STEILAS, ELA, LAB eta CCOO sindikatuok martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea erabaki dugu
Martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera –
STEILAS, ELA, LAB eta CCOO sindikatuok datorren martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea erabaki dugu.
…
STEILASetik uste dugu ez dela borroka eteteko momentua. Alderdi politikoek adostu duten dokumentua ezagutzen ez dugun arren, hainbatek zabaldutako informazioei erreparatuz, argi dago kontraesanak daudela dagoeneko publiko eginiko eduki eta gakoetan, eta bereziki, hezkuntza publikoa babestu ez eta ituna blindatzera bideratzen direla oinarri hauek.
Gure hautua ez bada ere, oraingoan greba atzeratzea baino ez zaigu gelditzen, batasun sindikalaren markoan honi aurre egiteko baldintzak ez baitira ematen.
Edonola, berresten dugu Euskal Eskola Publikoa erdigunean jarriko duen hezkuntza lege baten alde borrokatzen jarraituko dugula, eta xede hori gurekin partekatzen dutenak bidelagun izatea espero dugu.
Informazio gehiago izan ahala, eta hau lasaitasunez aztertu ondoren, emango dugu gure hurrengo pausuen berri. Orain artekoen inguruan egiten dugun irakurketa publikoa ere egingo dugu hurrengo egunetan.
…
erredakzioa: info+
- Bertan behera utzi dute martxoaren 25erako Hezkuntza sektorean deitutako greba (eitb.eus)
- Sindikatuek bertan behera utzi dute martxoaren 25erako hezkuntzan deituriko greba (berria)
Joan den ostiralean, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk hezkuntza lege berria adostu zuten. Akordio horren ondotik erabaki dute sindikatuek greba-deialdia atzera botatzea.
STEILAS, ELA, LAB eta CCOO sindikatuok datorren martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea erabaki dugu.
Marka da gero!
Alderdiek adostu duten agiria hain ona eta bikaina bada, zergatik ez dute ezagutzera ematen???