Milaka jarraitzaile Athletic -en udaletxeko harreran
Nahiz eta kopa galdu, zalegoaren harrera beroa jaso dute Athletic-eko jokalariek Bilboko kaleetan zehar. Garbi geratu da, talde Bilbotarra ez dela futbol talde bat soilik, sentimendu bat ere bada. San Anton zubitik abiatu, Erribera pasa eta Areatzako pasealekua igaro dute jokalariek, ondoren, oinez abiatu dira udaletxeko atera zalegoaren artean, ereserkia megafoniatik jarrita zegoelarik. Guztia ziren ikurrinak, guztia zuri-gorria. Bertan harrera egin diete 19:15etan eta bukatzeko balkoian azken omenaldia jaso dute.
Zenbait jokalari ez dira ospakizunarekin ados aurkitu
Aurreikusita zegoena ez da bete. Berez, estali gabeko autobus batean hasi behar zuten ibilbidea 18:00etan San Anton zubian, baina ez da hala izan. Autobus arrunt batek bertan utzi eta oinez egin dute bide osoa. Markel Susaetaren esanetan, tontakeria bat izan da ospakizun hau burutzea: Ez du ez hanka ez bururik, adierazi du prentsaurrekoan. Bere ustez, igandean ligako partida izanik inoren buruan ez da sartzen halako ospakizuna egitea.
Iraizoz atezainaren arabera eskertzekoa da zalegoaren beroa, baina jokalarientzak kopa galtzea kolpe handia izan denez, hau guztia lehenbaitlehen pasatzea nahi dute.