Maiatzaren 8a: Bigarren Mundu Gerra GureGipuzkoan

Maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerra Europako operazio gunean amaitu zela 67 urte beteko dira. Data hori kontuan hartuta, GureGipuzkoan garai eta kontestu horretako hainbat argazki ikusgai eta gozagarri ditugu.

Gipuzkoan Bigarren Mundu Gerrak zeharkako eragina izan zuen, ez zen borroken testigu izan bainan Lapurdin kokatuta zeuden soldadu eta aleman ofizialen hamaika txango turistikoen helburu bihurtu zen. Horrekin batera, garai horretan Gipuzkoan suertatu zen germanofiliaren hainbat ekimen sozialen testigu izan zen.

GureGipuzkoan biltzen diren garai horietako argazkiak guztiak Kutxa Fototekako lagunen kontukoak dira, ikus ditzagun bada:

Deutsche Schule eta Hitlerjugendeko neska-mutilak

Donostiako Oriamendi Pasealekuan kokatua dagoen Deutsche Schulek Bigarren Mundu Gerraren aurretik III. Reicharen aldeko makina bat propaganda ekimen burutu zituen, Donostian batipat.

JOVENES NAZIS ALEMANES JUNTO A UNA MESA DE FIRMAS BAJO LOS ARCOS DE LA DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA. (Foto 1/1)

GureGipuzkoa.net | JOVENES NAZIS ALEMANES JUNTO A UNA MESA DE FIRMAS BAJO LOS ARCOS DE LA DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA. (Foto 1/1) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Kontuan izan behar da Alemaniatik at zeuden eskola aleman guztiak Hitlerjugend erakundearen gidaritzapean zeudela eta III. Reicharekiko ekimen eta helburu propagandistak burutzen zituztela.

Horren testigu azpikaldeko argazkian dugu, Donostiako Txubillo mendira doan funikularraren Ondarretako sarreran aterata dagoelarik, ziurrenik Deutsche Schulekoak diren ikasle eta arduradunak ageri dira eta horien artean Hitlerjugend eta Bund Deutscher Mädel erakundeko uniformeak dituzten neska mutilak ageri dira. Falangistak ere tartean ikusi daitezke:

GRUPO DE PERSONAS EN LA ENTRADA DEL EDIFICIO DEL FUNICULAR. (Foto 1/1)

GureGipuzkoa.net | GRUPO DE PERSONAS EN LA ENTRADA DEL EDIFICIO DEL FUNICULAR. (Foto 1/1) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Ciano Kondea Donostian izan zenekoa

INGEBAko webgunean irakurtzea dagoenagatik eta Bigarren Mundu Gerra hastear zegoela, 1939ko uztailaren 12tik 15era, Italia faxistaren atzerri ministro zen Ciano Kondea Donostian eta Zarautzen izan zen.

Bisitaren berri jasotzen duen hamar argazkiz osaturiko galeria hemen ikusgai.

Heinrich Himmler Donostian izan zenekoa

1940ko urriaren 19an, urtea bazen Bigarren Mundu Gerra hasi zela eta Reichsführer-SS, alegia SSen eta Gestaporen buru zen Heinrich Himmlerek Madrileko bidean zioalarik Donostia bisitatu zuen.

José Finat (Maialdeko kondea) Espainiako Segurtasun zuzendariak gonbidatu zuen Espainiara bisita egitea, Gestapoarekin lankidetza harremanak ezartzeko ziurrenik. Frantziatik Madrilerako bidean Donostian geldiune bat egin zuelarik, Donostiako hainbat kokapen bisitatu zituen, tartean San Telmo museoa, Txubillo mendia, Klub Nautikoa eta Foru Aldundiko jauregia.

Himmlerek Espainiara egin zuen bisitaren arrazoia azaltzen duen El País egunkariko artikulu interesgarri honek merezi du irakurketa lasai: Espainiako segurtasun indarrek Espainian bizi ziren judutarren zerrenda prestatu eta Alemaniari helarazi behar zioten. Deia egunkarian ere horren berri eman zuten.

AUTORIDADES ALEMANAS COMO EL MINISTRO DE INTERIOR HEINRICH HIMMLER. (Foto 3/3)

GureGipuzkoa.net | AUTORIDADES ALEMANAS COMO EL MINISTRO DE INTERIOR HEINRICH HIMMLER. (Foto 3/3) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

EL GOBERNADOR CIVIL GERARDO CABALLERO SALIENDO DE LA DIPUTACION EN COMPAÃ?IA DEL INTERPRETE MIGUEL MOYA Y DE HEINRICH HIMMLER DURANTE LA VISITA A LA CIUDAD DE SAN SEBASTIAN DE ESTE ULTIMO EL AÃ?O 1940. (Foto 2/3)

GureGipuzkoa.net | EL GOBERNADOR CIVIL GERARDO CABALLERO SALIENDO DE LA DIPUTACION EN COMPAÃ?IA DEL INTERPRETE MIGUEL MOYA Y DE HEINRICH HIMMLER DURANTE LA VISITA A LA CIUDAD DE SAN SEBASTIAN DE ESTE ULTIMO EL AÃ?O 1940. (Foto 2/3) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Agustina Zugasti, Vda. De Martín

División Azul gudarostearen itzulera Donostiara 1942ko maiatzean.

INGEBAko webgunean beste behin irakurtzea dagoenagatik 1942ko maiatzaren 24an División Azul gudarostea Errusiako ekialdeko frontetik bueltan Irunera eta jarraian Donostiara iritxi zen.

LLEGADA DE INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL A LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 6/40)

GureGipuzkoa.net | LLEGADA DE INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL A LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 6/40) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

LLEGADA DE INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL A LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 33/40)

GureGipuzkoa.net | LLEGADA DE INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL A LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 33/40) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Gudarostearen itzulera jasotzen duten berrogei argazkiz osaturiko galeria kuriosoa eskuragarri dago.

División Azul gudarostearen Rusiarako irteera Donostiatik 1942ean.

División Azul gudarosteak 1943. urtean amaitu zuen Ekialdeko Fronteko partehartzea. Argazki galeria honetan agertzen diren soldaduak Errusiara bidalitako División Azulen azken bidalketakoak izango dira ziurrenik.

Argazkiak egun Donostiako Mandasko Dukearen kalean kokatuta dauden Justizia Epaitegietako patioan aterata daude, garai haietan Hospital General Mola deitzen zelarik eta 1982. urtera arte hospitale militar zena.

DESPEDIDA A LOS SOLDADOS INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL TRAS UNA COMIDA EN EL PATIO DEL HOSPITAL MILITAR MOLA ANTES DE PARTIR. (Foto 1/20)

GureGipuzkoa.net | DESPEDIDA A LOS SOLDADOS INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL TRAS UNA COMIDA EN EL PATIO DEL HOSPITAL MILITAR MOLA ANTES DE PARTIR. (Foto 1/20) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Vicente Martín

DESPEDIDA A LOS SOLDADOS INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL TRAS UNA COMIDA EN EL PATIO DEL HOSPITAL MILITAR MOLA ANTES DE PARTIR. (Foto 9/20)

GureGipuzkoa.net | DESPEDIDA A LOS SOLDADOS INTEGRANTES DE LA DIVISION AZUL TRAS UNA COMIDA EN EL PATIO DEL HOSPITAL MILITAR MOLA ANTES DE PARTIR. (Foto 9/20) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Vicente Martín

Leon Degrelle faxista Heinkel batean Donostiara iritsi zenekoa.

Belgikako eskuin muturreko politikaria eta Waffen-SSetako ofiziala izan zena II. Mundu Gerra bukatzear zegoela, 1945eko maiatzaren 7an, ihesari eman zion Oslotik, Luftwaffeko Heinkel III hegazkin batean eta bere laguntzaile eta bi pilotorekin batera. 1945eko maiatzaren 8ko goizaldean Donostia aurreko itsasaldera heldu ziren, erregai ia guztiz bukaturik zutela.

Kontxako hondartzara iritsi zireneko orren testigu bosna argazkiz osaturiko galeria dugu GureGipuzkoan.

Gipuzkoan naziek izan zuten presentzia jasotzen duen post bat Foro Segunda Guerran ikustea dagoelarik, post horretan Leon Degrellen ibilbidea jasotzen du, Donostiako iritsierako hainbat info osagarrirekin. Tartean, Alain Delon aktorearekin batera ateratako argazki bat ere bai.

ATERRIZAJE EN LA PLAYA DE LA CONCHA DEL BOMBARDERO MODELO HEINKEL 111, QUE VENIA DIRECTAMENTE DESDE NORUEGA DE LEON DEGRELLE, PILOTO BELGA Y CABEZA DEL PARTIDO NAZI EN BELGICA EN LA SEGUNDA GUERRA MUNDIAL (Foto 3/5)

GureGipuzkoa.net | ATERRIZAJE EN LA PLAYA DE LA CONCHA DEL BOMBARDERO MODELO HEINKEL 111, QUE VENIA DIRECTAMENTE DESDE NORUEGA DE LEON DEGRELLE, PILOTO BELGA Y CABEZA DEL PARTIDO NAZI EN BELGICA EN LA SEGUNDA GUERRA MUNDIAL (Foto 3/5) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Vicente Martín

Denetarik

Nazien presentzia GureGipuzkoan hamaika argazkietan jasota dago. Aurreko adibideetan bezala argazki sorta oparoekin edo argazki solteekin. Horietako batzu eskuratzen ditugu:

OFICIALES ALEMANES SENTADOS EN LA TERRAZA DE LA CAFETERIA RAGA DE LA AVENIDA DE LA LIBERTAD, CONVERSANDO CON MUJERES POSTULANTES. (Foto 1/1)

GureGipuzkoa.net | OFICIALES ALEMANES SENTADOS EN LA TERRAZA DE LA CAFETERIA RAGA DE LA AVENIDA DE LA LIBERTAD, CONVERSANDO CON MUJERES POSTULANTES. (Foto 1/1) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

ACTO DE LA FALANGE CELEBRADO EN UN SALON DE LA PERLA DEL OCEANO. (Foto 1/3)

GureGipuzkoa.net | ACTO DE LA FALANGE CELEBRADO EN UN SALON DE LA PERLA DEL OCEANO. (Foto 1/3) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Goikaldeko argazkiaren kontestua INGEBAko webgunean irakurri dezakegu eta ekitaldi honen hiruna argazkiko galeria ere badago eskuragarri.

JOVENES PERTENECIENTES A LAS JUVENTUDES HITLERIANAS Y SIMPATIZANTES DEL III REICH EN LA PERLA DEL OCEANO. (Foto 1/2)

GureGipuzkoa.net | JOVENES PERTENECIENTES A LAS JUVENTUDES HITLERIANAS Y SIMPATIZANTES DEL III REICH EN LA PERLA DEL OCEANO. (Foto 1/2) © CC BY-SA: Fondo Marín. Pascual Marín

Ofizial aleman batzuei 1943. urtean Donostiako tren geltokian egindako harrera, hamar argazkiz osaturiko galeriarekin:

RECIBIMIENTO A OFICIALES ALEMANES EN LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 4/10)

GureGipuzkoa.net | RECIBIMIENTO A OFICIALES ALEMANES EN LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 4/10) © CC BY-SA: Fondo Marín. Pascual Marín

RECIBIMIENTO A OFICIALES ALEMANES EN LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 10/10)

GureGipuzkoa.net | RECIBIMIENTO A OFICIALES ALEMANES EN LA ESTACION DEL NORTE. (Foto 10/10) © CC BY-SA: Fondo Marín. Pascual Marín

Garai eta kontestu horretako argazki andana eta GureGipuzkoan ez daudenak, Kutxa Fototekak bere Kutxateka webgunean eskuragarri dituzte, gure herrialdeko historiaren garai hori eta Bigarren Mundu Gerraren gaiarekiko interesa baduzue ez zarete aspertuko. Tartean Tolosan ofizial aleman batzu ikusiko dituzue.

Gaurkoz nahikoa esbastika, militar ta enparauak izan ditugu.

Zer duzu buruan “Maiatzaren 8a: Bigarren Mundu Gerra GureGipuzkoan”-ri buruz