Mapa politikoa eraldatu da EAEn

Mapa politikoa eraldatu da EAEn –

Euskal Autonomi Erkidegoko Inoizko hauteskunderik lehiatuenak izan ziren atzokoak. Azkenean EAJ-k irabazi zuen, EH Bilduri 29.000 boto aterata, baina hori bai, eserleku kopuruan berdinketa emanda.

Mapa politikoa eraldatu da EAEn
Arg: @ehbildu

Gipuzkoan EH Bildu nagusitu da, Araban ere lehen indarra izan da, eta EAJ Bizkaian gailendu da, nahiz eta ez betiko aldearekin. Bilbok eta inguruko metropoliek eman diote nagusitasuna jeltzaleei (Bilbon 27.766 bozeko aldea atera dio EAJ-k EHBri; erkidego osoan aldea 28.819 bozekoa izan da). PSEk emaitza txukunak mantendu ditu, nahiz eta gobernuan egon arren ez baitu EAJ-ren higadurarik jasan; kanpainan zehar askok aipatu zuten bazirudiela Euskadiko Alderdi Sozialista ez zegoela gobernuan, oposizioan baizik. Garbi dago betiko aliantzari eutsiko diotela bai jeltzaleek eta bai sozialistek, baina oraingoan azken hauek indar handiagoa izango dutel exekutibo berrian. Eskuin espainiarra zertxobait hazi da, PPk boz gehiago eta beste exerleku bat lortu baitu, eta era berean, VOXek bereari eutsi. Ezker espainiarrak utzi duen enegarren irudi negargarria izan da egunak utzi duen beste lerroburuetako bat: Sumarrek eserleku bat lortu du, eta Ahal Dugu kanpoan geratu da. Atzo askok azpimarratu zuten ezker konfederala zatituta aurkeztu izanak egin duen kaltea.

Parte hartzea %62,5ekoa izan da, 2020an baino hamabi puntu altuagoa… eta hala ere EAJ boto kopuruan jaitsi da. Ezker independentismoak, aitzitik, ia 100.000 boto gehiago eskuratu ditu, eta lehen indarra da Euskal Herri osoan. Azken legebiltzarrean 11 eserlekuko aldea zegoen EAJren eta EHBren artean; gaur, berdinketa.

(eitb) Emaitza guztiakudalerriak

Mapa politikoa eraldatu da EAEn

Abstentzioa %37,5ekoa izan da.

Honatx eguneko analisiak:

  • BERRIA

 

Mapa politikoa eraldatu da EAEn

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Mapa politikoa eraldatu da EAEn”-ri buruz

  • Inoizko boto abertzale gehien 2024-04-22 12:23

    Inoizko boto abertzale gehien (EAJ+BILDU). Horrek ez luke eraginik eduki behar?
    Vox-i entzun nion de la “autodeterminacion a la autodestruccion” (gero eta etorkin gehiago dagoelako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude