“Manteroekin bat” elkarretaratzea egin dugu

“Manteroekin bat” elkarretaratzea egin dugu –

Bilboko Konpartsen ataritik.

“Manteroekin bat” elkarretaratzea egin dugu
Konpartsakideak gaurko agerraldian, Bilboko Areatzan. Jatorrizko neurria. (erabilera librea)

Udaltzaingoaren azken egunotako gehiegikerien aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die gaur arratsean manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean. Hauxe da, federazioaren izenean mintzatu diren Irati Cifuentesek eta Patricia Lezamak irakurritako testua:

Aste Nagusia hasi da eta, zoritxarrez, deialdi hau egin behar izan dugu egoera larri bat salatzeko. Ostiraleko prentsaurrekoan aipatu genuen moduan, Bilboko Konpartsetako kideok lanean ari gara txosnagune segurua bermatzeko, non pertsona guztiak ongi etorriak diren. Badirudi, baina, Bilboko udaltzainek ez dutela bat egiten gure helburuarekin. Berriro, egoera zaurgarrienean daudenen kontra jo dute. Manteroek, paperik ez dutenez, lan prekarioa egitera behartuta ikusten dute euren burua: kale gorrian, ordu txikietan… Eta, horrez gain, badirudi euren presentziak batzuei molestatzen diela. Askotan, Bilboren hiri eredua ikusleei zuzenduta dagoela dirudi, eta ez hiritarroi. Bilboko Konpartsok azpimarratu nahi dugu manteroak ere herritarrak direla eta lanean ari direla, beraz, gainontzeko herritar eta langileen eskubide eta errespetu bera jaso behar dute.

Horren guzti horren harira, biziki salatu nahi dugu udaltzaingoak manteroekiko daukan jarrera. Gertakari zehatzak zerrendatu ahalko genituzke, asko baitira manteroen aurkako oldarraldiak. Hizkera bortitza, haien salmentarako materiala eta, batzuetan, haien gauza pertsonalak kentzea, identifikazioak… Urte osoan zehar gertatzen dira horrelakoak tamalez, baita Aste Nagusian ere. Bilboko Konpartsoi onartezina iruditzen zaigu udaltzainek daukaten jarrera oldarkor eta bortitza, eta nabarmendu nahi dugu jarrera hori erabaki politiko batek babesten duela.

.

Jai gunea, adierazpen gunea
“Manteroekin bat” elkarretaratzea egin duguBestalde, argi dago gure mezuak ez zaizkiela gustatzen, hasieratik ari baitira isildu nahian. Manteroren pankartetatik hasita, euskararen eta Palestinaren aldeko eta erasoen kontrako hainbat pankarta kendu dituzte, eta ezin dugu onartu, inolako aitzakiarik gabe, gu isildu nahi izatea. Jai gunea adierazpen eta aldarrikapen libreen gunea izan da beti eta hala segi dezan defendatuko dugu.

Era berean, elkartasun osoa bidali nahi diegu gure artean dabiltzan manteroei. Adierazi nahi diegu jaigunea espazio segurua dela eta haien aurkako indarkeria salatzeko ondoan izango gaituztela. Bada denbora elkarlanean ari garela SOS arrazakeriarekin, Mbolo Moye Doole sindikatuarekin, Ongi etorri errefuxiatuakekin eta bestelako elkarteekin, udaltzaingoaren aurrean tinko eutsi eta jaiak guztiontzako leku atsegin eta segurua izatea lortzeko. Argi dagoenez, udaltzaingoak ez du horretarako lan egin nahi.

Guk argi daukagu, eta beharrezkoa den guztietan esango dugu. Utzi manteroak bakean.

Bilboko konpartsak manteroekin bat!
Gora Aste Nagusia!

 

“Manteroekin bat” elkarretaratzea egin dugu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu ““Manteroekin bat” elkarretaratzea egin dugu”-ri buruz

  • euskararen aurkariak 2024-08-21 16:47

    Espainiako eta Real Madrileko kamisetak (beste immigrane, espainol eta turistei) gehien saltzen dituenekin bat. Primeran.

    Legez kanpo daude, legez kanpoko jarduera egiten, legez kanpoko produktuak saltzen. Zergarik ordaindu gabe, hau da, iruzur fiskala egiten. Eta iruzur soziala; diru-laguntzak kobratzea deklaratu gabeko diru-iturri jasotzen baduzu.

    Konpententzia egiten zergaz josita dauden komertzio legalei.
    Euskal Herria erdalduntzet dutenei xentimorik ez.

  • Kale-saltzaileek txosnen ondoan alkohol eta jana merkea saltzen hasi beharko lukete.

  • Ezker panfletario honek martien beharra dauka eta existitzen ez den lekutik ere, errepresioa asmatzen du. Bilbotik heldu berri eta “manteroak” lasai eta aski dabiltza hiriburu osoan zehar!!!! Hamaika ikusteko jaioak gara, demagogia merkea!!!

  • Eta Durangoko azokara bidaliko bagenu? Ah,ez, ezin da,arnasgune bat kutsatuko genuke eta
    Gizarte hau benetan ergelduta dago , remplazista ergelez bete betea alegia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude