‘Loturaren balioa’ aztergai XIV. Psikomotrizitate Jardunaldietan
‘Loturaren balioa’ aztergai XIV. Psikomotrizitate Jardunaldietan –
“Loturaren balioa” izango da gai nagusia UNED Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolak antolatutako du XIV. Psikomotrizitate Jardunaldietan. Gasteizen izango dira azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean eta, besteak beste, “atxikimenduaren teoriaren arriskuez” arituko dira.
“Atxikimenduaren teoriaren arriskuez” hitz egitean, ez du esan nahi teoria hori arriskutsua denik, kontrakoa baizik: oso garrantzitsua da umeen garapena ulertzeko (eta gizaki guztiena orokorrean). Gainera, garapen hori laguntzen duten helduen jarrerak eta portaerak garatzeko ere balio du.
Zertan datza ‘arrisku’ hori?
Hezkuntza eremuetan egiten diren interpretazio eta aplikazioen arriskua da garatuko dena jardunaldietan, familia zein profesionalen artean.
- Beharrezkoa da ondo ezagutzea eta ulertzea gaia ikertu duten adituek, teoria sortu eta garatu dutenek, benetan diotena.
- Ezinbestekoa da loturak nola eraikitzen diren ahalik eta hoberen ezagutzen saiatzea, baita nola eragiten duten umeen bizitzan eta garapenean ere.
- Mito eta desioetatik ihes egin behar dugu eta teoria ikertzen duten adituak entzun, gero era egokian itzultzeko eta aplikatzeko gure hezkuntza eta pedagogia proiektuetan.
Hori da Luzaroren XIV Psikomotrizitate Jardunaldien helburu nagusia: loturak zer esan nahi duen argitzen laguntzea, baita bere eraikuntza eta zaintzaileentzako komenigarrien izan daitezkeen jarrerak umeak era egokian garatzeko.