Madrilek argi du

Madrilek argi du –

Berehalakotasunean murgilduta dagoen gaur egungo gizarte honetan, 2023ko uztaila dagoeneko urrun xamar dagoela badirudi ere, ongi legoke gertatutakoari errepaso bat emango bagenio. Koka dezagun geure burua momentu batez 2023ko uztailak 23an. Espainiar Estatuan eskuinaren garaipen birtualki absolutu batetik etorrita, gauzak argi ziruditen: espainiar eskuineko koalizioak (PP & Vox) Hauteskunde Orokorrak irabaziko zituzten. Dana prest zegoen Madrilgo egoitza politiko eta mediatikoetan hauteskunde gaueko festarako. Alderdi sozialista (PSOE) estatuko Autonomia eta Udal garrantzitsu ia guztietatik boteretik kanpo egonda, garaipena heltzear zegoen. Baina boto-zenbaketak aurrera zihoan heinean, irribarreak ezabatzen joan eta “shock” aurpegiak nabaritzen hasi ziren Madrilgo boterearen esparruetan. Gertatutakoak hitz barik utzi zuen espainiar eskuina zetozen asteetarako.

Gertatutakoa azaltzeko ziurrenik puntu askori erreparatu beharko genioke, baina gauza bat ukaezina da: hauteskunde-emaitza horiek inoiz baino bortitzago Estatuko lurralde-gaiarekin lotuta daude: Espainia osoan ezkerra (PSOE & Sumar) gutxiengoa lortu izanak, Andaluzian barne (historikoki ezkerraren feudo nagusia izan zena), Euskadi eta bereziki Katalunia izan ziren Sánchezi garaipena eman ziotenak; Espainia osoan PSOEk eserlekuak galdu bazituen ere, Katalunian 7 eserleku gehiago lortu zituen PSCk. Kataluniak konpentsatu egin zuen PSOEren porrota Estatu mailan.

Madrilek argi du
Sánchez presidente egin zuten legebiltzarkideen jatorria.

Madrilgo eliteek denbora nahiko behar izan dute emaitzak barneratzeko. Baina badirudi proiektua definitzen hasi direla. Euren analisiari (sarritan Euskal Herritik kasu askorik egiten ez diogun horri) erreparatu beharko genioke: espainiar eskuinarentzat, Estatu Autonomikoa eredu agortua da.

Madrilgo eliteentzat Espainiako politika ez da hemedik aurrera “PSOE vs. PP” marko batean jokatuko, orain arte bezala, non bi alderdi nagusiek boterea euren artean txandakatzen zuten, puntualki erreferentziazko alderdi euskaldun eta katalanarekin (EAJ eta CiU/Junts) itunak sinatzen zituzten. Markoa aldatu egin da: PSOEren botere autonomikoa guztiz desagerturik, espainiar politikako marko berria proiektu zentralista vs. proiektu federalista edo plurinazionala izango da. Atzoko La Vanguardia egunkarian irakurri genezakeen bezala, espainiar eskuina marko berri honetan oinarrituta ekingo dio hemedik aurrera bere jarduera politikoari. Eta Mendebalde osotik, batez ere AEBetatik eta Europatik datozen haize-bolada berri horien babesa izango dutela pentsatzen hasi beharko ginateke. Inmigrazioaren gaia zentrala izango da datozen urteetan, arazo demografikoari estuki lotua, eta horrek Euskal nazioaren eta haren elementu identitario guztientzat (hizkunza barne) inpaktu kritiko bat izango du.

Galdera, hortaz, hemengoa da: Madrilgo eskuinak eure proiektua definitzen hasita, zein da Pedro Sánchez-en presidentzia posible egin zuten aktore politiko guziten kontra-proiektua? Ba al dago estrategiarik? Zein da Euskal nazioa desager ez dadin alderdi abertzaleen programa? Madrilek argi du. Eta guk?

Madrilek argi du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude