Meatrix: Nekazaritza tradizionala iragana da
Nekazaritza ere industria bilakatu da. Geroz eta ganadutegi industrial gehiago daude munduan; hauetan ez dira animalien bizi baldintza minimoak errespetatzen, milaka eta milaka abere leku oso ttikietan sartzen dituzte eta antibiotikoak sartzen dizkiete janarian ez gaixotzeko. Horrela, abere-gaixotasunak sortzen dituzten bakteriak, geroz eta indartsuagoak bihurtzen dira. Hortik datoz; behi eroen gaitza, hegazti gripea… etab.
Gainera hainbeste animaliaren gorotzek CO2 kantitate handiak isurtzen dituzte, eta baita inguruetako ur emariak kutsatu ere.
Gizakiak “aurrerapen” ugari egiten ditu, askotan txintik pentsatu gabe. Eta gero gerokoak…