Maite gaituzte!
Beragatik balitz, haurdun geundeke, zinez. Alabaina, arrotz baino, maitagarri zaizkigu Javier Barrera donostiarra, Granadan dabilena Vocentoko kazetari, eta Izaskun Perez, gure ZuZeulari betierekoa. Biek egin dute PAPEREKO ZUZEUrako, Kazetaritzaren 7 bekatuak deritzan lan nagusia.
PAPEREKO ZUZEUri buruz esaten dutena, hemen dago. Seguru asko izango da gure antzeko “esperientzia berritzaileak” oso ondo datozkielako bihotza sarean dutenei. Esate baterako 1001medios berari edo Joseba Kamio bezalako morroi guztiz interesgarriari, zeinak terminologia bagabiganianoa erabiliz esan baituen, “ZuZeuko targetak behar duela paperekoaren tirakada bortitza”. Etc.
Oso ederra da gauzak berde kolorez margotzea, baina paperean zerbait egiteak dirua balio du. Eta asko. Gure kasuan gehiegi, esaterako.
Hartu kontutan, merkelanean ibili eta idazleei ordaindu gabe, musutruk lan eginda ere, 6.000 eurotik oso gora joan dela PAPEREKO ZUZEU argitartzea. Gehitu horri banaketa sarerik eza, Oier Aranzabaek hartu duena bere gain, eta txarrena, oraindik egiteko dauzkagun bilan lanak: bakoitzak zenbat saldu duen kontatu, kaxak jaso, aleak bildu… Desastre nekosoa, benetan, guztia euskaldunok interneten leku horizontal bat ukango dugun esperantzan perpetratutakoak.
Utz dezagun baina, nigarra: nik eman eta zuk hartu, hori ez da bekatu etc. etc. Eta utz dezagun beste hizkuntzetatik begiratzen gaituztenek pentsa dezaten hau eta hura, gauza handia egiten ari garela ZuZeu albistari horizontalean. Agian ez da hainbesterako izango, baina guri kalterik ez. Ala bai?
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Izaskun Pérez. Izaskun Pérez said: RT @zuzeu: Maite gaituzte!: https://zuzeu.eus/?p=20083 […]
Nik badut nirea, baina beste 10 ere erosiko nituzke lagun artean banatzeko. 10eko paketetxoak egin eta saldu? Dohaintzak egiteko aukera eman? Ni prest!
Izango al naiz mundu honetan horren baharrik ikusi ez duen bakarra?
Ni ere prest nengoke 10eko lote bat hartu eta lagunen artean saltzeko. Zenbat ale geratu dira saltzeke?
Niri asko gustatu zait eta jendeak ahoz aho edo eskuz eskuko banaketarekin erosiko lukeela uste dut. Hori bai horizontala! 10eko pakete salmenta!
Ni ere 10 aleko pakete bat hartzeko prest nago. Gabonetako opariak direla, eta nagusiki 😉
EHU-ko kanpusetako kopistegiak izan al litezke distribuzio puntuk, jendea hurbildu eta 10 aldizkaritako aleak paketetan erosteko?
Ni Donostiko kanpusean galdetzeko prest nago.
Animo Zuzeularik!
Orsai aldizkariak, Hernan Casciari blogero ezagunaren paperezko proiektuak, antzeko distribuzio sarea darabil.
Hamarnaka hartzen dira paketeak, eta gero lagunen artean zabaldu. http://orsai.es/blog/
Papera garesti dago, eta erreziklatzea edo paperontzira botatzea ez da izango aukerarik txukunena.
Aldizkaria ikusita gainera, oso duina atera dela esango nuke…
[…] Para saber más… En 1001medios: Las locuras de Zuzeu y los 7 pecados de los medios de comunicación. En Zuzeu: Maite gaituzte! […]