Lopez eta Zelaaren jaurlaritza Eskola Publikoaren aurka

MjQ4Nw==Lehen Hezkuntzako eskola batean irakasle tutoreak behar dira eta irakasle espezialistak (ingelesa eta gorputz hezkuntza eta musika) eta eskolako martxa antolatuko duten eta gainbegiratuko duten zuzendaritzako taldekoak eta jangelaz eta jangela garaian ikasleak zaindu behar dituzten begiraleez arduratuko dena, eta liburutegia kudeatuko duena, eta laguntza eta programazio berezia behar duten ikasleei laguntza emango diena eta eskolako baliabide teknikoez arduratuko den irakaslea. Horregatik eskola batek 32 ikasle talde baditu, 32 irakasle baino gehiago behar ditu. Irakasle talde hori zenbatekoa izango den urtez urte erabakitzen da ikasle kopuru eta eskolak dituen berezitasunen arabera. Urtetik urtera ez da aldaketa handirik egoten eskolako baldintzak aldatzen ez badira. Ikasturte bukaera aldean, ekainean hain zuzen, iristen da lanpostuen zerrenda.

Hori da, hain zuzen, lehengo asteazkena eskoletara iritsi zitzaiguna: datorren ikasturteko lanpostuen zerrenda. Eta murrizketak iragarrita zeuden arren, ezin genuen sinistu ikusten genuena: bi eta hiru arteko irakasle gutxiago 32 ikasgela dituen eskola bakoitzeko. Horrek esan nahi du %6 eta %8 arteko murrizketa egin digutela. Eta kasu batzuetan esan nahi du datorren ikasturtean ez dugula izango ikastalde guztiei derrigorrezko diren ingeleseko klaseak emateko irakasle nahiko izango. Edo ezingo diegula gelatik kanpoko laguntza eskaini zailtasun bereziak dituzten ikasle askori. Edo 110 ordenagailu finko eta 140 eramangarri denak sarean konektatuta ditugun eskolan ez dela egongo horien funtzionamenduaz eta proiektuaz arduratzen den irakaslerik. Eta hori bezalako beste arazo asko, ez baigara ailegatuko eskolak dituen beharretara.

Horregatik egin dute protesta zuzendariek, baldintza hauetan Euskal Autonomi Erkidegoko Eskola Publikoa porrotera doalako. Lopezen gobernuak egin du, Isabel Zelaa Hezkuntza Sailburuak egin du. Sozialistak?

Oharra: Atzoko Eskola Publikoaren festan Zelaak esan zuen zuzendariek ez dutela ondo interpretatu Hezkuntza Sailak bidalitako lanpostuen zerrendak. Kopeta behar da hori esateko! Urteak dramatzate gure eskoletako zuzendaritza taldeek RPTak irakurtzen eta interpretatzen, eta badakite ondo asko garai honetan iristen diren datuak nola osatzen diren. Aste honetan dena argituko dela dio Hezkuntza Sailburuak, eta ez dela murrizketarik egongo. Nik ez diot sinesten.

Irudia | Zelaa eta Lopez | Irekia | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

3 pentsamendu “Lopez eta Zelaaren jaurlaritza Eskola Publikoaren aurka”-ri buruz

  • ez dago gudarik eskola publikoaren alde asko egingo dutenik.
    harrigarria dek sozialista deitzen diren hauen portaera eta modus bibendia. bibendia sobre todo.
    datorren ikaslturteako 300 gela berri aurrikusita daude. ba, ez da irakasle bat bera ere kontratatuko. ordezkoa naiz eta badakit tiroak nondik digoazten.
    panorama beltza dator oso.
    ez dakit, batenbatek pentsatu duen ze estrategia mota baten zein ildo ikutzen dun rekorte hauek. etb koa, naiko argi, ez duela inork ikusten justifikatu eta gero diru publikoa kate euskarakoarentzat ez duela merezi gastatzearekin kitto.
    baina eskola publikoarena,…oaindik ez det arrapatu. en fin.
    azken urte pilloan egin dan lan guztia pikota bidali nai dute.
    72 koa naiz, eta 3 urterekin eskola publikoan guztiz euskaraz ikasi dut. herri eskolan.
    eskolapublikoaren aldekoa noski, haserre, indignatua, penatua,….tua,tua, nago.
    sozialistak? ez federalistak, ez errepublikanoak, ez sozialistak,….ze arraio dia hauek.
    ni flipatzen asia natxok.
    geo abertzaleak, ,,,,bandera statua ,zer tako xx1 mendean esanez justifikatzen dute heuren burua euskaldunen aurrean.
    en fin,…
    baten bat ba al dao hor?
    apoion bat eo? nabazue egur gehio ere prest eh?
    aio

  • ahaztu intzat, gipuzkoako eskola txiki 3 ri ze gertatua. itziar, zubieta, larraul. herri txikiak lasaitasuna, eskolara haur txikiak oinez, denak ezagunak, ….ez autobusa hartu ta deba, eo, lasartea,…
    harrigarriia da. geo CELa esanez rekorterik ez dala eongo. azala berdu euki.

  • Niri ere zaila egiten zait ulertzea; inoiz eskola publikoarekin harremanik izan badute (lanbidez, lagunen bidez, seme-alaben bitartez, ilobak…) jakin behar dute giza baliabideak direla bereziki eskaini dezakeguna; jakin behar dute eskola publikoa dela bereziki berdintasunezko gizarte baten alde egingo duen hezkuntza erakundea; jakin behar dute ez dela gauza bera bulegotan murrizketak egitea edo ikasgeletan. Ezin dut ulertu. Esplikazioen bila nabil eta aukera batzuk bururatzen zaizkit:

    a) Ez zaiela Eskola Publikoa batere axola eta berdin zaiela pikutara joaten bada.

    b) Ez zaiela Eskola batere axola eta gainera uzte dutela euskaldunegia dela, edota separatistegia… beraz, hobeto pikutara joaten bada, edo gutxienez indarra galdu.

    c) Erabateko gauzaezak direla eta egiten ari direnaz konturatzeko ezina dutela.

    d) Eskola 2.0-ko gastuekin diru-kontuak erabat desorekatu zaizkiela eta nola edo hala aurreztu behar dutela eskolari ziria sartuz; zorte pixka batekin igoal ez gara konturatzen!

    Esan bezala, ez dakit zein izan daitekeen motiboa, baina bat edo bestea izanik ere ez dago onik.