Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Ni Mas Ni Menos saioak egin dien “gutxiespena edo zentsura” salatu ditu

Martxoak 3ko biktimek salatu egin dute ETB2ko Ni Mas Ni Menos saioak eskaini dien jarrera. Azaldu dutenez, behin zuzeneko telefono elkarrizketa hitzartuta zutenean ukatu egin zieten parte hartzea. 

┬┐Censura o ninguneo?” idazkiaren bidez egin dute salaketa haien web orrian.

Baldintzaz baldintza, eta azkenean huts

Ni Mas Ni Menos saioko kideek idatzi bat helarazi zieten Fragaren heriotzaren harira haien iritzia jasotzeko asmoz. Telefono bidez egiteko proposamena luzatu zieten. Baina, behin Martxoak 3 elkarteak Andoni Txasko bozeramaile gisa proposatu ostean baldintzak jarri zizkien programak.

Telefonoz saiora deitzen zuen itxura eman behar zuen Andoni Txaskok: “Gasteizko Andoni” gisa aurkeztuko zuten saioan. Elkarteak eta Txaskok berak, ordea, Martxoak 3 elkartearen bozeramaile gisa hartu nahi zuen parte saioan.

Telebista saioko arduradunek onartu egin zuten Andoni Txasko elkartearen bozeramaile gisa aurkeztea. Baina, “saioaren formatua” zela eta, telefono deia Txaskok berak egiten zuen plantak egingo zituzten. Onartu egin zuen hori elkarteak.

Sorpresa, baina, galanta izan zen: Ordua heldutakoan saiotik deitu zieten esanez ez zutela elkarrizketa egingo. Azaldutakoaren arabera, aurretik egindako dei batek “bide beretik” jo zuela argudiatu zuten.

Elkartearen kexen aurrean barkamenak eskatu zizkien saioak eta mina “gaurkotasunak berriz lotzean” konponduko zutela esanez agurtu zituzten.

Sarraski historikoa

“Sarraskia izan da hemen”. Gasteizen 5 pertsona hil zituzten poliziek irratiz esan zituzten horiek. Manuel Fraga “Segurtasun Indarren” Ministroa zen 1976 urtean. Epaiketarik gabe hil da bera, baita sarraskian parte harte zutenak ere. Hurrengo irrati elkarrizketak erakusten du nola poliziek errukigabe agindu zuten San Frantzisko eliza husteko. “Historiako jipoi handienetariko baten lagundu dugu”, dio polizietako batek.

Martxoak 3ko biktimek sortutako webgunean aurki daiteke informazio gehiago.

Colectivo Cine Madridek sortutako dokumentalaren zatiak ere ikus daitezke, 1976 urtean bertan klandestinoki sortuak.

Gasteizko San Frantzisko eliza, bertan bildu ziren langileak eta kanpotik tirokatu zituzten

1976, elkarrizketa, etb, fraga, Gasteiz, martxoak-3, polizia, salaketa, sarraskia, telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude