M-1, langileen eta sindikatuen eguna

M-1, langileen eta sindikatuen eguna –

Martxelo Otamendi Egigurenek berria egunkarian.

Nabarmen jaitsi da azken hamarkadotan buzoarekin lan egiten duten langileen kopurua, eta handitu mantalarekin lan egiten dutenena. Nagusiki, gizonak ziren buzoarekin lan egiten zutenak, eta emakumeak dira lanerako mantala janzten dutenak.

M-1, langileen eta sindikatuen egunaLan tipologia aldatu egin da: desagertu dira langile asko —milaka kasu batzuetan— zeuzkaten industriaren arloko lantegiak, eta ugaritu zerbitzuetakoak. Errazago barneratzen zuten langile klaseko kide izatea orduko langileek, tailerrekoak zirelako, buzoa janzten zutelako, asko izateak indarra ematen zielako…

Lan tipologia berriak atomizatu egin ditu langileak, klasegabetu, eta horrek zaildu egiten du langile berriek klase kontzientzia hartzea. Prekaritatearen ugaltzeak, langileen oinarrizko eskubideen aurka zuzenean jotzeaz gain, urrundu egiten ditu langileak borroka horietatik, daukaten lan ez-segurua galtzeko beldurrez. Egoera hori larriagoa da soldaten piramidearen beheko partean: gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala, lanpostu feminizatuak, migranteak…

Langileen eta haien eskubideen alde lan egiten duten sindikatuen eguna da gaur. Non egongo lirateke gaur gure eskubide asko, sindikatuek hamarkadetan egindako borrokengatik ez balitz? Nork defendituko ditu langileak, batzuek nahiko luketen bezala sindikatuei hegalak moztuz gero?

M-1, langileen eta sindikatuen eguna

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude