Martxoaren 30ean Iruña-Veleia eskabadoraz ez suntsitzeko manifestazioa egingo da Gasteizen
Martxoaren 30ean Iruña-Veleia eskabadoraz ez suntsitzeko manifestazioa egingo da Gasteizen –
Manifestazioa Arabako aldunditik aterako da martxoaren azken igandean, Bibat Museoraino heltzeko, grafitoak han omen daudelako eta Andramari Zurian amaituko da.
Iruña-Veleia Argitu, Ez Suntsitu Plataforma osatzen duten hiru elkarteak oso oso kezkatuta daude Lurmen kaleratu zutenetik eta batez ere azken bi urte hauetan eskabadora sistematikoki erabiltzen ari direlako indusketan, eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu programatuan gainera: gaur harresi ondoko eremua, bihar alboko atea, etzi San Juan Komentua, etzidamu ez dakigu…
Ez da arkeologoa izan behar jakiteko indusketa batean eskabadora gehienez 50 zentimetro lur kentzeko erabili daitekeela baina gehiagorik ez. Bada hemen, Arabako Forua Aldundiak kudeatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren jabetzapean dagoen eremu honetan 4 metroraino sartu dute inolako kupidarik gabe, arroketaraino, eta bitarteko estratu guztiak eraitsiz Iruña-Veleiako alboko ate batean.
Ez da arkeologoa izan behar jakiteko grafitoak datatu gabe ezin dela esan faltsuak direla, Arabako Aldundiak egiten ari den bezala. Horregatik gogoratu nahi dugu Eliseo Gilek 2007an, orain dela 18 urte eskatu zituela 50 grafito datatzea baina egin gabe jarraitzen dutela. 18 urte zientziari atea ixten.
Baina ez dute irabaziko. Iruña-Veleia ukatzeko arrazoietako bat, euskalduntze berantiarraren teoria da, hau da hemen zelta egiten zela erromatar garaian eta ez euskeraz dioen teoria hori egunez egun pikutara joaten ari da: Irulegiko Eskua, Lantzeko hitza… Izan ere gezurrak bide laburra dauka!
Suntsiketa bideo honetan ikusi daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=8helooqEoFY
Eta herritarrei ere gogoratu nahi diegu suntsiketa gelditzeko sinatu ahal dugula eta arduradunei posta elektronikoa bidaliko zaiela guk sinatzean: https://erraukon.biltzarre.eus/eu
Aski da! Atera zuen eskabadora zikin hori oraintxe bertan Iruña-Veleiatik!
Lotsagarria da euskara eta gure kultura defendatzen omen duten alderdiek aztarnategi honi eraso egitea!
Lotsagarria da gainerako alderdi eta erakundeak isilik egotea herri honetako kulturaren aurkako eraso horren aurrean!
Babes dezagun gure ondarea!
Iruña-Veleia Argitu, Ez Suntsitu Plataforma
25.02.25
Ruben Cerdanek (fisika nuklear eta beste dozena bat tituluren jabe izan arren, beti diploma erakusteko orduan aitzakiaren bat izaten zuen morroi zinematografiko hark) Okzitaniako Tolosako laboratorio punta-puntako bati agindu omen zizkion analisi batzuk, ongi kobratuta, noski. Gilen eta Cerdanen hitzetan, definitiboak eta ezin eztabaidatuzko frogak. Gero jakin zen txostena lau euroko biletea baino faltsuagoa zela. Cerdanek seguru asko interneten aurkitutako irudi batzuk Veleiakoak balira bezala aurkeztu, txosten bat idatzi eta halaxe aurkeztu eta kobratu zion Foru Aldundiari. Tolosako laboratorioan ez zekiten ezer eta dirua nonbait bidean galdu zen.
Hainbeste “Gure ata zutan” eta “Denos”, “Nefertari” goiti eta beheiti… Konspiraziozaleek, ordea, istorio horri buruz ez daukazue narrazio alternatiborik asmatzeko betarik hartu.
Ez egin manifa bat. Zoazte Ertzaintzara eta salaketa jarri, ondarearen kontrako delitu bat egiten ari direla. Herritar guztiek dute horretarako eskubidea.
Jaun-andreok, noiz arte?
Ruben Cerdanek ez zituen datazioak egin.
Eta Aldundiak, hori ikustean, bidali zituen berriro grafito berdinak laborategi horretara data ditzaten? Ez, ez zituen bidali. Eta nonbaitera bidali zituen? ez inora ere ez.
Eta epaiketan zer egin zuten? datatu beharrean, grafito gutxi batzutan metal moderno batzuen 5 mikrako aztarnak opatu zituen datazioez tutik ez dakien Navarro teknikariak. Eta zergatik zeuden? piezak aluminiozko erretiluetan edukitzean, garbitzean… itsasten diren aztarnak.
HOriek datazioak dira? Ez jaun-andreak, datazio batean jakin behar da noiz idatzi den grafito bat, ez manipulazioan zer gertatu zaion.
Beraz, ez dira datatu. XXI mendean egon beharrean XVIII. mendean gaudela dirudi.
Eta Aldundiak Lurmen kanporatu ondoren, indusketa zaindu du? ez, hondemakina 4 metroraino sartu eta estratu guztiak suntsitzen dabil.
Eta oraindik batzuk ez dute jakin nahi zer gertatzen den hor.
Ba ote: NOIZ ARTE? BADA SUNTSIKETA GELDITU ARTE ETA GRAFITOAK DATATU ARTE
Grafitoak datatu arte. Ados. Zein da grafitoak datatzeko erabili nahi duzuen proba zientifikoa? Ez piezak, erne, grafitoak baizik. Piezak badakigu denak originalak direla.
Zein da grafitoak datatzeko proba zientifikoa?
Esan dizuet ba, ez egiteko manifa bat. Zoazte Ertzaintzara, ondare historikoaren kontrako delitu bat gertatzen ari dela salatzera.