Maialen Lujanbio Zugasti txapeldun

Maialen Lujanbio txapeldun –

13.300 lagun bildu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Iruñeko Nafarroa Arenan lehendabiziko aldiz

Maialen Lujanbio txapeldun
Arg: Gari Garaialde (XDZ)
Euskal Herri osotik hiri buruzagira hurbildu ziren bertsozaleak leporaino bete zuten Nafarroa Arena.

9:00etan ireki dira aretoko ateak eta 11:00etarako bete-bete eginda zegoen. Aritz Bidegain Airek eman du ongietorria eta, berak deituta, oholtzarainoko bidea egin dute zortzi protagonistek, Ion Zaldua Brit gai-emailearen atzetik: Aitor Mendiluze GonzalezNerea Ibarzabal SalegiAmets Arzallus AntiaJoanes Illarregi MarzolAlaia Martin EtxebesteMaialen Lujanbio ZugastiSustrai Colina Acordarrementeria eta Beñat Gaztelumendi Arandia.

Ikusleen artean zeuden nazioarteko aditu eta ikertzaileak ere, hainbat lekutako kantu inprobisatzaileen ordezkariak.

Alaitz Rekondo Ferrerok gidatu zuen arratsaldeko saioa. Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu ziren buruz burukora, eta azken saioak osatu dituzte. Azkenik, Maialen Lujanbio da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hernaniarraren hirugarren txapela da azkena (2009, 2017, 2022).  Iñaki Murua Jauregik jantzi dio txapeldunari txapela.

Maialen Lujanbio txapeldun

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.