Estreinaldiak: Maiatzak 8

Estreinaldiak: Maiatzak 8 –

Estreinaldiak: Maiatzak 8Estreinaldiak: Maiatzak 8

.

NETFLIX

18 regali

Elisa Girottoren benetako istorioan oinarrituta dago Francesco Amato italiarrak zuzendutako filma. 40 urterekin hil egingo da Girotto, baina alaba jaioberriari opari bana utziko dio honek 18 urte bete bitartean.

.

Hotel Transylvania 3: Summer Vacation

Bada behingoz karteldegian etxeko txikienek ere gozatzeko moduko filmik.

Bezeroei opor zerbitzua emateaz nazkaturik, hotela utzi, eta atseden pixka bat hartzeko tartea heldu zaio ere Drac protagonistari. Horretarako, luxuzko itsas bidai batean ontziratu egingo da bere lagun taldearekin batera. Munstroen boleibol txapelketa, txango exotikoak, eguzkia, itsaso bainu lasaigarriak… eta, ustekabean, maitasuna.

.

The Kill Team

Afganistango gerran borrokatzetik heldu berri den soldadua da Andrew Briggman protagonista. Militar basati eta burugabeez osatutako eskuadroi bateko kide da, eta horien artean balore berriak ezartzeko ardura hartu du bere gain. Aukera egiteko unea helduko da: giza eskubideen alde egin, edo zibilak erail.

.

Show Dogs

Etxeko txikiek ere badute nola goza aste honetan.

Aurreko kasuetan pilatutako porroten ondoren, berebiziko presioa du Max txakur poliziak lan esparruko onespena lortzeko. Haren bila, edertasun lehiaketa batean emandako lapurreta ikertzeari ekingo dio. Arrakasta nahi badu, bere matxismoa, berekoikeria, handiusteak eta jarrera itxiak alboratu beharko ditu, testuinguruak saiakera konplikatu samarra jarriko badio ere.

Ikusi hemen NETFLIXen estreinaldi guztiak.

.

MOVISTAR + 

It. Chapter Two

Stephen King beldurrezko istoriogilearen ‘IT’ eleberri famatuaren zinemarako egokitzapenaren bigarren atala.

Oraingoan, pertsonaia nagusien helduaroan jarriko du fokua. Behin jazarritako ume horiek hazi egin dira, jada ez dira pailazoaren beldur ziren haurrak. Baina pailazoa berdina da, eta bere asmoak ez dira aldatu.

.

The Lighthouse

Ingalaterra Berrian kokatuta dagoen uharte urrun eta misteriotsu batean jazoko da istorioa, XIX. mendeko 90eko hamarkadan. Thomas Wake farozain beteranoak eta Ephraim Winslow laguntzaile gazteak lau aste igaro beharko dituzte elkarrekin. Helburua lurrera itzultzea uzten dien ordezkoa iristen den arte faroa egoera onean mantentzea izango da. Baina, egoera okertu egingo da bien arteko botereen hierarkiaren inguruko gatazkak sortuko direnean.

Robert Eggers-en (The Witch, 2015) bigarren film luzeak kritika onak jaso ditu eta hainbat sari jasotzeko hautagai da, besteak beste, argazki onenaren BAFTA Sarira.

.

Jojo Rabbit

Jojo “Rabbit” Betzler haur bakarti alemaniarra da filmaren protagonista. Bere mundua hankaz gora ikusiko duen bere ama gazteak, Rosiek, atikoan neska judutar bat ezkutatzen ari dela jakingo duenean. Alegiazko lagun onena duen Hitlerren laguntza bakarrarekin, ume ergel samar honek aurre egin beharko dio bere nazionalismo joera itsuari.

Sei Oscar sari eskuratzeko hautagaia da Taika Waititi zuzendari eta komediante zeelandaberritarraren azken proiektu hau, besteak beste, film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren kategorietan.

.

El asesino de los caprichos

Hiltzaile misteriotsu baten arrastoa jarratzen ari diren bi polizia izango dira filmaren protagonistak. Madrilgo auzo aberats bateko biztanleak dira gaizkilearen biktima nagusiak, eta Goya artistaren artelan batzuk erreproduzitzen ditu horien hilotzen bitartez.

Ikusi hemen MOVISTAR+ -en estreinaldi guztiak.

.

FILMIN

Pavarotti

Luciano Pavarotti (1935-2007) operako kantari ezagunaren, historiako tenore onenetarikoaren, bizitza eta ibilbidea kontatzen dituen dokumentala. Ron Howard, bi Oscar (Zuzendari onena eta Film onenaren Sariak, A Beautiful Mind [2001] filmarekin) irabazi dituen zuzendari, aktore eta ekoizle ezagunaren azken lana.

.

Petra

Petrak (Bárbara Lennie) ez daki zein den bere aita, bizitza osoan zehar ezkutatu diotelako. Amaren heriotzaren ondoren bila hasiko da, eta Jaume aurkituko du, artista plastiko ospetsu, boteretsu eta bihozgabe bat. Egia ezagutzeko bidean, Jaumeren semea den Lucasekin, Jaumeren emaztearekin (Marisa Paredes) eta Lucasen ama Marisarekin  jarriko da harremanetan.

Une horretatik aurrera, guztiak mugaraino eramango dituen gaiztakeria, familia-sekretu eta indarkeria espiral batean korapilatuko da pertsonaia horien historia. Halabeharrak erabat aldatuko du bere logika krudelaren norabidea, itxaropenerako eta erredentziorako bidea zabalduz.

Cannesko Zinemagileen Hamabostaldian eta Donostiako Zinemalditik igaro da filma, eta nazioarteko kritikaren txalo eta laudorioak pilatu ditu toki batean zein bestean.

.

Da cven vicekvet (And Then We Danced)

Merabek gaztetatik darama Georgiako Dantza Konpainia Nazionalean entseatzen, Mary bikotekidearekin batera. Halako batean, Irakli mutil karismatikoa helduko da, eta bere bizitza irauliko du, lehia eta desira probokatuz. Giro kontserbadore batean harrapaturik, Merab askatasunaren bila joango da, horrek ordurarte lortutako guztia arriskatzea suposatuko badio ere.

Levan Akin zuzendari suediarraren hirugarren film luze honek nazioarteko kritikaren laudorioak pilatu ditu.

.

Sayonara no Asa ni Yakusoku no Hana o Kazar?

Maquiak zahartzeari utziko dio nerabezaroan sartu bezain laster. Baina, lasai bizi den arren, bakarrik sentituko da. Lasaitasun hori hautsi egingo da armada batek hilezkortasunaren sekretua aurkituko duenean, eta Maquiak ihes egingo du. Basoan Ariel ezagutuko du, gurasoak galdu dituen haurra. Historiak Maquiaren (zahartzen ez dena) eta Arielen (bai) arteko harremana garatuko du.

Ikusi hemen FILMIN-en estreinaldi guztiak.

Estreinaldiak: Maiatzak 8 Estreinaldiak: Maiatzak 8

Euskal pantailaren gunea