Manifestu antinazionalista nazionalistena
Rajoy Masekin bildu behar dela eta, hainbat intelektual itxuraz ez nazionalistek -hala izendatu ditu El País-ek bederen- “manifestu antinazionalista” eman dute argitara Espainiako Gobernuko presidenteari ez negoziatzeko eskatuz. Manifestua sinatu dutenen artean dira Mario Vargas Llosa, Jon Juaristi eta Jorge Martinez Reverte.
Espainiako Diputatuen Kongresuaren kanpoaldean aurkeztuko duten testuan diotenez, “mehatxu independentistak ez du orain arte merezi duen erantzuna jaso“, eta erantzun hori ezinbestekoa da espainiar demokraziaren porrota eragozteko. Sinatzaileen aburuz, “maniobra opakoak daude martxan, espainiarren subiranotasuna mugatu eta nazionalismoari pribilegio gehiago ematea helburu dutenak”.
Legeen aurka egiteak izango lituzkeen ondorioak Mas-i gogorarazteko ere eskatu diote Espainiako presidenteari, baina erakunde gehiago ere jarri dituzte eskaeren jomugan: PP, PSOE eta UPyDri konstituzioa defendatu eta negoziazio ororen aurkako jarrera irmoa eta konpromisoa eskatu diete esaterako; herritarrei aldiz, “nazionalismoari zilegitasun politiko eta ideologikoa ukatzeko borrokan era antolatuan jarduteko”.
Egunkari berean eta aipatu manifestuaren harira, Jordi Garciak “Un manifiesto equivocado” iritzi-artikulua argitaratu du, halako idatziek independentismoa kaltetu baino, mesede egiten diotelakoan.
Hori nazionalismo espainola da. Orain dela hogei bat urte Ermuko Forua zela-eta ulergarria zen. Baina orain? ETAk terrorismoa utzi du. Ez dut ulertzen. Hori Madrileko harrokeria da. Euskadiko Ezkerraz gero Aralar izan da nire erreferentzia eta orain Ahal Dugu.
Julen Madariagarenak irakurri ditut. Zer gizon ausarta. Gauzak aldatzen ari dira. Eta onera! Gure Esku Dagoko horrek, zer ongi hitz egiten duen. Horrelako gehiago behar ditugu. Ainhoa Aznarez ere bai. Hori emakume fina. Apirilean ez al da ba agertu Errepublikaren alde. Eta orain San Ferminetan Nafarroaren alde. Bueno orain Nabarra deitzen diote. Nik gauza hauek ez ditut ongi ulertzen. Nafarroa, Nabarra. Nik txikitan Naparrua entzun dut. Bai.
Jarri Pablo Iglesias hauekin hitz egiten. Jarri. Telebistan-edo. Eta ikusiko! Klaroke kastari ez zaio interesatzen. Hemen Errepublika dator. Bai. Espainian eta Euskadin. Bueno Euskadi osoan. Euskal Herrian. Nafarroa, Euskadi eta Iparralden. Kasta. Hori aziertoa. Guk ere hemen badaukagu gure kasta. Kutxarekin zer egin dute?! Hori bai dela kasta, lapurren kasta.
Julen Madariaga hauekin. Zera Juaristi-eta. Bueno, bueno, bueno. Bah. Ez daukate zer eginik. Madariaga gure lehendakaria izan zitekeen. Euskal Errepublika. Eta Jorge Verstrynge? Utzi bakean gizon on hori. Hori bai, hori bai izango zela Espainiako Errepublikako lehendakari ona. Bai. Momentu hauetan hau esateko gogoa ematen dit: Gora Espainia! Bai bai. Jedillaje horren aurrean, nik: Gora Espainia!
Hordago bat: Ahal Dugu Podemosetik independizatu eta EHBildun sartu. Kondizio batekin: EHBilduk izena aldatzea. Zirikatzen jarrita… Napar Herriaren Batasuna. Zera… Unión del Pueblo Navarro baina euskaraz. Jooo… hau marka. Napar Herriaren Batasuna = Ahal Dugu, Aralar, EA, Sortu eta Alternatiba. NHB?
Bueno atrebentzia ez bada. Sikiera pentsatzen jarrita Barcinaren aurpegia. NHB entzungo balu. Emakume hau bai dela kasta! Idoia Nievesek egin duena ez du inork egiten. Hemen ez du inork dimititzen.
Bote prontoan esanda, Euskadin lehendakari Mintegi, Naparruan Zabaleta. Iparraldeko kontuetan galdu egiten naiz. Baina Zabaletak zenbat dakien. Eta nola eutsi dion terrorismoaren aurrean. Ausarta izan behar da! Irakurri nion bai Errolanen harria. Irigoienen Lur bat haratago. Orain Epaltzarenak irakurtzen ari naiz. Baina ez dakit ez dago ezkerreko zeozer. Naparruko jauntxoak-eta. Klase sozialak-eta. Aranbarrik idatzi du ba Azpeitiko zera horiek. Hainbeste dago. 70.ean ez zegoen ezer. Eta orain. Garai berri bat da hau. Zer ilusioa. Egigurenen liburua ere. Oso ona. Eta zer erraz irakurtzen den. Ez nuen behin ere pentsatuko Errepublika ikusiko nuenik, baina igual bai. Esperantza ez da inoiz galdu behar. Gora Naparrua!
Mezuak berriz irakurri ditut eta gauza bat falta zait. Nola konbinatu Ahal Duguren asanblearismoa eta EHBilduren partidokrazia. EHBildun kasta dago. Hor ez dago gauza askorik egiteko. Marrubia eta platanoa ez dira gauza bera. Baina konbinatuta igual… tutifruti. EHBilduren podemosizazioa haize freskoa litzateke. Bueno uste dut horrela dela.
Zuzeuri eskatuko nioke artikulu zabor pedante gehiago ez argitaratzeko. Horizontala izateak ez du esan nahi exigentzia minimo bat egin ezin denik.