Matazak

Matazak –

Lehen begiradan badirudi etxea garbi daukagula, txukun ezker-eskuin, orbainik gabea goiti-beheiti. Baina norbere bizilekua tarteka altzariak mugitu gabe garbitzea norbere golkoa engainatzeko amarru amorragarria besterik ez da.

Matazak
Arg: Kim Carpenter

Mataza ugari daude alfonbra azpian. 1068. Horiek 1960tik gaurdaino pilatuak soilik, eta data horretatik atzerakoak nork daki, eta 1068 orain arte aurkitu direnak besterik ez dira. Izan ere, garbiketa lan-taldea hasi besterik ez da egin.

Erraza da erratzez erratzea, eta azaleko garbiketara mugatzea mamiari heldu gabe. Nafarroako garbiketa lan-taldeak bere jardunari eusteko borondate politikoa behar da, alfonbra azpiko matazak jaso ondoren sofa azpiko matazei heltzeko. Eta bereziki, ez dadin EAEko txostenaren gisan kaxoi batean hautsa hartzen geratu. Horretarako txostenak egitea hutsaren hurrengo baita, hautsaren hurrengoa ez esatearren.

Txintxillako komisaldegian jendea torturatzen zuten bitartean alboko tabernetan, bulegoetan, dendetan… bizitzak aurrera jarraitzen zuen, gehiengoak bertan gertatzen zenaren inguruan ezer jakingo ez balu bezala.

Hautsa garbitu behar da, eta baldintzak ezarri berriz ere zoko ezkututuetan matazak pila ez daitezen. Baina hori ia zailagoa da. Bitartean, batzuk etxea garbi daukagula esaten jarraituko dute.

Kriminologia Euskal Institutoaren txostena

Matazak