[Antzeko parezido] Manuel Moix eta Arnaldo Otegi
[Antzeko parezido] Manuel Moix eta Arnaldo Otegi –
Manuel Moix ustelkeriaren kontrako fiskal nagusiak, Panaman ondasunak zituela-eta dimisioa ematera behartua izan zela zioen lerroburua Arnaldo Otegiren argazki batez lagundu zutela begitandu zitzaigun atzo; eta denbora behar izan genuen ElDiario.es agerkariko berrian guk Sortuko idazkari nagusia ikusten genuen lekuan zegoena legegizon espainiarra zela ohartzeko.
Pablo Motos aurkezle gogakarriaren anaia nagusia ematen zuela ere txiokatu zuen atzo bateren batek, Manuel Moix ahotan hartuta, baina guk nahiago izan dugu Arnaldo Otegi jaunarekin erkatzea, “Antzeko parezido” atala berpizteko aukera ederra zelakoan.
Madrilen jaioa eta pentsakeraz atzerakoia da fiskal ohia, Elgoibarren jaioa eta ezkertiarra politikari euskalduna; ezer gutxi izango dute dute amankomunean jaioturtea kenduta, 1958koak baitira biak ala biak.
Zer iruditzen zaizu, badute elkarren antzik?
.
Beste antzekotasun fisiko batzuk:
-
Antzeko Parezido: Oteiza eta Hemingway
-
Antzeko parezido: Angela Merkel eta Ainhoa Etxaide
-
Antzeko parezido: Hasier Etxeberria eta John Goodman
-
Antzeko parezido: Javier Bardem eta Ismael Urzaiz
-
Antzeko parezido: Hitchcock eta Laboa