Lorez-lore deika dator Loraldia

Lorez lore deika dator Loraldia

Otsail hasieran Itziar Itz zuzeulariak Loraldia festibalaren berri eman zigun “Lore Jokoak, Loraldian” sarreran. Eta otsail bukaeran, jaialdiak berak ezagutzera eman duen bideoa dakargu zuongana:

.

Gero eta hurbilago dugu udaberria, gero eta hurbilago Loraldia. Eta euskal sortzaileak eta kultur eragileak hasi dira elkarrekin lanean, hasi dira elkar deika…

Lorez lore deika dator LoraldiaEuskal Herria txikia dela badakigu, eta kultur alorrean gabiltzanon artean denok elkar ezagutzen dugula ere esan genezake. Baina sarritan ez da erraza izaten elkarrekin lan egiteko tartea aurkitzea. Loraldiak elkarlan hori sustatu nahi du, eta hala, Imanol Agirre gure zuzendari artistikoak dei bat egitea erabaki du:

Imanolek Josu Goikori deitu dio, Josuk Miren Amurizari, Mirenek Anjel Lertxundiri, Anduk Bixente Martinezi, Bixentek Edu Muruamendiarazi, Eduk Maddi Oihenarti, Maddik Mireia Gabilondori eta Mireiak Iratxe Fresnedari.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.