Metxa piztu genuenekoa
Ikaragarria da gaur egunean sareak daukan ahalmena. Adibide duzu geuri gertatutakoa. Atzo joan ginen Iñaki Antiguedadi elkarrizketa bat egitera O.Aranzabal eta biok, abiatu dugun bolada berri honetarako beste bat, eta hantxe aurkitu genuen uste gabeko albistea, utzi egingo duela Espainiako Kongresuan duen diputatu lana. Gure txikian argitaratu genuen txinparta, su handi bihurtu da orain Estatu guztiko hedabideetan.
Atzo iluntzean txio batekin zabaldu genuen albistea. ZuZeu berrituak, ordea, bisitei ezin eutsita hondoa jo zuen eta funtzionatzeari utzi zion. Zorionez, sarean akatsak erraz gertatzen diren moduan, konponbideak ere laster batean aurki daitezke. Horregatik, txioka segiz, youtube-ko bideora bideratu genituen Iñaki Antiguedaden hitzak aditu nahi zituztenak.
Sareko urak nahasten hasi berri zirenean heldu zen sorpresa: Radio Euskadiko Ganbara saioan albistearen berri eman zuten. Gauerdia heldu zenerako albistegietako lehen postuan zegoen, audio eta guzti, Iñaki Antiguedaden erabakia.
Hortik aurrera, xirimiria, euri (edo txinparta, su). Eta, gaur goizean, beheko esteketan ikus daitekeenez, kaskabarra. Hasieran Twitter-en ur jario txikia zena sareko urbideetan barrena garraiatuta masa hedabideetaraino heldu da. Informazio jarioen garai berrien erakuslea den zorioneko eta hurbileko adibidea izan da.
EiTB: Iñaki Antigüedad deja su escaño en el Congreso
Rtve: El diputado de Amaiur Iñaki Antiguedad renuncia al Congreso por incompatibilidad con la docencia
Berria: Iñaki Antiguedadek Espainiako Kongresuko diputatu kargua utziko du
Argia: Antigüedadek diputatu kargua utziko du, unibertsitateko lanarekin bateraezina izateagatik
GARA: Iñaki Antigüedad renuncia a su cargo de diputado en el Congreso
Noticias de Gipuzkoa: Antigüedad deja su escaño por incompatibilidad con su labor de profesor en la UPV-EHU
El País: Antigüedad deja su escaño en el Congreso para seguir en la Universidad
20minutos: Iñaki Antigüedad deja su escaño por “incompatibilidad” con su trabajo en la universidad vasca
La Razón: El diputado de Amaiur Antigüedad deja su escaño por incompatibilidad
ABC: Iñaki Antigüedad dejará su escaño en el Congreso
El Mundo: Un diputado de Amaiur deja su escaño por incompatibilidad al ejercer de profesor
La Gaceta: El diputado de Amaiur Iñaki Antigüedad deja su escaño en el Congreso
(Iristen bagara, elkarrizketa osorik argitaratuko dugu datorren larunbatean).