkaria barne, eta dena da Hamas han.
Eta Estatu Islamikoa, amerikarren eta gure lagun handi diren saudiei kasu eginez gero, Israelen laguntzaz sortu zen. Egia dena da ISISek ez duela israeldar bat bakarra hil. Erretorikan bai, Israel zuen etsai. Egitateetan, kurduak, yazidiak, iraniarrak, jordaniarrak, palestinarrak, eta mendebaldekoak garbitu bai, baina israeldarrik ez du hil. Ez bonbarik, ez deus Israelen ISISek.
Nola bukatu zen galdetzen duzu? Siriako armadaren odolarekin. Guk etsai dugun Bashar Al Assaden armadak geratu zuen ISIS.
Gazakoa genozidio eta garbiketa etniko bat da, ezbairik gabe, ez dago zalantzarik horretan, ez baitago ezberdintasun kualitatiborik Ruandako eta Gazako genozidioen artean. Eta gaurko egunean “nazismoa” deritzogun kontzeptu horren adierazpen bizirik bada, horixe da Israelgo estatua eta bere gizartea, ez baitago Israel baino estatu arrazista, supremazista, belizista eta biolentziaren maitale handiagorik. Ez baitago psikopatia eta paranoia historiko izugarri batek hauspoturiko gizarte gaixotu eta anker baten adierazpen handiagorik. Hollywooden eta biktimismoaren atzean ezkutatu dira urte luzez, baina guzti honekin munduak ikusi du judu dohakabe zanpatu gizajoaren maskararen atzean datzan sionismoaren pizti aurpegia.
Mikel zure iruzkinaren lehen hitzetan diozu “Hamas Palestina defendatzeko eta hura bizirik iraunarazteko mugimendua besterik ez da”. Ez zaut egia iduritzen.
Izan ere, Hamasek aspaldi danik preparaturiko urriaren 7ko abrekeria formako eraso hori burutu zuenean, aitzinetik bazekien berak, mundu guziak bezala, Israelek Hamas bera eta haren lurpeko gerla instalazioak suntsitzea saiatuko zirela israeldarrak. Hamasen intentsio aldarrikatua, eta Israelen biziraupenerako arriskua aski argi ziren, Israelen errakzioa hil ala bizikoa eragiteko.
Beraz Hamasek bere herritarrak kontzienteki sakrifikatu ditu bere helburu politikoari. Aldiz Hamas Israel eta juduak edozein moduz suntsitzeko helburua duen mugimendua da.
Bestetik, Hamas pentsatzen duzun bezalakoa balitz, Hamasek ez zuen mundu erakundeetatik jasotako diru laguntza humanitarioa desbideratuko bere interes propiorako lurpeko sistema faraoniko hori segeretuan eraikitzeko bere herritarrak miserian bizi zela.
Hamasek palestinarrei aginduko dien artean, ez dut zorigaitza baizik ikusten palestinarrentzat. Ene uste apalean, Palestinarrek beharko lukete bi estatuen bidezko bake eta soluzio arrazoigarri baten alde borrokatuko eta negoziatuko lukeen mugimendu bat.
Beñat, badira lekukotasun aunitz, erakusten dutenak juduak (benetako juduak, bertakoak) eta palestinarrak (musulmanak zein kristauak) denboraz elkarren ondoan bizi izan direla inolako arazorik gabe; lekukotasunok, juduek ere eman dituzte. Ez daude judu guztiak ados genozidioarekin, ez eta urriaren 7az gero ere; Palestinarrak Israel hondatzen saiatzeko arrazoiak ez dira ‘juduak’ suntzitzeko arrazoiak, baizik eta 1948tik aitzina izan duen jokabidea.
Dudarik ez dut Hamasek (brigada armatuek) aspaldi prestaketan zutela, ez soilik urriko egun batean eraso “handia” egitea, baizik eta erresistentzia luze eta gogor baterako material eta indarra. Eta dudarik ez dut, gainera, Israelek aspaldi prestatua zuela Gazaren aurkako sarraski kupidagabea. Hamas aurreratu zen, eta 150 edo 200 lagun atxilo hartu zituen? bai jauna. Israelek bazekien, Mossad beti lanean, Hamas zertan ari zen… aitzaki ederra azkenean Gaza garbitzen hasteko. Eta, dena dela, egunetik egunera, sarraskia eta hondamendia aurrera doazen neurrian, hainbat eta anekdotikoago bilakatzen ari den ekintza.
Cisjordaniako asentamentuak, etxe lapurtze eta suntsitzeak, ura bahitzea, olibondoak erauztea… mila jukutria eta lotsagabekeria… hemen batzuk diote Hamas gaiztoa dela, eta badirudi, haien ustez, Palestinarrek eskuak sakeletan sartu eta herri guztia xehekatzen utzi beharko zioketela Israeli.
Bestalde, Israel zer den ere oso eztabaidatua da; AEBk aspaldi jendarmatzat hartutako sasiestatua, oso demokratikoa, nola ez. Alabaina, egitura politiko militar hutsa, diruz ederki hornitua, non talmud delako komikia hartzen duten dotrinatzat, Palestinaz jabetzeko. XXI. mendean.
Baina herriak ikasiz doaz; lehen intifadak ziren borroka bidea, harrikadak, orain, Palestinarrek armak eta proiektilak fabrikatzen ikasi dute, eta Merkava direlako tankeak lehertarazten. Hezbolak burdinazko kupulari hainbat zulo eragin diote. Bart globoa joditu diote. Iranek erakutsi zuen indar handia baduela… Yemen bere indar guztiak erabiltzen ari da Palestinaren laguntzan. Gatazka ez da “Hamas ume gaiztoak trastada egin zigun eta ipurdia berotuko diogu”; askoz ere handiagoa da noski. Palestinarrek ez dute zertan ordaindu Mendebalde osoaren kolonizazio ergela eta arabiar munduaren aurrean darakusan harropuzkeria.
Gaza aire libreko espetxerik handiena bada, Israel Mendebaldeak duen base militar handiena ere bada.
Ba ote!
Diozu: “[…] Palestinakoa ez zen urriaren 7an hasi”. Egia duzu etaon da buruan atxikizea dut horrelako abrekeria berriz gerta ez dadin edo ahal bezain gutitan.
Baina egitate baten etika falta edo etika falta jujatzerakoan, uste behar dela egitate hori bere baitan kontuan hartu desenkusa historikorik gabe bestenaz ez duzu sekulan ezer kondenatzen ahalko moralaren izenean.
Zentzu horretan ezin da erran bonbardaketa ez zen hasi bonbardaketaren egunean berean berau xuritzeko. Gazaren bonbardaketa berez bere baitan hartuta krimen bat da baina erantzukizuna partekatu behar Netantahu eta Hamasen artean. Zer proportziotan ez dugu sekula jakinen.
Adeitasunez.
Ados Beñat.
Ardurak banatzeko, Netanyahuren guraso eta aiton amonak, eta Gazan hildakoen guraso eta aiton amonak nongoak ziren begiratuta dakit nik nork hasi zuen hau.
Hamasek edo armadunek 150en bat lagun (hartutakoen arteko andana hilik suertatu da Israelen bonbaketetan) atxilo dituzten bitartean, Israelek 5, 6 edo 7.000 lagun mantentzen ditu kartzeletan bahituta, eta haietako asko orain urte pila atxiloturikoak dira (askatzen duen dozena bakoitzeko, 100en bat atxilotzen du aldi oro).
Gai horretan bezala, hemen ez dago simetriarik, ez da alderaketa orekaturik; beti, gai guztietan, balantza alde batera mugitzen da. Lurra, lurraldea, azpiegiturak, lana, negozioak, nekazaritza, mugitzeko askatasuna, etorkizuna lantzeko aukerak… are nazionalitatea ere, beti markatua da alde batera (Zergatik Israelek “eskubide” du Eurovision delakoan parte hartzeko, eta Palestinak ez, biak ere lurralde berean bizi-edo badira? Zein dira arrazoiak horrelakorik gertatzeko?). Alde batek menpean hartua du bestea, ikusle garen demokrata gehienen onespenarekin, bidenabar. Ardurak banatzen hasita, zatirik gehiena Israelek hartuko du, ala ez?
Oraingoan, eraso baten aitzakian bere asmo historikoa bete nahian dago Israel (AEBren tutoretzaz); gauzak nola doazen ere, mende batean (1948tik aitzina) erabakiko da aurreko hainbat mendez nola edo hala bizi izan den populazio eta lurralde baten patua. Ahaztu gabe inoizko kolonizatzaile handienak erantzunkizuna duela hasieratik, Britainia Handia.
Eta hemen, foro honetan, bat altxatzen da tarteka “genozidioa ez dela” proklamatuz… Nik ez dut inolako argumenturik behar Israelen aurka egiteko, nire ahalen neurrian, Hamasek hura eta bestea egin duelako; ez du talmud edo beste txorakeriarik erabiltzen. Hamasek ez du teorizatzen Israeldarrak animaliak diren, jainko batek lurrak eman zizkien… bakar bakarrik “ibaitik itsasoraino” dela Palestina, orain 80 urteko mapetan ageri denez, eta Israel kanpoan behar duela.
Mahmud Abbas Hamasen usteen aldera mugitzen hasi dela dirudi… nahiz eta Zisjordanian bizi den Israel banda armatuaren baimenaz.
Mikel mendeetan zehar eta mundu guzian, izan Europako getoetan, izan herri musulmano guzietan juduak, judu gisa eta ez bazuten konbertitu nahi, kasu hoberenean zokoratuak eta mesprexatuak ziren eta bestenaz arpilatuak eta oso gaizki tratatuak.
Horregatik 2. mundu gerlaren ostean, juduentzat patria bat aurkitzea bilakatu zen arazo internazional bat. Nehork nahi ez zituen eta!
Eta zuk diozu XIX. mendeko palestinan ez zela beste herri arabiarretan bezala? bazela salbuespen mirakulos bat, (beharbada Españako Al Andaluz idiliko famatuan bezala)?
Erakuts ditzazu lekukotasun horietarik zenbait mesedez.
Ez zen arazo internazional, europako arazo baizik. Eta europarrek esan zieten, “zoazte, zoazte Palestinara”.
Arabiarrekin giroa gaiztotzen 1914eko Balfourreko deklarazio ostean hasi zen, asentamentuak sortu ala.
Are, judu ashkenazien (europearren) sorpena izan zen sionismoa, ez sefardiena.
Europarren kulpa sentimentuak sortu du Israel. Eta europarrengatik dute saltsa arabiarrek.
Eta ez nahastu juduak eta sionistak. Hemen dituzu judu ez sionistak, sionistek jazartuak, arpilatuak, zokoratuak eta oso gaizki tratatuak.
https://m.youtube.com/watch?v=vE98ZJZSraQ
Beñat, nik ez dut menderik aipatu; Palestinako historiaz ezer gutxi dakit, eta ez jakin XIX. mendean nola bizi ziren… Palestinarrak bizi zirela dudarik ez. Egun Israel deitzen den estruktura estatal politikoa XX.mendekoa da. Hil hauetan aditutako lekukotasunak dira, han hemenka ageri direnak, ziuraski Telegramen. Kanal asko duzu hor bestelako irudiak ikusteko, gertatu eta berehalakoan. Berehalakotasun horrek erakusten du benetako irudiak direla, edo muntaiarik ez direla… Salbuespen guztiekin, jakina.
Zein da arrazoia, dena dela, zure ustez, munduan nehork juduak bere lurrean nahi ez izateko? Kasualitatea ote? Herri Jaungoikoak aukeratua izateagatik izan zen? (Ala diruzalekeria izugarria izan dutelako beti? Aita zenak “ese es un judío” sarri baliatzen zuen horrelakoetan. RAEren hiztegian, “judío” hitza zuritu dute, zentzu horretan, baina hor ageri da “judiada” bere esanahi arbuiagarriaz).
Arazoa Europarena zen, Ba ote!k esan bezala; bi aukera ziren, Hitlerren bideari jarraitu, guztiak desagerrarazi arte, ala toki bat bilatu haientzat planetako zokoren batean. Dudarik ez dut judu dirudun asko libratu zela, diruaz. Orain uste dut dirudun horiek onura handiagoak izanen lituzketela armak erabili eta destrukzioa orokortu beharrean, dirua baliatuko balute beren Israel erosteko, eta ez hain xuxen Palestinan. Baina dena nahi dute, dirua eta lurra, eta hau gainera dohainik.
Mikel, aitzineko iruzkin batean estonatu ninduzun erran zinuelarik juduak eta Palestinarrak “[…]denboraz elkarren ondoan bizi izan direla inolako arazorik gabe” eta lekukotasunak bazinituela. Zuri lana errexteko, bakarrik XIX mendeko lekukotasun batzu, sionismoaren aurrekoak alegia galdegin nizkizun.
Eta ori erantzuten didazu: “Palestinako historiaz ezer gutxi dakit,”
Zer sentimenduk bultzatzen zaitu ordea ez dakizuna erraitera?
Egun on, Beñat,
Hementxe, sionismoaren aurretik palestinako juduen eta arabiarren arteko harremanaz artikulu bat.
Musulman eta juduen arteko tentsio uneak izan direla historian ezin da ukatu. Baina XIX. mendean oro har harremana ez zegoela Alemanian, Polonian edo Hungarian bezain gaiztotua ere ez.
https://www.972mag.com/before-zionism-the-shared-life-of-jews-and-palestinians/
(Ingelesez dago, itzultzeko, http://www.batua.eus-ek badu ingeleseko itzulpen zerbitzua)
Mikelen izenean erantzuteko usaia hartu duzunez geroz, ene azken galderari bururaino erantzuten ahalko zinioke mesedez,
Zerk du Mikel bultzatzen ez dakiena erraitera?
Nik ez dakit zer duen Mikelek buruan. Neronek luze eztabaidatu dut berarekin Ukrainako aferaz, eta bere posizio asko ezin ditut ulertu.
Baina irekian eta publikoki eztabaidatzen ari zaretenez, eginiko galderak erantzun baditzaket, erantzungo ditut.
Galdetzen zenuen ea salbuespena zen Palestina arabiarren artean juduekiko tratuan. Eta ez zen salbuespena, ez. Ez da kasualitatea Espainiatik kanporatutako juduak, oro har, herrialde musulmanetan bilatzea babesa, Europan baino dezente kopuru handiagotan. Ez da kasualitatea judu populazio zaharrenak herrialde arabiarretan mantentzea, Antzin arotik kasik. Tunisian, adibidez, 2000 urte zeramatzaten juduek, musulmanak etorri ostean ere, nahiko era baketsuan elkarbizitzen, tentsioak tentsio. Israelen sorrerak apurtu zuen hori, 1948an.
XX. menderarte munduko judu komunitate zaharrenak eremu musulmanetan zeuden. 1948 ostean ebakuatu ziren Ibn Battuta edota Benjamin Tuterakoak XII. eta XIII. mendeetan jada mapan markatutako herrixka eta auzo juduak ipar-afrikan, eta Maliraino. Milurte oso bat pasa zuten juduek Shararako komertzio rutak kontrolatzen, herrialde musulmanetan. Zer esan esklabotza trafikoan judu afrikarrek zuten garrantziaz. Tentsioak, bai noski, baina ez europakoak bezain bortitzak.
Irakurri garaiko judu sefardien idatziak, oso agerian uzten dituzte bi kontu: 1.- Sionismoa ashkenazien kontua zela, eta 2.- musulmanekin kristauekin baino hobeto moldatzen zirela.
Azken finean, kristauentzat judua beti izan da gaizto: “Gure salbatzailea hil zuten!”. Musulmanentzat ez zuten halako bekatu berezirik. Zegokien zerga ordainduta, nahikoa.
Nakbarena gertatu zen garai beretsuan, oso antzeko egoerak bizitzen ari ziren Europan zehar; miloika alemaniar, italiar, nazionalitate askotako eslaviar… lekualdatu ziren, haien betiko bizilekuak eta herrialdeak utziz, gerraren ondoren izandako muga-mugimenduen ondorioz. Gauza bera gertatu zen Lehen Mundu Gerraren kariaz, besteak beste miloika greziar, turkiar, armeniar eta abarrekin. Hala ere, horiek ez zuten palestinarrenarekin konpara litekeen gatazkarik sortu. Zergatik?
Zerorrek eman duzu erantzuna: “gerraren ondoren izandako mugimenduak”. Ze gerra egon zen Palestinan ia milioi bat pertsona bere etxeetatik kanporatzeko? Badago antzeko egoerarik non NBE-k estatu bat sortzen duen bertako populazioaren gainetik? Nik ez dut ezagutzen.
Planteatzen dena da palestinarrek onartu izan balute bere lurrak kendu eta populazio desplazamendu masiboa zekarren bi estatuen plana 1948an, bakea genukeela egun.
Bai, baliteke. Baina gertatu ez zirenak aztertzen jarrita, sionistek Madagaskar plana onartu izan balute ere bakea genuke (Palestinan bederen). https://eu.wikipedia.org/wiki/Madagaskar_plana
Ez zen hala gertatu, eta 2024an ditugun arazoak ditugu.
Beñat, nik erran nuen “denboraz” eta horixe adierazi nahi nuen, denboraz. Zuk XIX. mendera bidaltzen nauzu argi eske, baina ez dut ez astirik, ez gogorik eta ez abildaderik XIX. mendeko Palestina zertan zen bilatzen hasteko, ez eta garai berean bertako juduak -juduak, ez sionista sasijuduak- zenbat edo nola bizi ziren aztertzeko ere. Gerrarik ez da aipatzen, nik dakidala, eta aipatu izan ditugun egungo triskantza mota guztietakoak ere ez.
Ez dut uste dakidanaz kanpo asko esan dudanik; Ba ote!k nik baino askoz gehiago daki, gai historikoez eta historia gaiez, dudarik ez dut. Eta datu eta informazio (bide) asko ekarri ohi du. Nireak, nahi baduzu, iritziak besterik ez dira; ez naiz foro hauetan tesirik edo axiomarik edo teoremarik planteatzen ari. Nireak gehienei bost axola.
Zerk bulkatzen nauen idaztera, edo neure iritziak ematera? Bada, batez ere oker irizten diedan baieztapenak deuseztatzeko asmoa edo beharra. Uste baitut, iritziak iritzi, sarri askotan gauzak ez direla hartzen diren bezala.
Ba ote!k dio nire posizio asko ezin dituela ulertu; Ukraina bazter utziko dugu, nahiz eta, une hauetan balantzea egingo bagenu…
Palestinaren kasuari dagokionez, ematen dira halako triangelu “arraroak”: Errusia sionistazale samarra omen da, edo eta Errusian Palestinarren alde agertzen direnak espetxeratzen omen dituzte, baina Iran da Hamasen, Yemenen… Jihad Islamikoaren babesle… Txina Palestinaren alde agertu da berriki, baina Putinekin ere elkartu da Xi Jinping goxoki, harremanak sendotze aldera.
Nire ustetan, Ukrainak Mendebaldea besarkatu beste biderik ez du, laguntza jasotzen jarraituko badu, eta Hamas deitoratu, Iran ere bai, presidente Raisi hil berritan ikus daitekeenez, baina ez da ohartzen (ala bai) paralelismoak daudela Ukrainaren eta Palestinaren egoeren artean, batez ere zapaltzen dituztenen artean.
Iranek Errusiari droneak milaka pasa dizkio, baina Errusiak Sirian Hezbolaren ibilerak oztopatu, Erresistentziarentzat ziren armak kenduz eta komandoak hiltzeko Israeli lagunduz.
Beñat, “omen” jarri dut batzutan, ez daitezen nire hitzak baieztapen itxitzat har; orain, geopolitikaz dakiten eta informazio asko dutenek nik bota ditudanak esplika ditzatela, arren.
Ba ote eta Mikek, Ene aldetik azken iruzkina izanen da, ez dut aski indar aurre egiteko Israel kontrako zuen bien horda errabiatuaren kontra!
Lehenik Ba ote Menachem Klein zure erreferentzia horren eragilea zientzia politikako erakasle israeldar onesta borondate onekoa eta ezaguna dirudi. Batez ere bi estatuen aldekoa da eta!. Aldiz ez da historialari izango. Aise kontrolatuko duzue XIX. mendean turkoen menpekuntzaren denboran pare bat pogrom izan zirela eta gero ere beste parebat XX. mendearen hasieran. Beharbada Menachem Klein elkarbizitza baten aukera erakutsi nahiak eragindua zen.
Aldiz (nik ere xerkatzen badut interneten nahiz ez zuen errextasunarekin) astia baduzue irakurtzen ahalko duzue Albert Memmik idatziriko lerro batzuk, nik zuentzat itzulia :
“Juduen bizitza idilikoa herri arabiarretan, mito bat da! Egia,[…] da baginela gutiengo bat ingurune etsai batean . […] nehoiz, errepikatzen dut nehoiz herri arabiarretan juduak bizi izan dira jende mendratuak bezala baizik […] Masa musulmanoek, segitzen zuen, planetako pobreenetan izan dira. Eta gureak? Nork bisitatu ahal izan ditu gure ghetoak larritu gabe? Zergatik ez ginuke guk ere nota bat munduari presentatzeko? Arabiarrak kolinisatuak izan dira, egia da,. Eta gu ordea? Zer izan gira mendeetan zehar ez bada menpertuak, umiliatuak, mehatxatuak eta noizean behinka masakratuak?
Eta nork masakratuak? Ez ote da ordu entzunak izan gaitezen horri buruz: arabiar musulmanoek masakratuak”.
Memmi intelektuak frantses ezaguna da fama onekoa Tunizian sortua familia judu pobre batean, bazakien zertaz mintzatzen zen;
Ez dut uste Palestina salbuespen bat zenik herri arabiarretan.
Azkenean, Ba othe zure esaldiak (Musulmanentzat (juduek) ez zuten halako bekatu berezirik. Zegokien zerga ordainduta, nahikoa) alegeratu nau.
Zer elkarbizitza marka ona!
Adeitasunez
Memmiren bizitzal berak egiten dio kontra bere narrazioari. Zein zapalduk, zein txirok zuen aukera XX mende hasierako Tunisian unibertsitatera joateko Frantziara? Memmi joan zen ba.
Judutarrak Tunisian elite ekonomikoa izan ziren mendetan. Beren eskuetan zegoen Saharako ruta komertziala, Maliko urrearen kudeaketa eta kostaldeko eskablotza.
Tentsioak egon zirela neronek esan dut, ez dut egoera idilikorik batere planteatu. Eta bai, Turkian egon ziren progromoak, greziar, armeniar edo kurduen aurka egon zirenal bezala, eta hala ere, Tesalonikako komunitate juduak kontrolatzen zuen Egeo itsasoko komertzioa.
Europa erdialdean juduen aurkako giro horren parekorik ez zegoen herrialde musulmanetan.
Eta bai, bere mesiasa gil izana leporatzen dizuen taldeen edo beste edozein fedegaberi bezala zerga pagatuarazten duen taldeen artean diferentzia galanta da.
Ah, eta horda errabiatuak Gazan 15.000 ume hil dituzten tropa sionistak.
Bada, nire aldetik ez da azken mezua izanen. Baina beharbada bai laburragoa, sinplea baita nire begietan: zeinahi izan den historian herri bakoitzaren gorabehera (eta juduentzat diozunak ijitoentzat balio luke, eta beste era batean Ameriketako indioentzat, Australiako aborigenentzat, zer esanik ez Afrikarrentzat …Nafarroako Erresuma zaharrarentzat! kolonizazioak kolonizazio), gaur egun, non Adimen Artifiziala gailentzen ari zaigun, non informazioaren gizartean bizi garen, non klik batez edozer gauza eskura dezakegun, non magia lirudikeen medikuntza teknikak diren, non minbizia, AEA (ELA) eta beste hainbeste gaixotasun menpean hartzen hasia den gizateria, non gizakia kllonatzea hurbil ikusten den, non ADN dezifratua dagoen… gaur egun, diot, ez da ametigarria herrialde batek beste baten lurraldea konkistatzea eta biolentziaren bitartez bere ondasunez jabetzea, gainera jende, jende pobrea, juduak bezain (ez denak ordea, juduen tradizioa izan baita dirutzak pilatzea, lanbidetzat usu lukurreria izan baitute), kupidagabe eta modurik krudelenetan erailez.
Planeta txiki gertarazten ari ganerean, gainera. Giza zibilizazioak ez badu ezer ikasi, Pizkunde edo Errenaisantzatik mendeak iraganik, ez du esperantzarik… Ni ordea, inbasio ororen aurka ageriko naiz, ziuraski, eta inbaditzaileen aurka, gogotik.
Adeitasunez nik ere, agur t’erdi.
PS. Ez zait argi geratu ea gu Israelen aurka errabiaturik ari ginen, ala zu Israelen alde.