Matuteren ‘Alternatiba’, alternatiba al da?
Banaketak modan diren honetan Alternatiba taldea agertu da eszenatokian. Oscar Matutek, eszisioaren liderrak, El Correo español egunkariari adierazi dion moduan, “instituzioak desorekatzea” da haien helburuetako bat.
Bestalde, ea independentistak diren galdetu diote Matuteri, eta honek erantzun du taldearen barruan danetik dagoela; independentziaren aldekoetatik hasi eta federalistenganaino. “Batzen gaituena autodeterminazio eskubidearen aldeko jarrera da.”
Gaur egungo panoraman non sartzen da Alternatiba? Ba al du aukerarik bere espazio elektorala lortzeko? Polo soberanistan sartuko litzateke Matuteren taldea? Denborak esango du ea benetan alternatiba diren ala ez. Hiltzeko ala zerbait garrantzitsua egiteko jaio diren… denborak esango du.
Zuek zer iritzi duzue?
garagardo alternatiboaren itxura hartzen diot nik bederen: 0,0 alegia.