Mekauen Chesterton! (El hombre que sabía demasiado)
Astebeteko oporretarako hautatu nuen bi liburuetako bat izan zen Chestertonen EL HOMBRE QUE SABÍA DEMASIADO (El Acantilado, Bartzelona). Liburu dendan eskuetan hartu nuenean balio seguru bati heldu niola banekien. Aspaldi Chesterton irakurri gabe (2o urte baino gehiago), segur nengoen haren balioaz, egokitasunaz eta niretzakotasunaz. Irrikan nengoen irakurtzen hasteko eta, horrexegatik, azkenerako uzti nuen, John Lanchesterren EL PUERTO DE LOS AROMAS eta gerorako. Hala ba, iritsi zen egun handia, eta konturatu nintzen klasikoak ere ahitu egiten direla edo, behintzat, ahitu egiten zaizkidala. Ez zitzaizkidan batere interesatu Chestertonen kontakizunak, deskripzio luze eta alferrikakoz betetakoa iruditu zitzaidan narrazio liburua. Aspertu eta lotaratu egiten ninduen, pertsonaiak nahasten nituen, orrietan berriro egiten nuen atzera, batere esperantzarik gabe. Kaka! Gizarte ingeles victoriarra ezagutzen dugu lehendik ere, hainbeste adibide on baitago bai literaturan eta bai zinean. Ez zegoen zertan sufritzen ibili beharrik horretarako. hainbeste Lord eta hainbeste Sire. Beraz, mekauen Chesterton, egun ederrak eskaini beharrean, mingostu egin dizkit. Zurtz senti arazi nau, nengoen tokian ez baineukan aukerarik beste libururik eskuratzeko. Ez diot berehalakoan barkatuko. Ez horixe.